Etiketaren artxiboa: kultura

EUROPAKO RUBIK 2008 TXAPELKETA

Europako Rubik 2008 Txapelketa Derion ospatuko da. Irailaren 19, 20 eta 21ean Derioko Kiroldegian, bertan 150 partehartzaile egongo dira eta 17 modalitate ezberdinetan parte hartuz, saritan 9000 euru izanda.

Sarrera dohakoa da eta edozeinek joateko aukera dauka, bestalde nire gomendioa Rubik Kuboarekin azkarra baldin bazara akaso zerbait irabazteko aukera duzu, nork daki.

Aimaitzeko aipatu beharra dago Derioren 320 urteurrena ospatuz, Kepa Junkerak bere azken lana aurkeztuko duela.

ASTHMATIC LION SOUND SYSTEM, FERMIN MUGURUZA

Asthmatic Lion Sound Sytem Fermin Muguruzaren lan berriaren izena dugu. Urriaren 31n diska erosteko aukera izango dugu, hala ere ohikoa izaten den moduan zenbait single entzuteko aukera izango dugu urriaren hasierarako, honekin batera single honen bideoklipa Ferminen webgunean ikusgai izango dugu.

Bestalde Ferminen lanetan normala izan ohi den bezala zenbait musikarien laguntza izango du, hala nola aipatu beharrekoak dira: Gambeat, Manu Chao, Sorkun, BAD Sound System, Al Rumjen edo ta Rossy de Palma.

Diska berri hau plazaratu bezain pronto, Ferminek Tour bat antolatzea espero dut, Bilboko Kafe Antzokitik pasako den esperantzarekin.

HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL

Hilaren 18tik 20ra berriro ere Musika izango dugu Hondarribian. Oraingoan joan den urtean izan genuen Hondarribia Blues Festivala izango dugu berriro gure artean. Joan den urtean oso ongi pasa nuen entzun ahal izan nituen zenbait kontzertuetan, nahiz eta Bluesa oso gogoko ez izan.

Dohako festibal dibertigarria; aukera baduzue behintzat nire gomendioa Hondarribitik pasatzea, giro nahiko ona egoten baita, heldu nahiz gaztetxoentzat, eguraldiak laguntzen badu behintzat asteburu paregabea izan daiteke.

AULKI BAT ELURRETAN

Liburu berri bat daukat eskuartean. Aulki bat elurretan. Durangoko Azokan erosi dudan liburu bakarra.
Hala ere zenbait gauza interesgarri bauzeuden. Mariasun Landaren lehenengo nobela luzea esaterako. Oraingoan helduentzako idatzitakoa. Uste dut Uxue Alberdiren zerbait lehen aldiz Gaztetxulon irakurri nuela, gaur egungo GazteZulon. Aurtengo neguan liburua irakurriko dut. Orain elurra bakarrik falta zaigu, aulkia badaukat eta.