Quantcast

Urbian lainpoean

Eguraldia da gure aisialdia baldintzatzen duten faktoreetariko bat. Faktore nagusia, esango nuke nik. Etxetik irten aurretik, zer eguraldi egin behar digun begiratzen dugu beti, bizpahiru aldiz, badaezpada ere.

Eguraldi ona nahi izaten dugu aire zabalean ibiltzen garenean. Mendira joateko, ordea, ea beste edozein eguraldi egitea nahiago dut, euri zaparrada izan ezik.

Behelainoa, adibidez, ikaragarri gustatzen zait, eta, gainera, oso fotogenikoa da, natura eraldatu egiten da-ta lainopean.

Hemen duzu aste honetan Fernando eta Inaziorekin Urbian lainopean egindako mendi buelta bateko argazki sorta.

Comments Are Closed

loading