Etiketaren artxiboa: hondarribia

LARUNBATEKO KONTZERTUAK, OLEARSO FESTIBAL

Badirudi jada badakigula zein ordenetan joko duten larunbateko taldeek olearso festivalean.

 1) Amparanoia.
 2) Sorkun eta Vicepresidents.
 3) Doctor Deseo.
 4) Delorean.
 5) Asian Dub Foundation.

Guk uste genuen Doctor Deseo izango zela lehen taldea baina badirudi ezetz, ordena itzela iruditzen zait. Musika motak horrela antolatzen baitu asuntua, argi zegoen Delorean azkenetakoa izango zela eta Asian Dub Foundation azkenekoa. Ni pozik geratu naiz. 20:30 ikusiko gara.

OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.

Listo badirudi Olearso Festival martxan dagoela, webgunea behintzat online dago eta zerbait online dagoenean bizirik edo martxan dagoela esaten da.

Informazioa nahiko argi agertzen da, sarrerak herriko tabernetan nahiz inguruko herrietan erosteko aukera dago; baita internet bidez. Asko gustatu zait kontzertuetaz aparte hainbat ekintza daudela jakitea, “festival”etan gertatzen den moduan. Hona hemen kontzertuetaz aparte daude ekintzak:

Maiatzaren 2an ostirala:

16:30 Graffiti erakustaldia DJ Zaldixe-n erritmopean.
18:30 Break Dance, Jam Session eta mikrofo askea Samu Break taldearen eskutik.
16:30-19:30 Skate ranparako deialdia bertan ibili nahi duen guztiarentzat.

Maiatzaren 3an larunbata:

17:30 Kontzertua Layo Raser eta Willis Drummond taldeen eskutik.
Skate deialdia.
16:30 Bonberena Txaranga alde zaharretik atera eta portu auzora igarota festibal ingurura iritsiko da.



PSILOCYBEKO JAIA HONDARRIBIAN

Hondarribian musika bizirik jarraitzen du eta horren izpide Psilocybe Hondarribiko Musika elkarteak antolaturiko jaialdia. Martxoaren 15ean ospatuko da; Triki-poteoa, Bazkari Herrikoa, Bertsolariak nahiz Kontzertuak.

Hemen duzue kontzertuen zerrenda:
1.- INOIZ EZ
2.-THE FINIKITOS
3.-LUZ DE PUTAS
4.-TITADINE
5.-GUILTY PARROTS
6.-KABUL
7.- EUTSI!
8.-THE GLANDES
9.-PUNKTXETO
10.-DESCEREBRATORS
11.-EYE SU
12.-LINES
13.-BLOOD SEEKERS
14.- VICE PRESIDENTES

Giro itzela egongo da beste urteetan bezalaxe; espero dezagun 2008an eguraldi ederra izatea zeren beste urte batzuetan eguraldiak ez du batere lagundu, badakizu hurrengo larunbatean guztiok Hondarribian, giro polita, musika ederra eta guztia muxu-truk.

HONDARRIBIKO JAIAK 07 Kontzertuak

Irailak 6 Osteguna:
    23:30 DISKO JAIA Bentan.
Irailak 7 Ostirala:
    21:00-23:00 LISABĂ– eta IZAERA Bentan.
Irailak 8 Latunbata:
    23:00 BOIKOT eta REINCIDENTES Bentan eta jarraian DISKO FESTA.
Irailak 9 Igandea:
    22:00 ATOM RHUMBA eta LOS CORONAS Bentan.
Irailak 10 Astelehena:
    23:00 SKALARIAK Bentan eta ondoren DISKO FESTA.
Irailak 11 Asteartea:
    23:00 EL ULTIMO KE ZIERRE Bentan.