Gure herriko alkatiak ohar bat etara dau Leo Bassik Elgetan jokatuko daben antzezlanaren harira jasotako spama dala-eta. Handik etaratako puntu batzuk:
- Elgetako Udalak 200 mezutik gora jaso dittu azken egunotan Internet
bidez Leo Bassik abenduaren 1ian Espaloian egingo daben ikuskizuna
bertan behera lagatzeko neurrixak hartzeko eskatzen. - Bigarren aldixa da Bassi
Elgetara datorrela eta iaz be antzerako mezuak jaso zittuan Elgetako
Udalak. - “Ez dot neurririk hartuko Leo Bassik
Espaloia Kafe Antzokixan egingo daben ikuskizuna dela-eta”. - “Ez Leo Bassik, ez
beste iñork, ez dau merezi bere ideia, iritzi edo pentsakerak libre
azaltzeko eragozpenak izatia”. - Herritarrak animatu gura dittu aurtenguan Instintos Ocultos ikustera fateko: “Herritarrek erabakiko dabe ikuskizunak
merezi daben edo ez . Bakoitzak bere iritzixa euko dau. Hoixe dauka oiñarri
adierazpen askatasunak, danon askatasuna”.
Goittik behera egitten dot bat gure herriko alkatiak esandakuekin. Halakoik!
Zer uste dabe dirala eskuma muturrekuok holako mezuekin spameatziaz gain artista baten jarduna eragozteko?
Leo Bassiren webgunia
Iaz be egon zan Espaloian hau bufoiau eta esan zoskunez bere armarik haudixena antzeztokixak badira be, oso gertutik jarraitzen dotsa Internetek. Sarri idazten dau leobassi.com webgunian eta danetik topauko dozu han: Bassibussaren barri, Leo Bassiren gaiñeko kontuak, apostasia egitteko pausuak, agendia … Bassi Elgetatik pasau ostian fango da nora eta Toledora, Ateuen lehenengo kontziliora.



