Etiketaren artxiboa: bilbao

PIXUKIDEAK BILATZEN DITUGU 2009/2010 KURTSORAKO

Egia esan behar baldin badut ez nuen espero oraintxe bertan pixukide bila ibiliko nintzenik. Atzo izan baigenuen elkarrizketa jabearekin eta pixukide berriekin kontratua aurrera ateratzeko helburuarekin eta guztiok zertxobait gehiago ezagutzeko esperantzaz.

Orain arte ikasleak izan gara pixuan eta ez diogu garrantzi askorik eman kontratuari; jabearekin ez baitugu arazorik izan eta gure erlazioa oso ona izan da. Baina atzo langile bat genuen gure artean, azkar sumatu zuen jabeak eta horrexegatik hasi ziren berbetan “azienda” kontuetaz, argi utzi zuen jabeak berak aurreko urteetan ez zuela pixua deklaratzen dirua galtzen baitzuen, guri udan ez zigun alokairua kobratzen eta pixua gordetzen zigun, gu pozik geunden eta berak ez zuen aziendan ezer esaten. Baina atzoko langileak ez zuen azken hau begi onez ikusten, gobernuak ematen zion laguntza bat galtzen baitzuen, jabeak serio esan zion ea zenbateko dirutza zen, akaso berak emango ziola. Ez zen dirutza handia, baina krisi garaietan edozein kantitate ongi datorkigu poltsikora.

Gaur egun oraindik pixukide bila jarraitzen dugu eta astebete inguru dugu pixukideak bilatzeko, gainera oraingoan ikasleak soilik behar ditugula badakigu ziurrenik langileekin arazoak izango baiditugu. Hasiera batean dibertigarria oso zirudien pixukidea aurkitzea baina gaur egun jada pixkat nekatuta aurkitzen gara, hala ere, saiatu beharko gara denpora gainean baitaukagu.

BRASILGO ERREALITATEA

Atzo arratsaldean klaseak ezberdinak izan ziren, atzo ez nuen Informatikako klaserik izan baizik eta Animación SocioCultural (ASC)eko klasea izan nuen asteazkenero bezala.

Atzokoan irakasleak ez zuen ia ia hitzik esan, gonbidatu berezi bat izan genuen, Bruna. Brasildarra eta gaur egun Deustun nolabaiteko master bat egiten dabilera. Brasilgo errealitateaz hitz egin zigun, batez ere, favelei buruz. Hauen berri baneukan, baina beti prentsak erakutsi nahi duen ikuspuntutik; horrela atzo Rocinhan egon ginen instat batez behintzat, zenbait bideo ikusteko aukera izan genuen eta bertan dagoen errealitate gordinaz hitz egin zigun Brunak. Gazte asko lapurketa edo ta narkotrafikoa erabiltzen dute irtenbide bezala, baina beste bideak ere badaudela erakutsi zigun Brunak; hala nola, Cufai (Central Única das Favelas) buruz hitz egin zigun; egia esateko, nik ez nuen hauen berri ezta ez nukeen inoiz pentsatuko horrelako gauzarik egongo zenik Brasilaldean.

Bestalde musika ere beste irtenbide bat izan zitekeela erakusi zigun Brunak, horrelaxe sortu baita Afroreggae taldea; faveletako jendeak osatzen duten musika taldea. Nahiko famatuak dira, Asian Dub Foundation (ADF) taldearekin ibili baitira behin baino gehiagotan taula gainean. Bestalde zineaz ere hitz egiteko aukera izan genuen eta horrela, Favela Rising zenbait sari irabazi dituen dokumental-filma eta Cidade de Deus film ezagunaz hitz egin genuen.

Argi dago 50 minutuko klase batean ezinezkoa zela askoz gehiago egitea, baina behintzat klasetik pozik irten; ikasleei beste lekuko errealitate batean pentsaraztea lortu zuen. Ez dakit nire uste klasea ez zen 50 minutu horietan amaitu. Gero eta argiago daukat, oso ikasgai politak aukeratu ditudala, nahiz eta injenieritzan ibili. Oraindik gogoan daukat pixukide bati esan nionean nolakoa izan zen klasea eta bere erantzuna:
“Ya sin más, tipica tertulia para pasar el rato para descansar y que no sirve para nada.”

Bakoitzak bere iritzia izango du, baina nik behintzat ez dut horrela sentitzen atzo izan  genuen hitzaldia.

DIGIPEN INSTITUTE OF TECHNOLOGY EUROPE-BILBAO

Zorionekoak euskaldunak. Badirudi 2010.urtean DigiPen enpresa famatuak Bilbon gune bat irekitzeko prest dagoela.

DigiPen bideojokuen sorkuntzan ezaguna den enpresa Estatu Batuarra dugu, Bilbon irekiko du bere Europako lehen gunea, gaur egun, Seattle, Singapur, Korea edo ta Libanon zenbait gune dituelarik.

Aipatu beharra dago, DigiPen Nintendo bezalako handiekin ibiltzen dela elkarlanean, eta badirudi beraien eskoletan ikasten duen jende askotxok Nintendon lanean amaitzen duela. Badirudi Bilbon 4 urtetako gradu ikasketak egiteko aukera izango dugula eta diotenez bertan bideojokoak egiteko europako pertsonarik prestuenak irtengo direla. Zenbat balioko duen kurtso batek? Horixe galdetzen dio jende askok bere buruari. Zein hizkuntzatan emango dira klaseak? Batzuek inglesez diote, beste batzuk gazteleraz, oraingoz zurrumurruak han-hemenka dabiltza.

Comairrek, DigiPengo zuzendaria, dioenez beraien helburua 8 urte barru DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbaok 800-1000 ikasle eta 200 irakasle inguru izatea da.

Badirudi aurtengo udan zenbait kurtso antolatuko dituztela, Wii, DS eta iPhone bezalakoentzat bideojokoak sortzeko asmoarekin.

Argi dago gaur egun krisi garaietan gaudela, baina badirudi DigiPen eta Bilboko Merkataritza Ganberak ez diotela beldurrik.

PIXUKIDEAK 2.0, PIXUKIDE BILA 2009/2010

Joan den urtean pixukide bila ibili ginen eta ez zitzaigun asko kostatu pixukide bat lortzea; baina aurten asuntua guztiz ezberdina da. Ikasle pixuan 4 pertsona aurkitzen ginen eta urteak pasa diren moduan jendeak aurrera egin du bere ikasketetan, gauzak horrela hiruetako bat Suezia aldera joango da erasmusean, ikasketak luzatzeko asmoz; gainera titulu bikoitza jasoko du. Beste biak proiektuekin dabiltza jada eta ez dute Bilbon jarraitzeko gogorik, nahiago dute beraien etxe inguruan lan egitea, alegia, Gasteiz eta Donostia inguruetan, jakina baita herri txikietan zail dagoela injenieritza munduan lan egitea.

Horrela 4 ikasleko pixu batean pertsona bakar bat egotearen egoerara iritsi naiz, hurrengo urterako jada badaukat Bilbora iritsi nintzenean ezagutu nuen lagun bat, gaur egun Doktoretza ikasketak egin dabilena, Leioa aldean, ondorioz 2 gela hutsik izango ditugu hurrengo ikasturtean 2009/2010.

Oraindik ez ditugu Unibertsitateak paperez bete, baina joan den urtean sortu genuen email kontuan, pixukideak(arroba)gmail(puntu)com, zenbait  emilio jaso ditugu. Lehenik internet bidez saiatzen ari gara, zenbait lekuetan iragarkiak jarriz, duela urte bat ere lan hau egin genuen eta berriro ere leku horietan zenbait iragarki jarri ditugu. Bestalde euskal webguneetan ere, iragarkilaburrak esaterako iragarkiak jarri ditugu,jende euskalduna aurkituko dugun esperantzaz. Amaitzeko puri purian dagoen Facebook edo ta Tuenti sareetan kontuak sortu ditugu, pixuko zenbait argazki eta informazio ezarriz; behintzat pixu etorri nahi duenak lehen kontaktu bat izan dezan, aipatu beharra dago, honi esker guk ere zertxobait jakingo dugula etorri nahi duten pixukideei buruz.

Besterik gabe, Facebook sarean Piso Autonomia Bilbo ezizena erabiltzen dugu eta Tuentian aldiz, Piso Autonomia beraz badakizue oraintxe bertan 3 bide ezberdin dituzue Pixukideak 2.0n parte hartzeko.

Eta nork esango lieke gure gurasoei pixukideak horrela bilatuko genituela?

BILBAO BBK LIVE 2009

Azaroaren 12an jarriko dira sarrerak salgai, oraindik talde bakar bat ezagutzen dugu Depeche Mode baina ziurrenik sorpresa gehiago izango ditugula 2009ko Bilbao BBK Livean, espero dezagun aurten behintzat eguraldiak laguntzea.

3 egunetako bonoak 100 eurotako prezioa izango du, nire ustez oraingoz nahiko garestia, baina ikusi beharko dugu zein talde datozen, imajina AC/DC etorriko balitz?

Sarrerak BBKko bulegoetan erosteko aukera dago, eta Donostian La Bretxako GONG DISCOS dendan.

BILBOKO IKASLE PIXUA, PIXUKIDE BILA, 2008/09

Azkenean gure pixukidea Lyonera joango da, hurrengo urterako pixukide bila gabiltza. Zer egin dugu pixukide berri bat bilatzeko?

Jakina da internet bidez gauz asko egin daitezkela baina inoiz ez nuke pentsatuko pixu eta pixukideak bilatzeko zenbateko aukera dagoen Web 2.0 delakoarekin.

Lehenik eta behin, guk asuntu honetarako e-mail bat sortzea izan zen, horrela posible izango genuen pixukide guztiak pixukide berrien notiziak izatea, bestalde norberak bere etxetik asuntua nola zihoan ikusteko aukera izango zuen, eta denak parte hartzeko aukera izango genuen.

Baina nola iritsiko zaizkigu pixukide berrien emilioak sortu berri dugun kontura? Horretarako, LoQuo Bilbao bezalako zerbitzu bat erabiltzea erabaki genuen, bertan iragarkia jarri eta itxaron. Egunak pasata zenbait emilio jaso genituen, batzuk gure gustokoak eta beste batzuk ez; batzuek erantzuna jaso zuten. Baina frente gehiago ireki behar genituen, horrelaxe ikasten dugun Unibertsitate ezberdinetako kortxoetan iragarkiak jartzea erabaki genuen; norbaitek Uniko kortxoetan dagoera irakurtzen ahal du? Ez dakigu. Amaitzeko interneten bilatuz, EasyPisorekin topo egin dut, egia esan behar baldin badut ez dakit Bilbon zer moduz funtzionatuko duen, baina argi dago Bartzelona eta Madril bezalako hiri handietarako aukerak nahiko ugariak direla. Akaso itxarotea izango da, baina oraintxe bertan hurrengo ikasturteari begira 4 ikasleekin bizi garen pixuan 3 ikasle bizitzea oso garesti aterako litzaiguke, horregatik gabiltza Bilbon ikasten duen 4. baten bila.

Zer egingo dugu hurrengo urtean? Ikasle bat sartu, berriro ere pixuak ikusten hasi? Norbaitek kasualitatez etorri nahi izango balu, edo pixu bila baldin badabil utzi dezala hemen iruzkinen bat, edo bidal dezala emilioren bat, bertol (arroba) gmail( puntu) com era.

BUSHEN AURPEGIA, GURE KOMUNEAN

Ostegunean gertatutakoa. Polita iruditu zitzaidan. Argentinar bat ikusi genuen kalean. Iturribiden. Berak ez zuen grebarik egin. Hor zebilen lanean. Zein da berak eginiko lana? Berarekin minutu bat egotearekin aski da irribarre bat lortzeko eta mundu hau zertxobait hobetzeko; posiblea bada.

Berak komuneko papera saltzen du, baina ez da ohizko papera zuri-zuri, berak saldutako papera G.Bushen aurpegia dauka. Paper guztian zehar aurki dezakegu ez du zikintzen eta ez du preziorik borondatea soilik. Guk nola ez bat erosi genion, bestalde diruarekin zer egingo zuen esan zigun, eta papera saldu baino lehenago istorio bat. Baina hori entzun beharra dago, ez hemendik irakurri. Uste dut Gasteizen ere ibili izan dela, ea berarekin topo egiteko aukera duzuen oso tipo majoa baita. Internet bidez ere argazkiren bat aurkitu dut.