BERTSOLARITZAREN ATZEAN

Deustuko Unibertsitateko Zientzien eta Letren astearen barruan Bertsolaritzaren atzean izeneko hitzaldia eman zuten Bernardo Mandaluniz, Amaia Jauregizar eta Gorka Intxaurbek.

Gauza askotaz hitz egin zen: gai-jartzailearen papera, bertsolariaren prestaketa, zenbat jende mugitzen den bertsolaritzaren munduan, …

Bi bertsolari eta gai-jartzaile bat. Bertsolariak gai-jartzaile ibilitakoak eta gai-jartzailea bertsotan ibilitakoa. Bi ikuspegi desberdin bertsolaritzaz jarduteko.

Oso interesgarria izan zen, batez ere, mundu honetan gabiltzanontzat.

Hizketagai nagusia txapelketan izan. Aurten Txapelketa Nagusia berezia eta garrantzitsua izan da. Lan handia egin da, batez ere komunikazio aldetik, eta hortxe daude emaitzak. Euskaldun zein erdaldunen artean, mintzagai izan da.

Bernarrek ederto azaldu zigun nola prestatzen dire saio baterako gaiak. Nondik hartzen diren gaiak, nola formulatu behar den, … Askotan esaten den esaldi bat errepikatu zuen Bernarrek: “saio bat txarra denean, gai-jartzaileari botatzen zaio errua”. Askotan gai-jartzaileek dute errua, eta beste askotan, bertsolariek. Badakizu noiz asmatzen den eta noiz ez.

Bakoitzak azaldu zuen zer sentitu zuen BEC-eko finalean. Gorka zein Amaia lanean ibili ziren ateetan. Ni ere hantxe ibili nintzen. Goizeko 8etan hantxe geunden lekua ezagutzen, jendea lekuetara gidatzen, … Goiz altxatu behar izan genuen, baina merezi izan zuen. Aurreko gauean, 12etan heldu nintzen BEC-etik panfleto batzuk jartzen ibili ginelako. Horren truke, soinu frogak egin genituen. Bai, BEC-en abestu dut!

Jaiaren parte ginen. Azken batean, txikitatik bizi izan dugu bertsolaritza. Niretzat behintzat, nire bizitzaren zati handi bat hartzen du.

Mundu honetan gabiltzanak, badakigu bertsolaritza ez dela bertsoak botatzea eta etxera bueltatzea. Lan asko dago. Batez ere norberak bere bertso-eskolan egiten duena, bere auzoan, bere herrian.

Hiru hizlariek, argi utzi zuten bertsolaritzak asko eman diela, eta gehien bat lagunak. Ados nago horrekin. Une txar asko pasatzen dira bertsotan, baina jasotzen duzuna askoz gehiago da.

Zer dagoen bertsolaritzaren atzean? Mundu oso bat. Badakizu, murgildu zaitez!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to BERTSOLARITZAREN ATZEAN

  1. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Nahikari! Zuk ere sari bat jaso duzu Deustuko Unibertsitateko blogarien artean. Pozten naiz, sekulako lan ona egiten ari zarete-eta. Besarkada bat.

  2. egilea: Nahikari

    Iepa Joxe!

    Milesker! Egia esan, atzo enteratu nintzen Goienako Maiderrek posta elektroniko bat bialdu zidalako. Bestela… enteratu ere ez!

    Zorionak Janireri, horrek bai merezi du ni baino gehiago!

  3. Nahikari ez izen kokola e! zuk ondo dakizu sarixe merezidute dekozule. ZORIXONAK ARTISTA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude