Quantcast

Latest Posts

Kulturola

Kulturola. Hori da Arrasateko kultur elkarteek aurki egoitza izango duten eraikinaren izena. eta Kulturola izango da Arrasateko kultur proiektu askoren sorlekua eta tailerra aurrerantzean. Duela 5 urte erabaki zuen Arrasateko Udalak Union Cerrajera de Mondragonen eraikin nagusia eraberritu eta Arrasateko kultur eragileen esku jartzea, zeinek bere proiektuak gara ditzan, aurki hartuko ditu udal euskaltegia eta […]

Kale kantoia

Aspaldi honetan konturatuta nago kale kantoiak oso fotogenikoak direla, argazkiak egiteko toki aproposak direla. Eta apurka-apurka banabil ikasten zeintzuk diren egokiak nire gustuko argazkiak egiteko. Arrasaten, esaterako, Kilikoloko kantoia gustatzen zait, pasoko tokia izateaz gainera, hormetan graffiti eta pankarta asko izaten ditu eta. Donostiak ere badauzka toki politak, Lakontxako pasealekuaz gainera, jakina. Auzo denetan bilatu […]

Sui

Anek izan zuen lehenengo txakurra izan zen Sui. Ez zen arrazako txakurra, ez zuen pedrigririk, bizpahiru txakur arrazaren nahasketa zen eta. Baina oso txakur bizia eta maitagarria zen. Urduria zen oso, eta jolastea gustatzen zitzaion. Etxafleroen pare ibiltzen zen beti, batetik bestera, beti korrika, saltoka. Zer esango dizuet, bada, argazkiok ikusi besterik ez duzue.

Kuxkuxeroak

Ardia lotsatia da berez, gure mendiotako larreetan bazkatzen diren abereetan lotsati eta izutienak. Ez da samurra haiengana hurbildu eta ikutzea. Aste honetan, ordea, Aloñako maldetan pasieran nabilela, hara non artalde oso bat etorri zitzaidan kuxkuxeatzera, eta ezin gainetik kendu. Behin holako aukera polita edukita, argazkiak egin nizkien. Ea hurrengoan ere halako formal ibiltzen diren. Hemen […]

Isilak. Oñatiko emakumeak lanean

Joan den abenduaren 13an aurkeztu zuen Oñatiko Artixa Taldeak Ikusezinak. Oñatiko emakumeen lanak liburua eta harekin batera argazki erakusketa zabaldu zuen Oñatiko liburutegiko erakusketa artetoan. Argazkietan oinarritutako proiektua da Ikusezinak. Oñatiko emakumeen lanak liburua, emakumeen lanak balioan jartzea helburu duena. XX. mendeko 60-70eko hamarkadetako 150 bat argazki batzen ditu, eta bakoitzaren inguruko azalpen labur batekin […]

Goiko Benta since 1514

Jose Ramon Arrazola oñatiarrak aurkitutako agiri baten arabera, Goiko Benta 1514an eraiki zuen Oñatiko kontzejuak, Arantzazuko Ama Birjinaren kaperara joaten ziren erromesei aterpe emate aldera, besteak beste. Goian esandako agiriarekin batera beste hainbat dokumentu aztertu ditu Jose Ramon Arrazolak, eta liburuxka bat egin du, Goiko Benta. Atzo, abenduak 3, izan zen liburuaren aurkezpena. Ekitaldia amaitzeko […]

Maritxu Kajoi 2021

1977 urtean sortu zen Maritxu Kajoi jaia Arrasaten txikiteroen Ama Birjinaren omenez. Geroztik birritan ez da ofizialki ospatu, Komisiñuak ez du antolatu eta: iaz eta aurten, hain zuzen ere. Iaz jendeak kasu egin zion Komisiñuari, eta oso jende gutxi irten zen kalera dotore jantzita. Aurten, berriz, Komisiñua gora-behera, jendea irten eginda, erruz irten ere, baina […]

Maritxu Kajoi 2009-2020

Aurten ere, iaz moduan, ez da Maritxu Kajoi jairik izango Arrasaten, edo ez Maritxu Kajoi Komisiñuak antolatuta behintzat, eta, beraz, espero izatekoa da urteroko moduko jendetzarik ez izatea Arrasateko kale eta tabernetan. Parrandazaleok datorren urtera arte itxoin beharko dute. Bitartean hemen dituzu 2009-2020 urteetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkiak, kuskuseatu nahi baduzu ere.

Urmugako ibilaldiak

Hilabete pasa da Urmuga amaitu zela, eta ematen du aspaldiko kontu bat dela. Izan ere, gero eta bizkorrago pasatzen da denbora, edo hala iruditzen zait niri, behintzat. Aurtengo Urmugako etapa guztiak politak baziren ere, ezin denak egin, hemeretzi egun mendian egiteko sasoian egon beharra dago eta. Aukeratu egin behar, beraz. Egin nituen sei etapetatik bi […]

Urmuga 2021, Saioa-Urkiaga

Urmuga aurrera doala eta, hona hemen joan den larunbatean Saioa mendiko tontorretik Urkiaga mendatea bitartean egindako argazkiak.