Quantcast

Latest Posts

Urmuga 2021, Saioa

Urtemuga aurrera doa, eta joan den asteburuan Belatetik Orreagara arteko tartea egin zuten Urtemugako mendizaleek, bi etapatan egin ere. Bi etapa luze samarrak: bata zazpi ordukoa; bestea, berriz, ia bederatzi ordukoa. Hamasei orduan, naturan eta ibilian, argazki asko egiteko aukera egoten da. Are gehiago, ibilaldia lagunartean eginez gero. Horregatik, bi etapa horietako argazkiak bilduma txikitan […]

Urmuga 2021 Aramaio eta Oñatin

Uztailaren 13an hasi zen aurtengo Urmuga Araba eta Burgosko mugan, Angulo mendatean, eta joan den larunbatean iritsi zen gure bailarara. Larunbatean Urkiola eta Gatzagain arteko etapa egin zuten Urmugako mendizaleek, eta igandean Oñati aldean ibili ziren. Aramaioko Udalak, hainbat elkarterekin batera, ekitaldi polit bat antolatu zuen Kurtzeta aldean dagoen pago motz zahar baten omenez, natura […]

Ezpeletako mendi lasterketa

Aspaldiko urteotan mendi lasterketa asko antolatzen dira Euskal Herrian. Gero eta gehiago, eta gero eta gogorragoak. Etxetik gertu, Zegama-Aizkorri, Mondraitz, Aloñako igoera eta Anbotoko Sorginen lasterketa dira ezagunenak. Apur bat urrutiago, Iparraldean, oso ezagunak dira Bidarrai, Biriatu, Banka, Sara, Senpere eta Ezpeletakoa, besteak beste. Ezpeletakoa ez da berri-berria, 40 ediziotik gora izan dira eta. Ez […]

Mendian atxintxika 2

Mendian atxintxika egitea boladan dago. Izan ere, egun ez da nahikoa mendian ibiltzea edo kalean korrika egitea; ez, gaur egun mendian atxintxika egin beharra dago, maila bat gorago egin behar da: hori da oraingo moda. Gure bailaran toki asko dago korrika egiteko, mendian korrika egiteko. Aretxabaletan, Ugastegi aldean. Oñatin, berriz, Urbia eta Enaitz aldean. Hemen […]

Mendian atxintxika

Aspaldi honetan zeharo aldatu da mundua, gure mundua. Eta ez bakarrik Covid19a agertu denetik hona, ez, lehenagotik zetorren aldaketa. Eta aldaketa bat bakarra baino aldaketak, aldaketa txiki eta handi asko gertatu dira-eta mende berrian. Horietako bat da mendian atxintxika egitea. Lehenago mendian ibili egiten ginen, bizkor edo mantso, baina ibili. Orain ere bai, gehienok ibiltzera […]

Behelainoa

Klima aldatzen ari da: eguraldia ez da lehengoa, ez da lehengoaren modukoa. Aspaldion neguan elur gutxiago egiten du lehen baino. Aurtengo neguan elurra egin du. Ez du asko egin, baina asko iraun du. Udaberria ere ez da oso euritsua izan, baina ona ere ez da izan. Lainoa, behehainoa, ere ez da lehengoaren modukoa. Baina behelainoa […]

Malloak Bedaiotik

Aurreko batean esan bezala, Malloak Aralar mendilerroan daude. Nafarroatik igo ohi da normalean Malloetara, Intza, Betelu edo Araitzetik abiatuta, baina Gipuzkoatik ere igo daiteke. Bedaiotik, hain zuzen ere. Hona hemen Bedaiotik irten eta Artubi eta Urakorri aldean hainbat lagunekin egindako mendi bueltako argazki sorta.

Gipuzkoako pentsionisten bizikleta martxa

Gaur iritsi da gure bailarara Bizikleta Martxa, Gipuzkoako Pentsiodunen Mugimenduak antolatutakoa. Izan ere, Gipuzkoako pentsiodunek bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 24tik 29ra, “Pentsio publiko duinak! Murrizketarik gabe!” lelopean. Oreretatik irten eta sei etapatan zeharkatuko du martxak Gipuzkoa. Pentsiodunen Mugimenduak urte eta erdi darama neurriak hartzea eskatzen Espainia, Gasteiz eta Nafarroako gobernuei pentsio publiko duinak lortzeko. […]

Opakua

Gure etxean Opakua oso garrantzitsua izan da, izan ere, uda partean hango zelaietan elkartzen ginen mendi buelta bat egin eta familiako bazkariak egiteko Geroago, ordea, Andoni Aizpururi esker egin da ezaguna Euskal Herrian neguan, elurra egiten duen bakoitzean, pantaila txikian serio-serio agertzen delako Opakua itxita dagoela edo kateekin ibili behar dela esanez. Baina, bestela ere, […]

Bordele

Bordele. Euskaraz Bordele esaten dugu. Frantsesez, berriz, Bordeaux; Gaztelaniaz, Burdeos; Okzitanieraz, Bordèu; eta, azkenik, latinez, Burdigala. Guretzat, Bordele da, eta hori da garrantzitsuena. Frantziako hegoaldeko hiri garrantzitsua da, garrantzitsuenetako bat, egia esanda. Eta oso ederra. Bordele, Bilbo bezala, azken urteotan garapen handia izan duen hiria da. Eta garapen horretan mugikortasunak eta, bereziki, bizikletak eragin handia […]