Ezagun batekin topatu nintzen. Bakoitzaren gorabeherez hitz egin genuen eta betiko esaldia bota zuen: “¡Siempre salís los mismos eh!

Azkeneko UK aldizkarian nire izena agertzen da, Irakurzaleen Txokoko dinamizatzaile nagoelako beste pertsona batzurekin. Kartel askotan agertu izan naiz, ezaguna naiz herrian, … Baina zergatik? Zergatik da pertsona bat ezaguna bere herrian edo bere inguruan? Zergaitik ez dute hausnartu hori?

Esaldi hau entzutean, beti moskeatzen nintzen, baina uste dut ez duela merezi. Jendea gaiztoa izan nahi duenean, maltzurkeriaz jolasten du.

Agian talde desberdinetan lan egiten duzulako. Askorentzat hauek “marroi” itzelak dira. Beti hartu behar dira beste batzuek hartu nahi ez dituzten marroiak.

Ziuraski horregatik herriko laupabost pertsona egoten gara herriko saltsa guztietan, beste inork ez dituelako hartu nahi.

Pertsona guzti hauek ez daukate denborarik gustoko gauzak egiteko. Beti agenda beteta! Askotan, beste batzuek ondo pasatzeko jaietan, ekitaldietan edota kontzertu batean.

Nola konpondu daiteke hau? Guztion artean gauzak egiten, elkarlaguntzaren bidez. Asko eta asko gabiltza belaunaldi berrian erreleboaren zain, baina ez daukat fede asko hauengan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat bidalketan

  1. egilea: eider

    egia osoa esaten duzu zure artikuluan.
    Ni Portugaletearra naiz eta hemen ere beti berdinak agertzen gara gauza guztietan, eta txarrena da gauza guztiak egin eta horrela ere entzun behar direla entzun beharrekoak.

    Zorionak blogagatik ez nuen ezagutzen.

    EIDER

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude