Oraintxe bertan Doctor Deseoren azken diskaren abestiak entzuten ari naiz, ez dakit dakit betiko kutsu polita dauka baina baita betiko nobedadeak, opariak kontzeptuak, berria baina Doctor Deseo izanez.
Azken egun hauetan literatura eta musika izan dira nire ardatz Unibertsitatean beti programatzen gabiltza, gure proiektua egiteko asmoz. Gure proiektua ez da gauza handia, egia esateko pena merezi zuen proiektua zen, hau Dev C++ eta Qt 4rekin egin behar genuen, baina azkenean ez gara kapazak izan ditxosozko Qt 4a behar den bezala erabiltzeko, galdera gehiegi eta pertsona gutxi non galdetu; baina lortu nuen Dev C++an funtzionatzea eta gauza dexente ikasi nituen make, gcc, makefiles, .a etab luzea baina denborak ere aurrera egiten zuen eta emaitzak ez ziren ateratzen; proiektu handiegia taldea gaudenontzat? Azkenean guztiok bezala Unibertsitatean proposaturiko produktuekin ibiliko gara, Borland Builder eta VCL. Egia esateko egun hauetan dexente aurreratu dugu lana, baina ez dut motibazio handirik eta taldekideen antzera irakasgaia gainditzea bilatzen dut eta horrela lan egitea ez zait batere gustatzen baina beharrezkoa da; azterketak hor baitaude ate joka.
Orain behintzat ordenagailua itzali, CD berria entzun eta libururen bat irakurri, zientzia gizona literaturaren munduan izkutaturik? Ez, geroz eta gustokoago daukat mundu hau, guztia ez da funtzio Binomialetan sailkatzen, ezberdina da guztia ez da 1 edo 0 batetara mugatzen; geroz eta gustokoago daukat mundu hau, inorri ateak itxi gabe-
Etiketaren artxiboa: betiko-rutina
Eta horrelako jendea dago
Bukatu egin zen asteburua. Orain Bilbon egongo naiz eta suposatzen dut azterketak amaitu arte hemen egongo naizela asko ikasi beharra baitago; baina egoera okerragoetan egon naiz eta hala nola aurrera atera naiz.
Kristoren trafikoa zegoen autobusera joateko baina noski eguraldi ona eta jai eguna guztiak Hondarribiara eguna pasatzera eta nola herritik irtetzeko bideak hain onak diren, kotxe ilara galanta, nahiko justu iritsi ginen autobus geltokira baina iritsi ginen.
“Zein desberdina den jendea” eta eskerrak! horixe esan nuen autobusetik irtendakoan, Donostiaraino lasai joan bainintzen, autobusa ez zegoen lepoz jende eta irakurtzea ez zen lan zaila, gainera Lile bezalako liburua izanda; baina Donostian dena aldatu zen, nire atzekaldean neska batzuk jarri eta solasean bidai guztia, ezinezkoa irakurtzea nahiz eta saiatu, eta bertan esandakoak ez ziren ez beti entzundakoak; “no sabes tia! me dijo si queria ser su amante, que si tenia 2 hijos estaba casado pero que le daba igual… Y yo pues le dije que me importaba, pero me fui con X si ese que estuvo con nuestra amiga Y, si fue el cara_polla que elegi esa noche y hoy hacia las 14:00 me ha estado agobiando con mensajes al móvil, espero que no se haya ilusionado porque de lo del fin de semana no pasa… jo! no sabes tia..!”
Mesedez, nik liburu polit bat irakurri nahi eta horrelakoak entzun behar, penagarria baina horrelakoak gertatzen dira musika eskura ez dagoenean, ezta asteburuko partiduak.
Sentimenduak txuri beltzean
Batzuetan lasai asko idazten dut Goienan baina beste batzuetan sentimendu bereziak izaten ditut, ez dut jakiten hauek plazaratu behar ditudan hala ez baina nahiago izaten dut lo gelako kajoi txiki batean gordetzea. Bestalde hemen beti euskaraz idazten saiatzen naiz, ez dakit gogoko baidaukat; baina beste batzuetan testuak gaztelaniaz ateratzen zaizkit, horrela ateratzen direla eta ez nuke nahi hemen bi hizkuntzak nahasi, lan asko egiten ari baitira eBlogosfera aurrera atera dadin.
Beste batzuetan aldiz anonimato hutsa bilatzen dut, idaztea baina inortxok ere ez irakurtzea bakarrik hor idaztea egunen batean berriro ere idazteko, eta badakit paperean egiten badut azkenean egunen batean ez dudala testua aurkituko bai egunen batean zakarrontzira bota dudalako edo ta ez naizelako akordatzen hortik dagoela.
Horrexegatik daukat blog anonimoa, horrexegatik idazten dut euskara ez den beste hizkuntz batean, eta horrexegatik ez du inork bisitazen nik nahi ez dudalako, hispaniar blogosferan ezkutatzea askoz errazagoa baita. Ez dakit zertarako ere idatzi duten mezu hau, beharra sentitzen nuen bekatariak pekatuak esaten dituen moduan.
Arantzazuko Aste Santua
Azkenean aste santu honetan ere urtero egiten dugun moduan familia guztia Arantzazura joatea erabaki genuen, bi autoak hartu eta 90 minutuko bidaiari ekin genion. Kotxe batean gurasoak txakurrarekin eta bestean anaiak maleta nahiz mendiko bizikletekin.
Lehenengo egunean eguraldi ona egiten zuela Urbiara joatea erabaki genuen beti eguraldi ona egiten duen lehen egunean hara joaten baikara, badaezpada edo… Gurasoek txakurrarekin oinezkoa egitea erabaki zuten eta guk aldiz, mendiko bizikleta gainean, hala ere ez dakit nik denbora gehiago eraman nuen oinez bizikletarekin edota honen gainean, puntu batzuetan nahiko zaila baitzen bizikleta gainean pedalei ematea. Behin Urbian ginela jende mordoa ikusi genuen, hori hondartza zirudien eta urteak dira hainbeste jende ez genuela ikusten, hala ere garai bateko gazte-kanpinen arrastorik ez zegoen, akaso Gazte Topagunean egongo ziren. Eguna bertan pasa ondoren jeistea erabaki genuen eta lasai lasai hurrengo egunari so egitea.
Bigarren egunean, bertako lagun batzuek duela urte batzuk erakutsitako tokira joatea erabaki genuen, Degurixako kanpatara, han oso lasai ibili ginen gora eta behera, haize oso onarekin bestalde lekutan utzi genuen Urbian zegoen jende mordoa eta bilatzen genuen lasaitasuna aurkitu genuen; egun honetan guztiok oinez joatea erabaki genuen.
Hirugarren egunean goizeko plana soilik genuen, bazkal orduan lehengusu eta osaba batzuekin bazkari baigeneukan eta gauzak horrela ordu jakin baterako Arantzazun egon beharra zegoen, honela , Belar eta Aloña egitea erabaki genuen, oraingoan ez ginen guztiok joan aita lanean geratu zen. Ondoren senideekin bapo jan eta lehengusu txikiekin eguna pasa genuen.
Azken egunean eguraldi txarra izan genuen, hala ere bertako lagun batzuekin Jeepean joatea erabaki genuen; horrela lagunak bertako mila paraje erakutsi zizkigun hurrengo urtean bizikletan egiteko asmoarekin, bestalde Gipuzkoako baserririk altuena zena ikusteko aukera izan genuen.
Aste santuko zenbait argazki okasiorako sortutako23hq kontuan dituzue. Batzuetan oso ongi etortzen da Gipuzkoako medietan galtzea.
Bloga itxia eta Mendira
Egun batzuk bloga itxita egongo da, mendira bainoa familiarekin; Arantzazu ingurura aste santuero egiten dugun moduan.
Bizikleta, txakurra, argazki kamera …
Daten komeriak, aukeratu beharra.
Jakina da bizitzan aukeratu beharra dagoela. Beti irekitzen ditugu ateak baina hauek irekitzean beste batzuk ixten ditugu, eta hori gertatu zait.
Udaran zenbait plan nituen, ikasteaz aparte jada zenbait irakasgai baditut eta ikasteko eta nik uste ez direla bakarrak izango; hala ere Euskal14 joan nahi nuen, beti bezala; eta baita FiB Benicàssim festibalera; urte honetan gogoko ditudan zenbait talde egongo baitira, hala nola, Franz Ferdinand, Depeche Mode, Pixies, edo ta Miss Kittin.
Baina ezinezkoa daukat bietara joatea data berdinetan ospatuko baita, eta aukeratu behar izan dut, azkenean ez dakit zergatik Euskal14era joatea erabaki dut, akaso merkeagoa delako baina ez dakit… denbora zen FiBera joan nahi nuela eta hau gertatu behar…
pre ( 13-M ) ;
Pozik nago gaur, gurasoak ikusi ditut eta zenbait opari jaso ditut, bihar urte bat gehiago beteko baitut 20+1. Asko gustatu zait,Adio liburua egia esateko ez nuen ezer espero seguraski ordenagailu berri erosiko baitut urtebetetzeak direla kausa, oraindik informazioa bilatu behar dut ez baita erreza portatil bat ondo aukeratzea.
Asteburua Bilbon pasa dut, Gurasoen Jaia baigeneukan Ikastetxe Nagusian, nahiz eta azken momentuan antolatu nahiko ongi irten da guztia eta gurasoek ondo pasa dutela esango nuke, bestalde ostiralean ez nintzen “Fever”era joan baina nahiko ongi pasa nuen Ikastetxe Nagusiko arte ederretako lagun batekin eta beste batzuekin … a zer nolako jaia antolatu genuen, pena baten bat gurekin ez animatzea baina ez dut izenik (Karmona) esango berak badaki eta…
Ostegunean Turismoko Festa Donostian, eta asteburuan suposatzen dut Zorionak ospatzea tokatuko dela, zer gehiago nahi dut? Pozik nabil. Hala ere bihar 17:00 ez naiz Unibertsitatetik irtengo baina horrelakoxeak dira astelehenak 8:00tik 17:00 arte, akademiak barne.
Mozorroen Jaia?
Katuen egoera Hondarribian
Badakit azkenaldian ez dudala post asko idazten baina nahigo dut ez idatzi. Lasaitasunez hartu eta ideiak etortzean zerbait idatzi. Horrexegatik gaur artikulu interesgarri bati esteka jartzea burutatu zait; Hondarribiako kalekatuak etxera itzuli dira 20 urte geroago.
Geek Zinema?
Azkenean aurrera irten da The Cine Geek Trilogy (The CGT) baina aldaketak nabariak izan dira, gelditu diran filmak Final Fantasy, El Hombre Biccentenario eta El Quinto Elemento izanez, nik Dark City ikusi nahi nuen baina…