Quantcast

Itziar Navarro kantari

Joan den larunbatean, martxoak 26, Uliako parkean udaberriari ongi etorria emateko festa antolatu zuten lagun batzuek. Pertsia aldeko kulturetan (Kurdistan, Azerbaijan, Iran…) urte berria udaberriaren hasierarekin ospatzen dute.

Hori dela eta, Itziar Navarro abeslariak –Eia Trioko partaidea- kontzertua eman zuen, eta iraultza-kantak abestu zituen, Mexiko, Txile, Kuba, Kolonbia, Italia, Katalunia, Portugal, Euskal Herri eta Kurdistangoak, hain zuzen ere.

Hona hemen Sahiya Stranan abeslari kurduaren “Newroz e” (Urteberria da) kantuaren itzulpena:

Urteberri eguna da, Urteberri eguna da
Bihar Urteberri da
Emadazu muxu bat
Jai bedeinkatua da

Eta hemen Itziar Navarrori kontzertuan egindako argazkiak.

Comments Are Closed

loading