Etiketaren artxiboa: unibertsitatea

BILBORA ITZULI, 2011/2012RAKO IKASLE PISUA

Bai azkenean 2011/2012ko kurtsorako Bilbora itzuli beharra daukat; oraingoan beste aldean aurkitzen naiz, alegia, ez daukat pisurik ezta bertan ikasten duten ikaslerik ere. Oraingoan ni egon beharko naiz elkarrizketen atzean, ni beste batzuen etxeetan sartu beharko naiz; eta guzti hau uda nahiko berezi bat bizi ostean. Oraingoan kurtsoak irailan hasten dira, eta gradu delakoetan aurkitzen dira ikaslean, beno agian masterrean sartuta dabilen norbait ere egon daiteke. Esandakoa, berriro ere, Bilbora. Norbait pixukide bila edo egongo balitz ederki asko eskertuko nuke.

SUGAAR DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitateko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut.

Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegiari buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatean, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaarrekoak, bai Facebooken eta baita Tuentin ere.

“Txikitasunaren Handitasuna”
lelopean martxoaren 31n ekitaldia idazakaritza ondoko Paraninfoan 12:15etan egingo dute.

Ez dakit nolako harrera izango duen Sugaar Elkar Kultur Elkarteak baina zoriontzekoa beraiek sortu dutena. Gogoratzen dut bai Unibertsitatean hasi nintzen garaian euskaraz hitz egiteko / ikasteko aukerak; azkenean ikastolan ikasitakoak edo ta herritarrok euskaraz hitz egiten genuen, baina Bilbora iritsi nintzenean guztiz arrotza egin zitzaidan egoera.

Nork daki nolakoa izango den orain datozen herri/ikastoleko ikasleentzat baina nik behintzat aurrera-pausu nabaria ikusten dut. Zorionak!

UDA EZBERDINA

Uda bukatzear daukat eta jada Deustuko Unibertsitatean hasi dira klaseak, beste batean aipatu nuen moduan ez nabil Bilboko ikasle pixuan; ez zuen zentzurik alokairu bat ordaintzeak 10.5 kreditu falta zaizkidanean.

Aurtengo uda guztiz ezberdina izan da, lehenik eta behin irailean azterketarik izan ez dudalako, alegia, San Fermin garaian egin behar izan nituen Bolognia prozesua dela eta; zer nahiago? Emaitzak ikusiz gero, badirudi Unibertsitateko ikasleak hobe gabiltzala Bologniar erara.

Aurtengo udan berriro ere Dublinera joateko zortea izan dut, diferentzia nabaria izan da, jada kaleak, autobusak, ordutegiak eta jakin beharrekoak banekizkien; horrelaxe, Seomra Spraoi edo ta Dublin Exchange bezalako leku bereziak ezagutzeko aukera izan dut, bat baino gehiago harrituta geratzen zen ni bertan ikusitakoan.

Dublineko egonaldia amaitzerakoan, herrira etorri nintzen, bertako jaiak ate joka baitzeuden. Esan beharra daukat beste urteetan ez nuela jaietan egoteko aukerarik izaten, azterketa garaia edo hauek prestatzeko garaia izaten baitzen; baina urtengoan herrian egoteko zortea izan dut. Gainera oso une bereziak bizi izan ditugu lagunartean, nire lagunetako bat kantinera moduan atera baita Gora Ama Guadalupekoa konpainian, eta hondarribiarrontzat egun berezia izan ohi da irailaren 8a.

Orain jaietako ajeari aurre egiteko garaia iritsi da, Unibertstatetik gauzak nola doaz ikustea eta gelditzen zaizkidan kreditu gutxi hauei egurra ematea. Hala ere, ohitura dudan moduan, etzi Miranda aldera joango naiz Ebrovisioko Jaialdiaz gozatzeko intentzioarekin.

FINANTZAK BLOGEAN

Unibertsitatean behin baino gehiagotan izan ditut finantzak lantzen dituzten ikasgaiak; hasiera batean ez nituen oso gogoko, beti nahiago izan ditut matematika edo ta programazioa jorratzen dituztenak.

Aurtengoan irakasle berri bat izan dugu eta berak proposaturiko programa guztiz ezberdina izan da, egunerokoak ikusi izan ditugu eta adibideak ere horrelakoak izan dira; azken batean ikasleengan nolabaiteko motibazioa eta interesa piztea lortu izan du; nire kasuan behintzat bai.

Azterketa egunean ez nuen azterketa borobilik egin, are gehiago ez nuen azterketa gainditu, baina irakaslearekin hitz eginez akordio batetara iritsi ginen, irakasgaia blog baten bidez lantzea. Berak hurrengo urtean sistema hau erabili nahi baitu, baina ikasle guztiekin probak egin baino lehenago, talde txiki batekin probak egin nahi zituen, horrela esperientzia izango du eta nik ere nahiago dut era honetan irakasgaia landu.

Badirudi 2.0 irakaskuntza geroz eta nagusiago dagoela gaur egun, horren adibide kontaturiko pasartea; ez hori bakarrik irakaslearekin lasai asko, twitter edo ta beste  web 2.0 baliabideen bidez hitz egin dezaket 🙂 Amaitzeko, hona hemen sorturiko bloga: FinanzaSocial nik uste gaiak nahiko argi azalduta daudela, baina nire helburua norbaiti informazioa baliozkoa izaterena da, nik behintzat zeinbait gauza ikasi ditut.

BILBO, IKUSIKO DUGU ELKAR

Ikasketak aurrera doaz, denborak ere aurrera egiten du eta honekin iritsi beharreko momentua heldu da; Bilbo uztekotan nabil.

Bilbora Errealak Txapeldunen Liga jolastu zuen garaian etorri nintzen, gogoratzen dut bai Unibertsitatean kale egindako lehen klaseak Greziara joan izatearen kausa; beranduago 3-0 galdu genuen San Mamesen eta beranduago Bigarren Mailara jeitsi zen Erreala. Orain, Lehen Mailara igotzekotan gaude eta nik Bilbo utziko dut; behintzat behar duen lekuan utziko dut.

Polita izan da Bilbon ikastea, pertsona eta lagun asko ezagutu ditut, baita leku bitxiak ere; Kafe Antzokia ederki asko ere ezagutu dut, haiek garaiak Azkunak itxi nahi izan zuenean, orduan konturatu nintzen zenbat maite nuen Kafe Antzokia. Bilbo asko aldatu da, iritsi nintzenean Tranbia egiten ari ziren, Unibertsitatera behintzat ez zen iristen, gogoratzen ditut Ria 2000 eta bertako lanak. Ez zegoen Zubiarterik, hau egiten ari zirela, zenbait okupa bertara igo ziren protesta moduan.

Olabeagako Gaztetxea itxi eta irekierak, FANT Zine Jaialdiko zenbait edizio, Doctor Deseok zenbait disko atera izan ditu Bilbon egon naizen bitartean, Athleticek ere bere gai on eta txarrak izan ditu, gogoan dut ia ia nola Errege Kopa irabazi zuten; a zer nolako eromena Pozasen; azken urtean Europe Leaguen izandako istiluak. San Mamesen bakarrik bitan izan nahiz, bata Erreala ikusten eta bestea Sevillaren aurka, Ligako partidan lasai, ez nuen Errege Kopako finalerdietara joateko aukerarik izan.

Bilbora iristerakoan ez zegoen Fever edo Santana27rik, baina hala ere ez dut asko maite; nahiago ditut Bilbi edo ta San Frantzisko kaleko tabernak, horixe baita Bilboko gaua. Bai, oraindik ez dut Bilbo utzi baina nolabaiteko nostalgia daukat jada, eramusa bukatzen zaion ikasle atzerritar bati amaitzen zaion moduan.

Hala ere oroitzapen onak gordeko ditut, hiri honetan bizi izan ditudanak liburu bat egiteko modukoak baitira, hala ere ez dut agurrik esan nahi, gero arte; besterik ez. Batzuetan garai batzuk bukatzen dira eta beste garai batzuk iristen dira, oraingoan Bilbori gero arte esango diot, baina seguru elkar ikusiko dugula.

UNIBERTSITATEA AMAITZERAKOAN ZER?

Unibertsitatean zenbait urte daramatzat, hau dela eta nirekin hasi ziren zenbait ikasle eta lagunek ikasketak amaitu dituzte; beste batzuk aldiz buru belarri ikasketen munduan jarraitzen dugu.

Denetarik ezagutu dut, Unibertsitateko ikasketak amaitzean bertan doktoretza programak egiten daudenak, enpresa handietan lanean hasten direnak, bekadun moduan nahiz eta lan baldiltzak oso onak ez izan baina bertan gelditzeko ilusioaz eta bere kabuz enpresa sortzen dutenak.

Azken kasu honetan hiru modu ezberdinetakoak ezagutu ditut:

Lehenak gasteiztarrak dira, dirudienez businnes-angel edo ta inbertsore bat aurkitzeko aukera izan zuten, proiektua interesgarria iruditu zitzaion eta dirua mahai gainean jarri zuen. Posiblea da ere enpresa DeustoKabi bezalakoekin sortzea, baina azken honekin lortzen den askatasuna ez da thecodefarmekoek duten bezain handia; guzti honek bere abantaila eta desabantailak dituelarik.

Wild Nacky Bizkaia Creativa jardunaldietan saria jaso izan berri du, oraindik ez dute produkturik merkatura atera baina propotipoak ederki asko landu dituzte; doidoi esaterako.Ilusioz hasi den talde gaztea eta sare sozialei esker produktuaren berri ematen ari dena.

Inmediatech duda gabe talde gazteena, oraindik ikasten dabiltzan informatikariek sortutakoa; hala ere beraiekin Unibertsitateko irakasle bat dabil buru belarri.

Hiru proposamenak aztertuz gero, argi dago teknologia berrietan sartu direla buru belarri, batzuk Could Computing delakoan eta bestea mugikorren munduan, Android sistema eragilearekin hain zuzen ere; kontuan izan behar da, Could Computing, Web 2.0 eta Android erabat erlazionatuta daudela.

Oraindik ez dut Unibertsitatean amaitu, baina askoz interesgarriagoa iruditzen zait enpresa bat aurrera ateratzea, enpresa handi batean zenbaki bat izatea baino.

TANDEM PROGRAMA

Deustuko Unibertsitateak aterako Tandem
Programa
ren berri izan dut, ez nuen programa honen berririk,
kasualitatez ikusi dut berria; orain azterketen emaitzak ikusteko garaia
dela eta.

Tandem Programa erasmusean etorri den beste
ikasle batekin bere ohiko hizkuntzan hitz egiteko aukera eskeintzen du,
guk gure hizkuntzan hitz egingo dugu ordu erdiz; hau da, Tandem-kidearekin
ordu batez egoteko aukera izango dut eta denboraren erdia bere
hizkuntzean hitz egingo dut eta beste erdia gazteleraz. Hikuntzak
praktikatzeaz gain beste herrietako ohiturak ikasteko aukera paregabea
iruditu zait, nik frantsesa aukeratu dut, (inglesa Bilbon ikasten ari 
bainaiz eta nire maila ez baita batere altua) nik uste hobe probestuko
ditudala aukerak eta gainera duela asko frantsesa ez dutela ikasten, ez
zait gaizki etorriko berriro ere honekin hastea.

Tandem
Programa
ri buruz informazioa bilatuz, beste Unibertsitateetan
erabiltzen dela ikusi dut, nik ez nuen ideiarik ere baina badirudi
Manchester edo ta Bartzelonako Unibertsitateetan duela denbora dexente
aurrera eramaten dela.

Euskal Herriko beste Unibertsitateetan
egiten ahal da horrelakorik? Esperientziarik edo baduzue? Seguru nago
oso aberasgarria izango dela.

TXAMPANADA

Bilboko Sarrikoko Unibertsitatean urtero antolatzen da “Champanda” delakoa. Urtero gabonetako oporrak hartu baino lehenago, azken ostegunean antolatzen den jaialdia dugu. Normalean jendea eguarditik joan izaten da Sarrikoko Unibertsitateko belardietara. Baina zer dago bertan? Ikasleak. Bakoitzak nahi duenarekin, bokata, kalimotxoa, garagardoa edo ta beste edari batzuk; baina txanpaina gutxitan ikusi izan dut, hala ere, “Champanada” izenez ezagutzen da.

Ikasleen ajendetan egun berezia dugu, asko hurbiltzen baitira. Zurrumurruak entzun ditut garai batean Deustuko Unibertsitatean egin izan zela, baina nik ez dut inoiz horrelakorik ikusi. Garai batean Leioako Medikuntzan antzeko jaialdi mundiala ospatzen zen, ez naiz inoiz bertan egon, baina badakit egiazkoa zela jaialdi hura, bertan egon baitiren lagunak ezagutzen ditut. Azken hau ere, duela zenbait urte ez da antolatzen azken edizioan izan ziren arazoak direla eta.

Aurtengoan ez du euririk egiten, ohikoa izan ohi da Champanadan eguraldi txarra izatearena. Gaurkoan kristoren hotza ari du, baina eguraldia ez da txarra. Baina ni ez naiz joango. Lehenik Unibertsitatean lanean egon behar dudalako, Boloniarekin azterketak lehenago izango baiditugu eta azkenik lagun askotxok jada Unibertsitatea bukatu baitute.

Ni ez naiz Sarrikotik azalduko, baina behintzat Unibertsitateko lehen urtetan dabiltzan gazteek jakin dezatela “Champanada”ren existentziaz, zeren Unibertsitatean zenbait pertsonekin hitz egin dut eta ez zuten jai honen berri. Akaso ikasle pixuan galbiltzanok soilik jakingo dugu? Ez dut uste.

PIXUKIDEAK BILATZEN DITUGU 2009/2010 KURTSORAKO

Egia esan behar baldin badut ez nuen espero oraintxe bertan pixukide bila ibiliko nintzenik. Atzo izan baigenuen elkarrizketa jabearekin eta pixukide berriekin kontratua aurrera ateratzeko helburuarekin eta guztiok zertxobait gehiago ezagutzeko esperantzaz.

Orain arte ikasleak izan gara pixuan eta ez diogu garrantzi askorik eman kontratuari; jabearekin ez baitugu arazorik izan eta gure erlazioa oso ona izan da. Baina atzo langile bat genuen gure artean, azkar sumatu zuen jabeak eta horrexegatik hasi ziren berbetan “azienda” kontuetaz, argi utzi zuen jabeak berak aurreko urteetan ez zuela pixua deklaratzen dirua galtzen baitzuen, guri udan ez zigun alokairua kobratzen eta pixua gordetzen zigun, gu pozik geunden eta berak ez zuen aziendan ezer esaten. Baina atzoko langileak ez zuen azken hau begi onez ikusten, gobernuak ematen zion laguntza bat galtzen baitzuen, jabeak serio esan zion ea zenbateko dirutza zen, akaso berak emango ziola. Ez zen dirutza handia, baina krisi garaietan edozein kantitate ongi datorkigu poltsikora.

Gaur egun oraindik pixukide bila jarraitzen dugu eta astebete inguru dugu pixukideak bilatzeko, gainera oraingoan ikasleak soilik behar ditugula badakigu ziurrenik langileekin arazoak izango baiditugu. Hasiera batean dibertigarria oso zirudien pixukidea aurkitzea baina gaur egun jada pixkat nekatuta aurkitzen gara, hala ere, saiatu beharko gara denpora gainean baitaukagu.

BRASILGO ERREALITATEA

Atzo arratsaldean klaseak ezberdinak izan ziren, atzo ez nuen Informatikako klaserik izan baizik eta Animación SocioCultural (ASC)eko klasea izan nuen asteazkenero bezala.

Atzokoan irakasleak ez zuen ia ia hitzik esan, gonbidatu berezi bat izan genuen, Bruna. Brasildarra eta gaur egun Deustun nolabaiteko master bat egiten dabilera. Brasilgo errealitateaz hitz egin zigun, batez ere, favelei buruz. Hauen berri baneukan, baina beti prentsak erakutsi nahi duen ikuspuntutik; horrela atzo Rocinhan egon ginen instat batez behintzat, zenbait bideo ikusteko aukera izan genuen eta bertan dagoen errealitate gordinaz hitz egin zigun Brunak. Gazte asko lapurketa edo ta narkotrafikoa erabiltzen dute irtenbide bezala, baina beste bideak ere badaudela erakutsi zigun Brunak; hala nola, Cufai (Central Única das Favelas) buruz hitz egin zigun; egia esateko, nik ez nuen hauen berri ezta ez nukeen inoiz pentsatuko horrelako gauzarik egongo zenik Brasilaldean.

Bestalde musika ere beste irtenbide bat izan zitekeela erakusi zigun Brunak, horrelaxe sortu baita Afroreggae taldea; faveletako jendeak osatzen duten musika taldea. Nahiko famatuak dira, Asian Dub Foundation (ADF) taldearekin ibili baitira behin baino gehiagotan taula gainean. Bestalde zineaz ere hitz egiteko aukera izan genuen eta horrela, Favela Rising zenbait sari irabazi dituen dokumental-filma eta Cidade de Deus film ezagunaz hitz egin genuen.

Argi dago 50 minutuko klase batean ezinezkoa zela askoz gehiago egitea, baina behintzat klasetik pozik irten; ikasleei beste lekuko errealitate batean pentsaraztea lortu zuen. Ez dakit nire uste klasea ez zen 50 minutu horietan amaitu. Gero eta argiago daukat, oso ikasgai politak aukeratu ditudala, nahiz eta injenieritzan ibili. Oraindik gogoan daukat pixukide bati esan nionean nolakoa izan zen klasea eta bere erantzuna:
“Ya sin más, tipica tertulia para pasar el rato para descansar y que no sirve para nada.”

Bakoitzak bere iritzia izango du, baina nik behintzat ez dut horrela sentitzen atzo izan  genuen hitzaldia.