EITB ETA ATHLETIC

Aste hau berezia, desberdina izan da. Bilbon Kopa usaina nabaria zen. Etxe, taberna, unibertsitate edozein lekutan aurki genezakeen Athleticen trapuren bat. Kalean, klasean, tabernan, jatetxean, liburutegian, unibertsitatean guztiek hitz egiten zuten partiduari buruz; batzuek Balentziarako bidaia komentatzen zuten, Bilbo Hiria; beste batzuek aldiz Bilbon non ikusiko zuten. Bazirudien San Mameseko zelaian ikustea ere kristorena izan zela; baina barkatu telebistan ikusi nuen pantailen kokapena eta benetan dudan jartzen dut Bilbon partida ikusteko lekurik hoberena zen. Ez nik ez nuen partida zelaian ikusi.

Azkenean lagun batzuekin EITBek kokaturiko pantailan ikustea erabaki genuen, Pozasetik gertu zegoen eta baita gure pixutik. Giroa zoragarria izan zen Bilbon egun horretan baina zenbait gauza ez zitzaizkidan batere gustatu.

EITBk (Euskal Irrati Telebista) aste osoan zehar eginiko kanpainia, ez zitzaizuen gehiegizkoa iruditzen? Nik behintzat ez dut horrelakorik gogoratzen Alaves UEFAko finalera (nire ustez Errege Kopa baino gehiago den txapelketa) iritsi zenean; Osasuna ere ez da gutxitan iritsi Errege Kopako finalera. Ez dakit, baina nire ustez EITBk emandako bonboa gehiegizkoa izan zen.
Bestalde irabaziz gero Gabarra ateratzea egokia iruditzen zait, baina finala galduta jokalariei rezibimendua egitea? Zergatik ez San Mamesen hurrengo partidan egin. Gehiegizkoa iruditu zait, besterik gabe. Argi dago jendeak jai giroa maite duela baina hainbesterako? Non dago gaur egun gure artean dagoen krisi famatua?

Eta benetan tristeena iruditu zitzaidana Unibertsitatean klasekide batek esandakoa: ” Pozik egongo zara ezta? Bartzelonak Errege Kopa irabazi baitu. Ikusi nuen bai Objetivo Euskadin Donostialdetik Bartzelonak irabaztea nahi zenutela “

Argi esan nion, ni partida honetan Athleticekin nindoan, euskal taldea baita, eta penagarria iruditzen zait Objetivo Euskadin eman nahi izan duten irudia. Klasekide honek nirekin hitz egiteko aukera izan zuelako, baina zenbat bizkaitar egongo da pentsatuz donostialdean ez ditugula batere maite? Eskerrik asko berriro ere gure telebista maiteari euskaldun guztiak batzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude