Etiketaren artxiboa: olearso

HONDARRIBIARA MUSIKAZ GOZATZEKO AITZAKIAREKIN

Behin baino gehiagotan hitz egin dut Hondarribian ospatuko den Olearso Festibalari buruz; Berri Txarrak, Sexty Sexers edo ta Senser bezalako punta puntako musika taldeak izango ditugu maiatzaren 1ean; oraindik ez duzula sarrerarik? Azkar ibiliko nintzateke etortzeko intentzioarekin bazabiltza.

Oraingoan uztailaren 8tik 11ra Hondarribian izango den musika ekitaldiaz hitz – idatzi hobe esanda – egin nahi dut; Hondarribia Blues Festival 2006an ospatu zen lehen edizioa herriarentzat gauza berria zen eta nik behintzat garai hartan ez nuen Blues musika askotxo ezagutzen; hala ere, jaialdira hurbiltzea erabaki nuen, ea zer nolako musika zegoen, jendea giro etab ikusteko. Oso ongi pasa nuen, gainera dohako jaialdia zen eta musikari dagokionez talde potenteak egon ziren, Blues munduan behintzat – hala ere, berriro diot mundu horri buruz ez nuela ideia handirik -.

Urtez urte, Hondarribiako Blues Festival aurre eraman dute, geroz eta talde hobeagoak ekarriz eta gero eta ospe handiagoa lortuz, pasa den edizioetan atzerriko jendea ikusi genuen jaialdira gerturatu zen jendearen artean; ez dakit herria bera, – oso polita dena, eta gehiago uda partean eguzkia bertan dagoenean – pintxoak jateko aukera, edo ta dohako kriston musikaz gozatzeko aukera izango den; baina egia da, urtez urte jende gehiago hurbilzen dela.

Aurtengoan datak aldatu dituzte, ez da besteetan bezala abuztua partean ospatuko, baina seguru asko jende asko hurbilduko dela berriro ere, musikarien zerrenda nahiko luzea da, baina hona hemen gure herritik pasako diren baten batzuen izenak: Magic Slim, Solomon Burke, Pinetop Perkins etab.

OLEARSO FESTIBAL 2010

Badator berriro ere Hondarribira duela bi urte egin zuen moduan, Olearso Festibal 2010.

Oraingoan egun bakarreko jaialdia izango da, maiatzaren 1ean hain zuzen ere, baina bertan egongo diren taldeak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula; hona hemen zerrenda:

 # Berri Txarrak

# Sexty Sexers

# Surfin Kaos

# Senser

# Loquillo

# Estricalla

Hau guztia Hondarribia bezalako herri polit batean eta 23 edo ta 25 euroren truke; oraindik ez dakizu zer egingo duzun maiatzaren 1ean?

MISERABLEAK MUSIKALA

Hondarribian joan den urtean lanean hasi ziren Olearso Kultur Guneko kideak, horrela Olearso Festibal arrakastatsua ikus entzuteko aukera izan genuen.

Aurtengoan ez dute festibalik antolatu, baina musikalki oso interesgarria izan daitekeen musikala antolatu dute Hondarribiako Hondartza Polikiroldegian; Miserableak: munduko musikalik arrakastasuena.

Aipatu beharra dago, Miserableak Bergarako Musika Eskolak 25. urteurrena ospatzeko aurrera atera duen ekitaldia dugula, eta Euskal  Herriko hainbat hiri eta herrietan egon dela, hala nola, Eibarreko Kiroldegia, Donostiako Victoria Eugenia, Iruñako Gayarre Antzokia, edo ta Gasteizko Printzipal antzokia.

Gaur gauean zuzeneko musika ezberdinaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Hondarribian.

info + : Olearso Kultur Gunea

LARUNBATEKO KONTZERTUAK, OLEARSO FESTIBAL

Badirudi jada badakigula zein ordenetan joko duten larunbateko taldeek olearso festivalean.

 1) Amparanoia.
 2) Sorkun eta Vicepresidents.
 3) Doctor Deseo.
 4) Delorean.
 5) Asian Dub Foundation.

Guk uste genuen Doctor Deseo izango zela lehen taldea baina badirudi ezetz, ordena itzela iruditzen zait. Musika motak horrela antolatzen baitu asuntua, argi zegoen Delorean azkenetakoa izango zela eta Asian Dub Foundation azkenekoa. Ni pozik geratu naiz. 20:30 ikusiko gara.

OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.

Listo badirudi Olearso Festival martxan dagoela, webgunea behintzat online dago eta zerbait online dagoenean bizirik edo martxan dagoela esaten da.

Informazioa nahiko argi agertzen da, sarrerak herriko tabernetan nahiz inguruko herrietan erosteko aukera dago; baita internet bidez. Asko gustatu zait kontzertuetaz aparte hainbat ekintza daudela jakitea, “festival”etan gertatzen den moduan. Hona hemen kontzertuetaz aparte daude ekintzak:

Maiatzaren 2an ostirala:

16:30 Graffiti erakustaldia DJ Zaldixe-n erritmopean.
18:30 Break Dance, Jam Session eta mikrofo askea Samu Break taldearen eskutik.
16:30-19:30 Skate ranparako deialdia bertan ibili nahi duen guztiarentzat.

Maiatzaren 3an larunbata:

17:30 Kontzertua Layo Raser eta Willis Drummond taldeen eskutik.
Skate deialdia.
16:30 Bonberena Txaranga alde zaharretik atera eta portu auzora igarota festibal ingurura iritsiko da.