ASTHMATIC LION SOUND SYSTEM, FERMIN MUGURUZA

Asthmatic Lion Sound Sytem Fermin Muguruzaren lan berriaren izena dugu. Urriaren 31n diska erosteko aukera izango dugu, hala ere ohikoa izaten den moduan zenbait single entzuteko aukera izango dugu urriaren hasierarako, honekin batera single honen bideoklipa Ferminen webgunean ikusgai izango dugu.

Bestalde Ferminen lanetan normala izan ohi den bezala zenbait musikarien laguntza izango du, hala nola aipatu beharrekoak dira: Gambeat, Manu Chao, Sorkun, BAD Sound System, Al Rumjen edo ta Rossy de Palma.

Diska berri hau plazaratu bezain pronto, Ferminek Tour bat antolatzea espero dut, Bilboko Kafe Antzokitik pasako den esperantzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude