Etiketaren artxiboa: erreala

AURTEN BAI

Aurten Bai! Horixe da milaka zalentuk pentsatzen duguna. Urteak dira Xabi Alonso Errealean egon zela, urteak dira ez dugula derbyrik jolasten gure bizilagun bilbotarren aurka eta urteak dira Lehenengo mailan ez gaudela.

Baina gaurkoa berezia da, bigarren mailako lehengo postua lortu dugu, oraintxe bertan igoera postuetan gaude eta pentsatzen jarri ezkero inoiz ez dut Errealaren titulurik bizi; zergatik ez Bigarren mailako txapelketa irabazi? Lehenengo mailara igo? Ez legoke batere gaizki, behintzat zerbait ospatuko genuekeen ni bezalako gazteek.

Norbaitek gaur hasiera hasieratik jolastu duten jokalariei repatu badio, jakingo du Zubietatik iren ez zen jokalari bakarra Diego Rivas izan dela, horixe zoriontzeko modukoa iruditzen zait etxeko jokalariekin talde polita egitea lortu baitugu. Esaterako gaur izugarri ongi ibili dira, Xabi Prieto, Mikel Aranburu edo ta gaur egun puri-purian dabilen Griezmann; dirudinez jokalari frantsesak zenbait talde garrantzitsu (ManUD, Liverpool edo Arsenal) ditu bere atzetik, baina nire ustean gaztea lasai utzi behar dugu, oraindik asko baitauka hobetzeke; baina lotsarik gabe txalotuko dugu gaurko partidak egiten dituenean, Martin Lasartek saria eman dio; eta horrelaxe Anoetako zelaian geuden zaletu guztiok txalo zaparrada eskeini diogu.

Ez dakit, aurtengoan bai, Errealak ez ditu azken minutuetan partidak galtzen, badirudi jokalariek elkar ongi ulertzen dutela, badakitela zer egin behar duten zelai gainean, eta gol bat sartzerakoan ez dira defentsa lanetan hasten, beste gol baten bila joaten dira. Aurtengoan ezberdina dela pentsatu nahi dut, posiblea dela, baina argi dago oraindik liga asko gertatzen dela, jokalarien lesioek ere lagundu behar dutela eta lasterketa luzea dela Bigarren mailako txapelketa; baina behintzat Anoeta partean poz pozik gabiltza zaletuak eta zerbait ospatzeko gogoz gabiltza.

Hurrengo urtean San Mamesen jolasteko -eta irabazteko- prest gaude.

EITB ETA ATHLETIC

Aste hau berezia, desberdina izan da. Bilbon Kopa usaina nabaria zen. Etxe, taberna, unibertsitate edozein lekutan aurki genezakeen Athleticen trapuren bat. Kalean, klasean, tabernan, jatetxean, liburutegian, unibertsitatean guztiek hitz egiten zuten partiduari buruz; batzuek Balentziarako bidaia komentatzen zuten, Bilbo Hiria; beste batzuek aldiz Bilbon non ikusiko zuten. Bazirudien San Mameseko zelaian ikustea ere kristorena izan zela; baina barkatu telebistan ikusi nuen pantailen kokapena eta benetan dudan jartzen dut Bilbon partida ikusteko lekurik hoberena zen. Ez nik ez nuen partida zelaian ikusi.

Azkenean lagun batzuekin EITBek kokaturiko pantailan ikustea erabaki genuen, Pozasetik gertu zegoen eta baita gure pixutik. Giroa zoragarria izan zen Bilbon egun horretan baina zenbait gauza ez zitzaizkidan batere gustatu.

EITBk (Euskal Irrati Telebista) aste osoan zehar eginiko kanpainia, ez zitzaizuen gehiegizkoa iruditzen? Nik behintzat ez dut horrelakorik gogoratzen Alaves UEFAko finalera (nire ustez Errege Kopa baino gehiago den txapelketa) iritsi zenean; Osasuna ere ez da gutxitan iritsi Errege Kopako finalera. Ez dakit, baina nire ustez EITBk emandako bonboa gehiegizkoa izan zen.
Bestalde irabaziz gero Gabarra ateratzea egokia iruditzen zait, baina finala galduta jokalariei rezibimendua egitea? Zergatik ez San Mamesen hurrengo partidan egin. Gehiegizkoa iruditu zait, besterik gabe. Argi dago jendeak jai giroa maite duela baina hainbesterako? Non dago gaur egun gure artean dagoen krisi famatua?

Eta benetan tristeena iruditu zitzaidana Unibertsitatean klasekide batek esandakoa: ” Pozik egongo zara ezta? Bartzelonak Errege Kopa irabazi baitu. Ikusi nuen bai Objetivo Euskadin Donostialdetik Bartzelonak irabaztea nahi zenutela “

Argi esan nion, ni partida honetan Athleticekin nindoan, euskal taldea baita, eta penagarria iruditzen zait Objetivo Euskadin eman nahi izan duten irudia. Klasekide honek nirekin hitz egiteko aukera izan zuelako, baina zenbat bizkaitar egongo da pentsatuz donostialdean ez ditugula batere maite? Eskerrik asko berriro ere gure telebista maiteari euskaldun guztiak batzeagatik.

ERREALAK LANAK ONGI EGITEN BADITU

Datorren igandean 18:00tan jolastuko ditugu gure partiduak, bai gureak esaten ditut zere bihotza Eibarrekin nahiz Teneriferekin izango dugu Errealzaleok.

Oraintxe bertan ezinezkoa dugu gure kabuz lehen mailara igotzea, egin dezakegun gauza bakarra Anoetan irabaztea eta beste zelaietako emaitzak itxarotea; zergatik? Atzo 2 minutuetan irabazita zegoen partidu bat galdu zutelako; bai jokalariek zeren zaletuak une oro egon ziren taldea animatzen. Primerako zaletuak ditu Errealak.

Igandean Eibarrek Sporting izango du aurkari El Molinónen, Eibarrek irabaziz gero eta Errealak bere lanak ongi egin Primeran egongo ginatekeen. Baina Malaga Tenerife partida ere interesgarria da, Malagak irabaziko ez balu, alegia Tenerifek punturen bat kanariar irleetara eramaten badu, Erreala ere Primeran egongo da; hori bai Errealak berriro ere bere lanak ongi egiten baditu.

Zuek zer uste duzue? Nik argi daukat Primeran egongo garela, ez dakidana da lehen mailan hala zilarrezko mailan …

VILLANUEVA ERREALEAN.

Badiola Errealera iritsi zenean fitxaketa dexente entzun genituen, hala nola, Crosas, Fran Merida, Marti, Victor, Zigic, Nacho , Villanueva etab.

Batzuk etorri dira beste batzuk ez; beste batzuk iristear daude. Gaur Anoetan jokatuko du Erreala U.D Salamancaren aurka, hasiera batean gaurko partidua ETBn ikusteko aukera genuen, baina badirudi Badiolak zelaia betetzeko asmotan ETBri ezezkoa eman diola. Ez dakit zelaia beteko den, baina aspaldiko partez etxera etorri naiz azterketa garaian eta Anoetara joango naiz, ea zer gertatzen den.

Amaitzeko Errealak jokalari berria fitxatu duela esan, Carlos Villanueva, 22 urteko txiletar gaztea.

TXURI URDIN POR EL MUNDO proiektua

Txuri Urdin Por El Mundo. Ez dakit non ikusi nuen jendeak munduan zehar gauza bereziak egiten dituela eta gero interneten zabaltzen dituela, gauzak horrela zergatik ez Erreala eta Internet nahastu?;  horrelaxe jaio zen proiektua. Sozialtasun eta Web 2.0 efektua bilatuz pentsatu nuen ideia honetan… egia esateko lelokeri hutsa da, baina lan asko ematen ez duenez ba aurrera eramatea erabaki nuen. Baina zer da ditxosozko proiektu hori? Bai lasai orain azalduko dizut.

Jakina da gipuzkoarrok dugun Erreal-zaletasuna, nork ez du ikusi Errealaren kamisetaren bat etxetik urrun oporretan dagoenean? Horrek esanahi du jendeak taldea maite duela eta harro dagoela txuri urdina izateaz, horrexegatik orain bigarren mailan gaudela inoiz baino gehiago … Gauzak horrela bilduma bat osatu nahi dut, jendea Errealeko kamisetarekin jantzita baina munduko puntu ezberdinetan, zergatik ez munduari  bira bat eman gure taldea aitzaki dugula? Horrexegatik egin nahi nuen, orain bakarrik jendearen partaidetza bakarrik falta zaigu guztion artean munduari itzulia emateko; horixe da, “Txuri Urdin Por el Mundo” guztion artean, eta guztiontzat eginiko bloga.

ERREALAREN TELEGRAMA

1 itzulia amaitu denean entrenatzaile finkorik gabe gaude. stop. Badiola dugu presidente. stop. proposaturiko zenbait fitxaje ekarri ditu. stop. Gazteak, nik begi onez ikusten ditut. stop. Argi dago Badiola zerbait egitera etorri dela Errealera. stop. Begi onez ikusten dut eta konfidantza erakutsi beharko genioke. stop. Ez dut ulertzen zergatik DiarioVasco bezalako egunkariek aurkako kanpainia egiten duten. stop. Bai presidente izan baino lehen eta baita gaur egun ere. stop. Benetan DVk Errealarentzat onena bilatzen du?. stop. Boterea goxoki polita da, politegia. stop. Gaur egun ia ia igotzeko postuetan gaude. stop. Zer gehiago eskatu behar diogu Iñakiri?. stop. Nik behintzat lanean utziko nioke, denbora batean behintzat.Stop. Azkenan guztiok jarraitzen dugu futbola. stop. Bai Gipuzkoan nahiz Txinan. stop?