BRASILGO ERREALITATEA

Atzo arratsaldean klaseak ezberdinak izan ziren, atzo ez nuen Informatikako klaserik izan baizik eta Animación SocioCultural (ASC)eko klasea izan nuen asteazkenero bezala.

Atzokoan irakasleak ez zuen ia ia hitzik esan, gonbidatu berezi bat izan genuen, Bruna. Brasildarra eta gaur egun Deustun nolabaiteko master bat egiten dabilera. Brasilgo errealitateaz hitz egin zigun, batez ere, favelei buruz. Hauen berri baneukan, baina beti prentsak erakutsi nahi duen ikuspuntutik; horrela atzo Rocinhan egon ginen instat batez behintzat, zenbait bideo ikusteko aukera izan genuen eta bertan dagoen errealitate gordinaz hitz egin zigun Brunak. Gazte asko lapurketa edo ta narkotrafikoa erabiltzen dute irtenbide bezala, baina beste bideak ere badaudela erakutsi zigun Brunak; hala nola, Cufai (Central Única das Favelas) buruz hitz egin zigun; egia esateko, nik ez nuen hauen berri ezta ez nukeen inoiz pentsatuko horrelako gauzarik egongo zenik Brasilaldean.

Bestalde musika ere beste irtenbide bat izan zitekeela erakusi zigun Brunak, horrelaxe sortu baita Afroreggae taldea; faveletako jendeak osatzen duten musika taldea. Nahiko famatuak dira, Asian Dub Foundation (ADF) taldearekin ibili baitira behin baino gehiagotan taula gainean. Bestalde zineaz ere hitz egiteko aukera izan genuen eta horrela, Favela Rising zenbait sari irabazi dituen dokumental-filma eta Cidade de Deus film ezagunaz hitz egin genuen.

Argi dago 50 minutuko klase batean ezinezkoa zela askoz gehiago egitea, baina behintzat klasetik pozik irten; ikasleei beste lekuko errealitate batean pentsaraztea lortu zuen. Ez dakit nire uste klasea ez zen 50 minutu horietan amaitu. Gero eta argiago daukat, oso ikasgai politak aukeratu ditudala, nahiz eta injenieritzan ibili. Oraindik gogoan daukat pixukide bati esan nionean nolakoa izan zen klasea eta bere erantzuna:
“Ya sin más, tipica tertulia para pasar el rato para descansar y que no sirve para nada.”

Bakoitzak bere iritzia izango du, baina nik behintzat ez dut horrela sentitzen atzo izan  genuen hitzaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude