Quantcast

Latest Posts

Chateau Smith Haut Lafitte

Bordele aldean dauden upategietako bat da Chateau Smith Haut Lafitte, ez nolanahikoa baina. Mahastiak dauzka upategi ondoan, eta ardo onak eta bereziak egiten ditu bere mahatsarekin, mundu osoan ezagunak diren ardoak, hain zuzen ere.Upategiarekin batera hiru jatetxe dauzka, eta Caudalie kosmetika marka ospetsuaren egoitza ere bai. Ez dago urrutira joan beharrik paraje ederrak aurkitzeko, eta […]

Aloña elurpean

Aurten, iaz ez moduan, elur gutxi egin du. Joan den astean azkeneko aldiz, eta mardul bota zuen. Bailarako tontor denak zuri daude, egunotan elurra kendu badu ere. Aloña ez da elur gehien izaten duen mendia, baina oraingoan 40 cmtik gora bota du. Artzanburun eta Urbian gehiago bota du. Asteartean giro ona zegoela eta, Aloñara joan […]

Urbian lainpoean

Eguraldia da gure aisialdia baldintzatzen duten faktoreetariko bat. Faktore nagusia, esango nuke nik. Etxetik irten aurretik, zer eguraldi egin behar digun begiratzen dugu beti, bizpahiru aldiz, badaezpada ere. Eguraldi ona nahi izaten dugu aire zabalean ibiltzen garenean. Mendira joateko, ordea, ea beste edozein eguraldi egitea nahiago dut, euri zaparrada izan ezik. Behelainoa, adibidez, ikaragarri gustatzen […]

Itziar Navarro kantari

Joan den larunbatean, martxoak 26, Uliako parkean udaberriari ongi etorria emateko festa antolatu zuten lagun batzuek. Pertsia aldeko kulturetan (Kurdistan, Azerbaijan, Iran…) urte berria udaberriaren hasierarekin ospatzen dute. Hori dela eta, Itziar Navarro abeslariak –Eia Trioko partaidea- kontzertua eman zuen, eta iraultza-kantak abestu zituen, Mexiko, Txile, Kuba, Kolonbia, Italia, Katalunia, Portugal, Euskal Herri eta Kurdistangoak, […]

Ganalto

Ganalto, Atxabal eta Olazar ezezagunak dira gure bailaran, eta gure bailaratik kanpo ere bai. Izatez, Zuia aldeko mendi tontorrak dira, Murgia eta Gasteiz artean daudenak. Murgiak auzune asko ditu, txiki-txikiak denak ere, eta, garai batean baserriz osatuta bazeuden ere, gaur egun etxebizitza gehienak txaletak dira, eder askoak. Txango polit bat egin nahi izanez gero, horra […]

Kurtzebarri

Aretxabaletako gailurrik ezagunena da Kurtzebarri, oraingo kurtzea ipini aurretik Zaraiako gaina zeritzona. Bailarako herri gehienetatik ikusten da, baina Aretxabaleta eta Eskoriatza aldeko ikuspegia da politena. Eguraldi onarekin bailara osoa ikus daiteke tontorretik. Lainoarekin, berriz, ikuspegiek badute magia moduko zerbait. Hemen duzu joan den astean Kurtzebarrin egindako argazki bilduna.

Lilipak

Badira aste batzuk gure mendietako txoko guztiak lilipez beteta ageri direla. Erruz. Ezin konta ahala. Iaz ere lilipa asko izan zen gure bailarako bazterretan. Nartzisoak ematen dute, baina euskaraz lilipa esaten zaie, oro har. Bada “sanjose lora” deitzen dienik, nahiz eta beste batzuek “primula veris” loreari ematen dioten izen hori. Aste pare batean zapuztu egingo […]

Joar

Arabako Kanpezu aldean dagoen mendia da Joar (1.414 m). Gure bailaratik aparte samar dago, Baztan, Beriain edo Malloak dauden bezala, baina eguneko mendi buelta bat egiteko moduko distantziara badago, behintzat. Zailtasun handirik ez duen arren, ia 1.000 metroko malda igo beharra dago tontorrera iristeko. Handik, behe lainorik ez dagoenean, Araba, Nafarroa eta Errioxako lautada zabalak […]

Beriain

Beriain edo San Donato. Batera zein bestera esaten zaio Sakanako mendi lerden eta aldapatsuari. Aspaldiko partez, larunbatean izan ginen Ane eta biok, eta, haizea eta hotza gorabehera, ederki ibili ginen. Hemen duzu Beriaingo mendi bueltako argazki bilduma.

Urmuga 2021, Erremendiako erromeria

Iazko Urmugak Euskal Herria zeharkatu zuen mendebaldetik ekialdera 19 egunean. Guztira, 19 mendi ibilaldi izan ziren –egunero mendi ibilaldi bat izaten zen, 6-8 ordukoa– eta 12 musika emanaldi. Musika emanaldi horietako batzuk mendian izan ziren eta beste batzuk Urmagaren ibilbidetik gertu. Emanaldi horietan guztietan Et Inkarnatus Orkestra eta Donostiako Orfeoiarekin batera beste hainbat musikari aritu […]