ipad zoragarri bat eskuartean

IMG_3262
IMG_3264

Ez dela ordenagailu bat, berotu egiten dela, pantaila arraiaz beteko zaigula, bereizmenak ez duela laguntzen denbora askoan irakurtzen, gehigarriak garestiak izango direla… eta bla, bla, bla, bla. Baina iPad-a zoragarria da!

IMG_3267

Eta hain zuzen arrakasta hortik etorriko zaio, kontra dituen guztiak izanda ere askori gustatuko zaigula eskuartean izatea. Beste barik, gustatuko zaitu eta kito! eta horren kontra…

Hale ere, diseinu hori, 700 gramora ez heltzea, pantaila ederra (9,7 hazbete), multitaktila, erosoa, youtube fenomeno ikusten da, itunes-etik filmak ekarrita ere bai, argazkiak ikusteko oso egokia, baita nabegazio sinplea egiteko ere, pare bat jokotan ibili naiz (doan topatu ditudanak) eta aspaldi nengoen petakadun makina batean jokatu barik… šŸ™‚ Libururik ez, ez dut oraindik irakurri baina euskal argitaldariak ere jarri beharko dira iPad-ari ere begira… iWork ere badakar testuendako, kalkuluak egiteko plantilak eta aurkezpenak egiteko erabiltzen dugun Keynotea ere bai…

Atzotik dihardut makinita berriarekin eta bateria pila bat dauka. 10 ordutik gora, esaten dutenez.

IPad hau Espaloian egongo da edonork erabiltzeko. Bai bai, barran eskatu eta gura duzun egunkaria irakurri: herriko, bailarako, Euskal Herriko zein munduko notiziak kontsultatu, bideoren bat ikusi… eta benga, ez biziatu ze beste batzuk ere gura dute erabiltzea šŸ™‚

Egin dogu salto Debagoiena guztian

– Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule
irabazi ditu egunero Debagoienean iazko neurketarekin alderatuz. CIES-en neurketa LTD-a zabaldu aurretik egin zen, Debagoiena guztira salto egin aurretik.

– Gaur egun, 56.000 lagunek ikusten
dute astero Goiena Telebista. %14,5eko sharea dauka, hau da, bezperan Goiena telebista ikusi zuten %14,5ek.  

– Cuatro, TVE 2 edo Teledonostiren
aurretik dago Goiena Telebista, eta TVE 1, La Sexta eta Antena 3tik
oso gertu.

– Lurreko Telebista Digitalaren
eskaintza zabalaren aurrean, indartu egin da Goiena Telebistaren posizioa
eta erakutsi du ikus-entzule fidelak dituela. Kate gehiago daude, eta hala ere gora egin dugu ikus-entzule kopuruan.

– Beste telebista lokal batzuk beren esparruetan baino gehiago ikusten da Goiena telebista. bere esparru naturalean, Debagoienean. Hala, esaterako, Teledonosti %6,1ek ikusten du Donostian.


Papera ere ondo:

Goienkaria nagusi da,
askogatik, Debagoienean paperekoen artean. 30.000 lagunek irakurtzen dute
astero Goienkaria: egubakoitzetan zein astelehenetan.Bigarren papereko irakurrienari,
El Diario Vasco-ri, 10.000 irakurle ateratzen dizkio
Goienkaria-k gure eskualdean.

Internet da goranzko joera duen
hedabidea

Hirugarrena da Euskal Autonomia
Erkidegoan, telebistaren eta irratiaren ostean eta paperekoaren aurretik. 2004tik hona %265eko hazkundea
izan du Internetek. Hedabide nagusi bihurtzeko bidean
da, telebista eta irratiaren aurretik. Goiena.net 2.300 lagunek bisitatzen
(bisita bakarra) dute egunero. Blog hau irakurtzen duzuenok ere egiten duzue zifra horrek gora egitea. Eskerrik asko.

Intxortatik Euskal Herrira

Elgetako Espaloia kafe antzokia
2010ko maiatzaren 23an

– egunon Ibanā€¦ zelan doaz gauzak?

– Ez dok asteburu lasaixa izan. Atzo goizeko 03:00ak arte bideuaren
formatua zala-eta burrukan. Gaur goizian 09:00etatik idatzi batzuk
egitten, harreraguneko kontrol guztia daroian ordenagailua izorratutaā€¦
baiƱa denboraz larri bagabiz be etarako juau. Donostiatik jatok
informatikarixa, laster helduko dok.

-Aste osoa holango izan dok. Azken baten, herri txikiak gaztetxe
handiak dira guretzat. Baina ikusten da gauzak aurrera ataratzeko
gogoa. Jende askok egin jok lana, eta emaitza hemen ikusikok,
laburbilduta. Eguraldiak be laguntzen jok, eta eguna bikaina izangok,
ikusikok. Joseba Tapia laster etorrikok, jendea be hasi dok hurbiltzen,
Espaloia txukun txukun jauk, eta Harrera gunea itzela. Non jauk alkatea?

– Bai bai, ez juat sekula horretan pentsau, baiƱa hau gaztetxe
haundi bat dok bai. Edurne, Oxel, Josuren, Juan Ramon, Ibanā€¦ atzo
gabekua izan zuan elkalaneko erakustaldi bat. Herri txikixaguetan
ikusten dok posible dala. Alkatia ETB-kuekin juan dok. Ez dok bape
erreza izan harentzako be. Ordu askoko lana jaok atzian, ikusten ez dan
lana eta Edurne eta bixen artian ondo eruan juek kontua. Eskertzekua
herrittarron aldetik.
Hemen jatok Maria Jesus Aranburu be.

-Sarritan ez dozak ikusiko kotxe ofizialak antzoki atarian, barruraino sartu dozak. Aurkezpenak eta hire kontu Iban.

– Bai, ezagutzen juat. Oso osoko andria dok. Oxel etorri bittartian
nere kontu. Luntxera bideratuko jittuau hemendik aurrera datozen OPI
guztiak. Klaro, lehenengo tabakaleraz galdetuko jotsau. Hor jaok hor
anabasia, Odonekinā€¦

-Hi, hor jatok Tapia be, trikitilariaā€¦ beragana najoak. Frogatxo bat
egin, eta dana prest. Aulki guztiak prest jauzak, luntxera be hurbildu
da jentia, itxikok haut. Aurkezlea nor dan esan beharko dostek, etzoat
ezagutzen Maider eta.

– Bai, oin kultura teknikarixa dok Bergaran, baiƱa GOITB-ko
informatibuetako aurpegi izan zuan denbora luzian. Oso ondo egingo jok.
GaiƱera ona dok beti igualok ez agertzia lehenengo lerruan.

-Hi ba dana prest jauk. Probak, pantaila, jendea, hi jezarri hadi
hor, neure ondoan. Lehen lerroan jauzak Elgetako udaleko ordezkari
guztiak, DiputaziƱokoa, 37an hildakoen senideak, jende nagusia, Kafe
Antzokian Euskal Herri osotik heldutako jendea. Egun hau historikoa
dok, hemen zeozer hasten dala iruditzen jatek.

– Bai, hasieria baiƱo ez dok. Animo, Maiderrekin geratu gazen moduan
bera hasiko dok eta gero dokumentala. Ikusiko dok txulo-txulo geratu
dala. 3D-n eginddako zati batzuk, bonba zaratakā€¦ baiƱa batez be
lekukuak. Lekukuena demasa dok, hori behin ikusi eta gero ez dok
ahazten. Ohera be kontu horretxekin juango gaittuk, ikusiko dok. .

(Hasi da ekitaldia. Maider Osa aurkezle. Eta bideo proiekzioa hasi da)

Hori Bittor Garai dok. Asko ez dala etara jittuen basarri ondotik bost lagunen gorpuak. Isiltasuna demasa dok. Ikusi eta ez galdu aukerarik lekuko hau entzuteko, ointxe jatok Antoni Teilleriarena.
Ez dok denbora asko hil dala eta gustora biziko leukek berak be hau
egunauā€¦ Bere ikurriƱa jarri juau erakusketan. Lagaik momentu baten
twitteatzeia eta segi bideuai.

-Bideoa polita dok, gerra garaiko argazkiak, kontakizun historikoa,
hura bizi izandakoen testigantzak, 3D animazioa, eta Euskal Herriko
historiaren zati batā€¦ orain arte inoiz kontatu ez zaigun moduan, eta
euskaraz.


Argazkiak.org | Elgetako gudariak Ā© cc-by-sa: gaztelumendi

– Tapi, ezagutzen dok narratzaillian ahotsa? Ines Osinagarena dok, Gosekua.
Patxi, esan bihar jotset danak batera igotzeko gero taulara, berba egin
bihar daben danak batera. Bideua amaittutakuan Tapiaren txanda, pare
bat kantu Agur, Intxorta maite diskokuak.

-Aupa Tapi, amaitu dok dokumentala. Oin dok hire txanda.

– Honek kantuok ez dittuk izango jende multzo haundixendako, baiƱa
ederrak dittuk, oso ederrak. Haudixa dok Tapia. Oso kantu pare ona
aukeratu jittuk. 5 banderak kantua joten zebillen bittartian igo izana
be ondo. Kolore asko batera. Ondo. Lopategiren ā€œGaur hirurogei urte
bezelaā€ kantau jok, politta.

-Eta eskenatoki gainean Intxorta 1937
elkarteko Garai, Elgetako alkate Oxel Erostarbe, ANVko zinegotzi Edurne
Alberdi eta Diputazioko ordezkari Maria Jesus Aranburu. Lau buru,
kolore ugari, bi andrazko eta bi gizonezko. Hobeto ezin.

– Danak ibili dittuk ondo, bakoitzak 3 minutu jauzkan, baiƱa betiko
letxe luzatuā€¦ Ondo egon dittuk, hala eta be. Bereziki ondo ikusi juat
gaur Aranburu. Esandakuak eta esandako modua be gustau jatazik.

-Hemen esandako guztiak sinatzen ditut nik. Frente Popularra emoten
jok honek. Jeltzaleak, gorriak, anvkoak eta alkatea akorduan. Barriro
be etorkozak Elgetara faxistakā€¦.

– Hauxe dok herri txikixetatik gustatzen jatana. Bakoitzak jaukak
bere errena, baiƱa batuta egin bihar danian batu eta egin egitten dok.
Baitta antxitxika egin bihar bada be. Hau amaitzen jaok, Tapi berriro
taulara.

-Eta Tapiari egindako txaloak, ez dozak debaldekoak. Barriro be hasiko jaku kalabazia! alai amaitu ditu gerrako ibilerak, agur Intxorta maite diskoa egin zuen trikitilariak. Orain autobusetara joak jendea, Ibilbide tematikoari ekiteko, trintxera eta lubakiak bisitatzera.

– Autobuskadia beteta. Ni bigarrenan zain geratzen nok. Hik igo
megafono hori. Han joiazak Aldundiko auto ofizialian ANV, EAJ eta
Aralar, ordezkatuta. Euzki begixan jaok Asentzio.

-Intxorta 1937ko ordezkariak euskaraz eta gaztelaniaz jabizek
gerrako kontuak aitatzen. Lubakietatik sartu dok jendea, duela 70 urte
baino gehiago dituzten lubakiak. Lurrak ez ditu berdindu, historia
ahazten saiatu dan arren. Intxorta magalean, 36 eta 37ko estrategiak
entzuten. Garaiok ez dira horrenbeste aldatu. Lubakiak beste batzuk
dira orain.

Argazkiak.org | Intxortako lubakiak Ā© cc-by-sa: goioarana

– Egun ederrak urten jok. Gaur ā€œLa Belgaā€ metrailladoriaren lekura
ez juatia gomentatu jotset Intxorta e1936-37 elkartekuei eta
udaletxekuei. Hori beste egun baterako ze 14:00ak pasau dittukā€¦
Intxortako interesguniak hobeto seiƱalizatzia falta jakuk, ibilbidia openstreetmap-etik
hartzia, harreragunia zer dan ikastola eta eskola guztiei esan biharko
jotseu, baitta interes minimua euki leikenai eta interesoi sortu
geinken guztiai beā€¦ Hasi dok bigarren etapia.

-Hi, nik ondiƱo etzoat ezer hartu. Egarri nok, eta tapiatarrak be
etxera joan dituk honezkero. Bazkaltzeko planik bajauk ala? Antzokia be
beteta jauk baserritarrez, euren urteroko bazkaria dok ala?

– A! uste najuan Tapiakin-eta bazkaltzeko hintzala. Hori esan
jostek. Guk gero kontzertu bat jakau Espaloian Or2tan eta Grupo San
Juan Atxabaltarrak. Hori bai, gaur goizago ohera. Ez, ez juat
konkistadoria zein dan jakingo ezta Lost-ena ikusteko jaikiko be.
Gaurkua ondo urtetzia oso garrantzitsua zuan eta urten jok.
Errebentauta najaok, baiƱa merezi izan jok.

-Niretzat be, lanean hasteko aitzakia ona izan dok. Orain bajakiat
non eta zertan ibiliko noken. Hasiera ona, lana ugari, baina ekipoa be
bajauk inguruanā€¦ eta ez dok gitxi. Esan duet, herri txikiak gaztetxe
handiak dozak. Jarraituko joau, eztok?

::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::::::::::::: :::::::::::

Patxi Gaztelumendik eta Iban Arantzabalek, dokumentu konpartitu batean idatzitako kronHika. Berbaz, nork bere lubakitik. Bere lantokitik. Bere pantailatik. Bere euskalkitik, bere ahotik eta blogetik.

Segwayxa probatzen

Ez neuke pentsauko hau trastuau hain erreza izango zanik erabiltzia. Aurreko asteburu baten probau giƱuan seiko kuadrilla batek eta flipatuta geratu gara danok be. Abixada dezentia hartzen dau (20 km/h), lehenengo minutututik erabilli zeinke, zaratarik bapez, errebueltak eta giro osuak hartzeko be erosua… eta bai, pijokerixa bat be bai, zergaittik ez esan. Txorriana egitteko be balio dau:
Segway

Karu xamarrak dira erosteko, 6.000 euro inguruan ei dabiz. Guk ordubete eta erdi erabilli giƱuazen Madrilen eta 30 eurona ordainddu giƱuan. Prezio horretan sartu zan gurekin etorri zan madrildarrak Eusko Gudariak kantatzia be šŸ™‚ Bai bai, honekin be flipau giƱuan.

Ez dago legerik segwayxendako, momentuz. BaiƱa batek baiƱo gehixagok begiratu zoskun aurpegi txarrakin… Bizikletan ibiltzia letxe dala esango neuke, hala eta be. Hori bai, jende asko hasten bada erabiltzen laster mugatuko dittue lekuak, seguru.

Probatzeko modukua. Gomendatzekua. Erostekua? ba ez, baiƱa behin edo behin erabiltzeko esperientzia politta.

InformaziƱo gehixago tramankuluana hemen: segway.es