Badator elurra
Badirudi aste honetan elur pixka bat egingo duela. Hala iragarri dute behintzat. Ea asmatzen duten mendizaleak eta eskiatzaileak irrikitan daude eta. Izan ere, elur gutxi samar egin du gure bailaran aspaldiko urteotan. Orain 4 urte, 2020ko abenduaren amaieran eta 2021eko urtarrilean, izan zen azken elurte handia. Gure bailarako gailurrak zuri-zuri egon ziren Eguberri egunean: Anboto, […]