Etiketaren artxiboa: bilbo

KEROBIA ETA IRRATIA.COM BILBON

Irratia.com posible egiten dutenek ekainaren 12rako besta berezia antolatu dute Bilboko Kafe Antzokian, Kerobia eta Lauroba taldeen kontzertuak.

Duela gutxi Kerobia taldekoek DOKAn jotzeko aukera izan zuten eta bertan egon ziren lagun batzuek esan zidatenez kontzertua oso ongi egon zen, taldekoek gustoko izan zutela kontzertua DOnostiako Kafe Antzokia guztiz bete baitzuten. Kontuan izanda garai horretarako azterketak amaituta izango ditudala posiblea da bertatik pasatzea.

BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09

Azkenean gure pixukidea Lyonera joango da, hurrengo urterako pixukide bila gabiltza. Zer egin dugu pixukide berri bat bilatzeko?

Jakina da internet bidez gauz asko egin daitezkela baina inoiz ez nuke pentsatuko pixu eta pixukideak bilatzeko zenbateko aukera dagoen Web 2.0 delakoarekin.

Lehenik eta behin, guk asuntu honetarako e-mail bat sortzea izan zen, horrela posible izango genuen pixukide guztiak pixukide berrien notiziak izatea, bestalde norberak bere etxetik asuntua nola zihoan ikusteko aukera izango zuen, eta denak parte hartzeko aukera izango genuen.

Baina nola iritsiko zaizkigu pixukide berrien emilioak sortu berri dugun kontura? Horretarako, LoQuo Bilbao bezalako zerbitzu bat erabiltzea erabaki genuen, bertan iragarkia jarri eta itxaron. Egunak pasata zenbait emilio jaso genituen, batzuk gure gustokoak eta beste batzuk ez; batzuek erantzuna jaso zuten. Baina frente gehiago ireki behar genituen, horrelaxe ikasten dugun Unibertsitate ezberdinetako kortxoetan iragarkiak jartzea erabaki genuen; norbaitek Uniko kortxoetan dagoera irakurtzen ahal du? Ez dakigu. Amaitzeko interneten bilatuz, EasyPisorekin topo egin dut, egia esan behar baldin badut ez dakit Bilbon zer moduz funtzionatuko duen, baina argi dago Bartzelona eta Madril bezalako hiri handietarako aukerak nahiko ugariak direla. Akaso itxarotea izango da, baina oraintxe bertan hurrengo ikasturteari begira 4 ikasleekin bizi garen pixuan 3 ikasle bizitzea oso garesti aterako litzaiguke, horregatik gabiltza Bilbon ikasten duen 4. baten bila.

Zer egingo dugu hurrengo urtean? Ikasle bat sartu, berriro ere pixuak ikusten hasi? Norbaitek kasualitatez etorri nahi izango balu, edo pixu bila baldin badabil utzi dezala hemen iruzkinen bat, edo bidal dezala emilioren bat, bertol (arroba) gmail( puntu) com era.

KINKY BEAT

Berandu. Denbora pasa da. Baina joan den ostegunean La Kinky Beat ikus entzuteko aukera izan nuen. Baliteke Doctor Deseorekin konparatuz jende gutti egon zela Kafe Antzokian, baina jende oso jatorra. Bakarrik joan behar izan nuen; pixukideak ez dute oso gogoko musika hau eta ez zuten Antzokira joateko gogorik, hala ere behin baino gehiagotan gertatu zait hau eta argi daukat musika talde bat ikusteko gogoa baduzu joan zaitez; pena merezi baldin badu behintzat.
Horrela izan zen, pena merezi izan zuen, oso ongi pasa nuen eta jende nahiko jatorra ezagutu nuen.

BILBAOBBKLIVE EDO KOBETASONIK?

Jada atera dira Bilbao BBK Liverako zenbait musika talde. Nire iritzian aurtengoa askoz lasaiagoa dirudi besteekin konparatuz gero; baina argi dago Kobetasonik berriak hartuko dituela talde potenteak.

Egin zure aukera, Bilbao BBK Live

The Police
The Charlatans
Lenny Kravitz
R.E.M

Kobetasoniken aldiz:

Judas Priest
Kiss
Helloween
Blind Guardian
Gamma Ray
Apocalyptica
Cavalera Conspiracy
Gotthard
Latzen

Nik behintzat oraingoz argi daukat zein den nire kontzertu agenda, nahiago hain ezagunak ez diren taldeetaz gozatu jende konpuru eta tipo zehatz batekin, lekutatik etorritako mila pertsonekin baino.

BUSHEN AURPEGIA, GURE KOMUNEAN

Ostegunean gertatutakoa. Polita iruditu zitzaidan. Argentinar bat ikusi genuen kalean. Iturribiden. Berak ez zuen grebarik egin. Hor zebilen lanean. Zein da berak eginiko lana? Berarekin minutu bat egotearekin aski da irribarre bat lortzeko eta mundu hau zertxobait hobetzeko; posiblea bada.

Berak komuneko papera saltzen du, baina ez da ohizko papera zuri-zuri, berak saldutako papera G.Bushen aurpegia dauka. Paper guztian zehar aurki dezakegu ez du zikintzen eta ez du preziorik borondatea soilik. Guk nola ez bat erosi genion, bestalde diruarekin zer egingo zuen esan zigun, eta papera saldu baino lehenago istorio bat. Baina hori entzun beharra dago, ez hemendik irakurri. Uste dut Gasteizen ere ibili izan dela, ea berarekin topo egiteko aukera duzuen oso tipo majoa baita. Internet bidez ere argazkiren bat aurkitu dut.

Corcobado + MunLet

    Bilboko AZKENAn izango ditugu Munlet eta Corcobado taldeak. Egia esan behar baldin badut ez nuen Corcobado taldea ezagutzen baina bai Munlet; horrela talde ezezagun honek nolako musika egiten duen entzun izan dut.
    Biak dira desberdinak, bereziak eta xarma arraroa daukate. Elektronika nahiz Espainiar kitarrak hilaren ostiralean gaueko 9:30etan.
MySpace Munlet
MySpace Corcobado
    Argi dago orain ikasteko garaia dela, eta horrexegatik geldituko gara pixukide guztiak Bilbon, asteburuan jo ta ke ikasteko; baina kulturaz ere gozatu nahi dugu. Ikasketak eta musika koktel perfektua.

Bizirik

Bizirik jarraitzen dut. Bai beti bezala Bilbotik nabil ikasten edo… bai aurten serioski hartuko dut kurtsoa eta ikasi egingo dut egin behar den moduan. Ez dut guztia azken momenturako utziko, zeren esperientziak argi eta garbi utzi dit behin baino gehiagotan horrela ez direla gauzak nahi bezala irteten.

Azkenean Ikeara joateko aukera izan dut, ikasteko mahaia erosi dut, nahiz eta oraindik pixuan ez izan. Iritsiko da, astelehenean edo, dena ongi ateratzen bada. Bizikleta ere pixuan daukat, ez da puri purian dauden bizikleta nano horietakoa baina Unibertsitatera hurbiltzeko bizikleta praktikoa bai da behintzat. Doctor Areiza kalean bide gorria daukagu bizikleta maite dugunontzat eta ondoren Unibertsitatera iristeko zenbait bide badakizkit, ez da hainbesterako izango espaloitik joatea. Bidean kotxe gehiegi daude eta arriskua handia da, gainera lanera doaz eta umore txarrez egongo dira, batez ere astelehenetan.

Euririk egiten ez badu ez dut arazo handirik izango, ez aurten ez du euri askorik egingo. Ostegunei STOP! handi bat jarri beharko diet, iritsiko da garaia non “Vaya Semanita” ikusten geratuko naizen, ostiralean klasea baitaukat, eta garrantzitsua. Beno oraindik goiz da, aukera badago Iturritik ibiltzeko, Antzokian zerbait hartzeko eta Komiks nola ostegunetan ez duten irekitzen ikusteko. Portzierto badakizkit beste toki batzuk irekitzen dituztela, baina ia ostiraleko eguzkia ateratzeko dagoenean jada pixura juteko garaia izango da ez? Bai hobe dut joatea, zeren gelditzen diren toki horietan edariak oso garestiak dira, jartzen duten musika ez da hoberena eta dagoen jendea dudan jartzen dut ikasleak diren.

Kurtso Berria

Berriro ere hastear dago ikasturtea. Batzuek jada hasi dute beraien ikasturtea duela zenbait egin eta kasurik okerrenean duela hilabete edo. Baina ez, Deustun berandugo hasten gara; hala ere, azterketak zuzentzen eta emaitzak ematen denbora gehiegi pasatzen dute, beste Unibertsitate pribatu batzuekin konparatuko bagenu, ia ia EHUkoak bezala ibiltzen gara gure emaitzak jakiteko, baina ez Deustu Pribatua da, eta horrexegatik gehiago kobratzeko aukera dutela dirudi, eta zerbitzuak? Hobeagoak izan beharko liratekeen, bai badakit ikasgelak hobeagoak direla, zeren lehen aipatutako Unibertsitateko zenbait geletan egon naiz eta ez dakit nola ez dituzten berrikuntzak egiten; baina Deusturekin ez nago oso pozik… aurtengo kurtsoan behintzat 1 maila egingo dutenek programazioa euskaraz izango dute, 2 eta 3 maila euskaraz ez dugu horren besteko zortea.