Quantcast

Behorrak

Maiatzean hasten da Oñatin aziendak beheko larreetatik Aloña eta Urbia aldera eramateko sasoia. Bailarako beste herrietan Degurixa, Kurtzebarri, Alabita edota Jarindo aldera eramaten dute abeltzainek ganadua. Ardiak, behiak eta zaldiak izaten dira gehienbat, inoiz ahuntz-talderen bat ikusten bada ere.

Behorrak beti bazkatu izan dira gure basoetan, baina aspaldian moxalen prezioak gora egin duela eta, ugaritu egin dira. Aurten ere gustura asko igoko dira Aloña, Duru eta Maila aldera belar guria jatera.

Hemen dituzu Goiko Bentako behorren argazki sorta, iazko udazkenean egindakoa.

Comments Are Closed

loading