iPhonea: ederra katxarroa!

Asteburuan iPhone bat izan dut eskuetan. Hiru egunetan dale eta dale ibili naiz ukimen-pantailari zirrika. Ederra da, polita eta baita erabilgarria ere. Katxarroa, neska-katxarroa edo mutil-katxarroa esaten den adieran eta ez katxarrozarra!

Nik erabili dudan iPhonea ez dago salgai Euskal Herrian. Ez dakit Applen dendetan salduko denik ere. Telefono konpainia batek ere ez du jarri dendetan. Zurrumurruek diote Telefonica izango dela Apple etxeak aukeratu(ko) duen operadorea. Horixe gustatu zait gutxien. Urte lartxo dira Timofonica dirua lotsa barik kentzen…

IbanArantzabalIPhone.jpg

Argazkia: Josetxo Arantzabal

Ahaztu Timoak eta berriz iPhonera. Nik hauxe nabarmenduko nuke: 

  • Teklatua: gehien harritu nauena da, duda barik. Zuk idaztea gura duzuna zer den badakiela dirudi. Antzarrak perratzera oraingo sms-ak bidaltzeko modua! Teklatu honek mila buelta ematen dizkio. (ñ-rik ez du eta guk bustidura hori asko erabiltzen dugu, baina 🙂
  • Nabigazioa: oso bizkorra, wifietara konektatzeko abilidadea du iPhonak (Espaloian eta Oñatiko Gaztelekuan oso ondo dabil). Safari bidez, ondo.
  • GPS antzerako bat ere bada. iPhoneari nondik norakoa sartu eta segituan egiten dizu ibilbidea. Oñati-Elgeta sartu nion eta ematen ditu kilometro kopurua, ibilbidea markatu, satelite bidezko ikuskera ere badu, baita idatzizko azalpenak ere.  Google earth-en antza hartu nion.
  • Ukipen-pantaila: Atzamar bikin egiten dira zoomak, oso modu bizkor eta erabilgarrian. bertikalean eta horizontalean ikusi daiteke dena. Batzuetan modu batera komeni da eta besteetan bestera… telefonoari buelta ematea besterik ez. Efektu hau oso baziloia da.
  • Agenda: iCal ezagutzen nuen eta horixe bera da. Ona.

Erlojua, kronometroa, eguraldia, tenperaturak, ipotxa, erretratuak etaratzeko makina kalitateduna, erretratu albuna, 8 GB… Ez da pisutsua eta bateria autonomia ona du. Ederra katxarroa!

8 comments on “iPhonea: ederra katxarroa!

  1. Imamon(e)k dio:

    Nola eskuratu duzu iPhonea? Atzerrian erosi edo norbaitek ekarri dizu?

  2. AnttonP(e)k dio:

    Nola bizi diren Goienako hauek!! Enpresario bikainak dirudite!!

    Eta… noizko honi buruzko programatxo bat??? edo… publikoan demostrazio bat?? jejeje

    Disfruta ezazu (batzuk iPod-az konformatu behar gara eta!)

  3. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Ba Goienaren hornitzaileek utzitako iPhonea da. Donostian, Arrasate kalean bulegoa duten Bilbomicroko dendakoek dute iPhonea. Bezero izateaz gain lagunak ere bagara-eta… Beraiek ere AEBtik bueltan ekarri dute, probak egiteko eta guri hortzak zorrozteko ere bai, seguruenik 🙁

    • Imamon, ez da nirea, tamalez. Badakizu, gainera, oraindik ezin dela telefono moduan erabili…
    • Antton, “nola bizi diren Goienako hauek…” iPhonearen mezu hori ez dut Canadatik idatzi, e?  😉  Elgetatik egindakoa da.

    Ni anti-movil horietako bat izan naiz, baina egia esan, orain, iPhone hori desio bat bihurtu da. Nork oparituko zain geratzen naiz.

  4. Luistxo(e)k dio:

    Telefonoz berba egin daiteke iPhone horrekin? Konpainia jakin batekin kontratatuko zenbaki batera deitzen badut, erantzungo duzu iPhonearekin?

  5. azkenpote Sergio(e)k dio:

    El País egunkarian irakurritakoa:

    El éxito del iPhone dispara las ganancias de Apple

    La compañía de la manzana vende un millón de teléfonos móviles en EE UU en apenas tres meses

  6. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Ez Luistxo, ez. Ez dut erantzungo. Ez da nirea iPhone hori eta ez dago zenbaki bati ez Espainiako konpainia bati lotuta. Baina bai Luistxo, berba egin daiteke iPhone horrekin. Telefono bat (ere) bada.

    Erabili dudana AEBn badabil eta hemen ere funtziona dezan tranpeatua dago. Eta funtzionatzen du. Nik ez dut egin telefono frogarik, hala ere.

    Ia egunen baten zenbakia lagunei ematen diedan 🙂

  7. Mac-ero(e)k dio:

    Apple-ek enpresa handi askok bezelaxe badu oraindik ikasgai bat gainditzeke: ingurumena. Esparru horretan ere eman dezala aurrerapausua, katxarroak askoz ederragoak izango baitira!!

    ikus
    http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/2007/10/17/170746.php

  8. haritz(e)k dio:

    Euskal Herri osoa ezagutuko du azkenean iPhone horrek!

    Katxarro ederra da bai. GAUR8n Bilbomicroko sozioetako bati egin genion elkarrizketa bere iritzia jakiteko. Bideo osagarria ere sareratu genuen.

    Appleberrin ohartu dira eta tramankuluak egindako ibilbidea ere marraztu dute.

    Euskal Herrian merkaturaturatzen denerako, uste dut blogosfera euskalduneko hainbat “kide” dagoeneko bereganatuak izango dituela  Jobsek.

    Ondo segi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude