Urteurrena asteburuan: duela 75 urte, gelditu zituzten Francoren tropak Elgetan

75 urte bete dira Elgetako frontea ezarri zela. Gudari eta
milizianoek zazpi hilabetez gelditu zituzten Francoren tropak
Intxortan. Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 kultura elkarteko kideek ez
dute Espainiako gerrako pasarte hori oharkabean pasatzerik nahi ezta elgetarrok ere.
Urteurrena gogora ekartzeko ekitaldiak gertatu dira domekarako.

Zure nabigatzaileak ezditu iframeak onartzen.

Egitaraua

09:30ean kanpai eta etxafuego hotsa izango da Elgetan; 10:00etan
hasita Intxorta 1937 kultura elkarteko kideen eskutik bisita gidatu
berezia Intxortako ibilbidean. Eta ostean, Gerra zibileko harrera gunea bisitatzeko aukera.

Ekitaldi nagusia 12:00etan egingo dute Intxortako Atean. Jarraian,
martxa egingo da Elgetara “Egia, justizia eta kalte-ordaina zauriak
ixteko, askatasunez bizitzeko” lemapean.

Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak (Iturriotz, Joxemari. Alberdania. Irun, 2011) liburutik atera dugu pasarte hau ordukoak gogoratuz:

Gero egun batzuetako atsedena eman ziguten. Errusia
batailoiaren kuartelean pasa genuen, Bilboko Atxuriko eskoletan, eta
handik Elorriora joan ginen. Egun haietan ni kapitain izendatu ninduten
eta Julian Erdozia teniente. Elorriotik Elgetako frentera atera ginen,
Intxorta mendira, Martiartu, Larrañaga, Saseta eta beste batailoi batzuk
indartzera, etsaiak eraso izugarria prestatu baitzuen Bergaratik
etengabe tiro egiten zuten 80 hegazkin eta 156 kanoirekin. Goiko aldean
Santa Kruzen garaiko gotorlekuak zeuden eta berak idatzitakoak
harkaitzetan. Ondo samar gorortua zegoen, baina Deskarga gainaldean
kanoi bat jarri zuten, beti haitzari jotzen ziona, eta tonaka ateratzen
ziren harriek hegazkinek baino hil-zauritu gehiago eragiten zizkiguten.
Aste hura kalbario bat izan zen egunero erasotzen ziguten hegazkin,
artilleria eta infanteriarekin, baina eraso guztiak bota genituen atzera
eta hil-zauritu mordoxka egin genizkien. Ikusi zutenean gure frentea
ezin zutela urratu, Karraskainetik eraso ziguten eta gutako franko hil
zituzten, tartean Arregi izeneko mikelete bat, eta hildakoak eramateko
gaizki samar ibili ginen batzuek bi egun edo gehiago zeramatzatelako
hilik. Azkenean iritsi zen gaua eta arnasa hartzeko unea, baina gero
Karraskainetik Abadiño aldera sartu ziren eta tristura handiarekin utzi
egin behar izan genuen Intxorta, Elgeta gainean dagoen mendia,
Gipuzkoako azken herria.

Gerra guztiak dira krudelak, eta hori ongi erakutsi
zuten Elgetan, urte askoren buruan jakin baitzen zenbaterainoko
ankerkeria erakutsi zuten jendea bortxatuz eta fusilatuz. Baina Sosota
baserriko alabak eraman zuen parterik txarrena, bortxatu ondoren bere
aurrean akabatu baitzituzten bere gurasoak. Gehiago ezin zioten egin”.

Elgetarrok badakigu “Sosota” baserria idazten den lekuan Sesto baserria behar lukeela, edo zuzenago Sesto Gain. Baserriko krimena, haren lekuko eta biktima izandako Anttoni Telleriak kontatu zuen 2003an (Anttoni 2007an hil zen).

Lubakixetatik sakuak eruan dittue!!!!

Halakoik!!!!!!!  Asentziotik lapurtu dabe egurrezko mahai haundi bat. Etxeko-jardiñen baten egongo da… eta seguru ez dagola urrin-urrin. Motozerriakin etorri egin bihar da eta hori kamioneta batera kargau, e? en fin.

Baiña aluzinantiena izan da sakuak harrapatziana. Zer eta lubakixetako sakuak eruan dittue! Lurrakin beteta daren sakuak!. Nora? zertarako? auskalo! Bide ertzeko saku batzuk dira jausi diranak lubaki barrura eta eruan dittuenak be bai batzuk, antza. Erretratu honetan zerenak, esaterako:
IMG_3280
Baiña ikusi dozuez Bilbo aldeko eurixetan zelako sakuak erabilli dittuen ura ez sartzeko garajietara? Ikusi dittuzue telebistako irudixak?  Ba horixe! Gerran be halaxe izan zan: Intxortatik errekurtsuak eruan zittuen zertara eta desastre bat izan zan burdiñazko gerrikua egittera. Orduko 50 milloi pezeta kostatu zan gerrikuoi. Urak eusteko sakuak eruan dittuela egixa bada duan eruan dittue oinguan, harrapauta!

Gerra zibileko biktimei omenaldia Elgetan

DSCN1515

Apirilaren 24an jausi zen Elgetako frontea, eta urteurrena baliatu du herriak omenaldia egiteko. Hainbat lagunek egin dugu ibilalditxoa eta omenaldi xumea egin zaie, urtero-urtero errepikatuko den omenalditxoa. (Argazki gehiago)

Gerra zibilean faxistek hil eta eraso zituzten elgetarrei egindako omenaldia izan da. Herritik Asentzioko Intxortako Aterainoko ibilbidea egin dugu eta bidean, bi lore eskaintza izan dira: bata Salbadorreko monumentuan eta bestea Intxortako Atean.

Harreragunea Espaloia Kafe Antzokian

Maiatza amaieran zabalduko da harreragunea Espaloian.
36k hainbat materialarekin erakusketa egongo da eta hortik hasiko da ibilbidetxo bat Intxortako atera, trintxerak ikustera, Belgikarrak ametrailadorekin egon ziren lekua… Eta harreragunean proiektu oso inportante bat ere jarri da martxan: “Izen guztiak aurpegi guztiak”.

Materiala

Zentzu horretan herritarrei zein gerrateko materiala izan dezaketen lagunei deia egin zaie etxean garai hartako materialik edukiz gero eta erakusketan ikusgai ipintzea gura izanez gero bertaratu eta jakinarazteko.