Eta horrelako jendea dago

porque yo lo valgo

porque yo lo valgo

Bukatu egin zen asteburua. Orain Bilbon egongo naiz eta suposatzen dut azterketak amaitu arte hemen egongo naizela asko ikasi beharra baitago; baina egoera okerragoetan egon naiz eta hala nola aurrera atera naiz.
Kristoren trafikoa zegoen autobusera joateko baina noski eguraldi ona eta jai eguna guztiak Hondarribiara eguna pasatzera eta nola herritik irtetzeko bideak hain onak diren, kotxe ilara galanta, nahiko justu iritsi ginen autobus geltokira baina iritsi ginen.
“Zein desberdina den jendea” eta eskerrak! horixe esan nuen autobusetik irtendakoan, Donostiaraino lasai joan bainintzen, autobusa ez zegoen lepoz jende eta irakurtzea ez zen lan zaila, gainera Lile bezalako liburua izanda; baina Donostian dena aldatu zen, nire atzekaldean neska batzuk jarri eta solasean bidai guztia, ezinezkoa irakurtzea nahiz eta saiatu, eta bertan esandakoak ez ziren ez beti entzundakoak; “no sabes tia! me dijo si queria ser su amante, que si tenia 2 hijos estaba casado pero que le daba igual… Y yo pues le dije que me importaba, pero me fui con X si ese que estuvo con nuestra amiga Y, si fue el cara_polla que elegi esa noche y hoy hacia las 14:00 me ha estado agobiando con mensajes al móvil, espero que no se haya ilusionado porque de lo del fin de semana no pasa… jo! no sabes tia..!”
Mesedez, nik liburu polit bat irakurri nahi eta horrelakoak entzun behar, penagarria baina horrelakoak gertatzen dira musika eskura ez dagoenean, ezta asteburuko partiduak.

4 iruzkin “Eta horrelako jendea dago” bidalketan

  1. xalernita

    me voy a arriesgar a responder en castellano, ya le he pedido ayuda a piru en el anterior comentario y un segundo ya era abusar… 😀

    yo he tenido que soportar también conversaciones al más alto nivel en los viajes, no cosas tan bestiales como esta, pero las típicas batallitas de mujeres de que si pillaron con un pijillo en la discoteca y que luego les dijo que todo había sido un error porque iba borracho…

    mucha gente tiende a hablar a gritos en el bus, como para hacerte saber qué han hecho (como si a tí te importara lo más mínimo)

    en fín, hay que convivir con todo tipo de enjendros, y en exámenes, con el brutal calor que no hace el resto del año, solo por joder…

    Erantzun
  2. ene2

    Egoera hauek maiz agertzen dira gure egunotan. Ni musika eskoletako bidean, tranbian irakrtzeko aurkitzen dut aukera, baina askotan be ezinezkoa.
    Jendea zaratatsua ta ganorabakoa da. Eta hau ezin ukatu, gaur egungo gizartearen ezaugarri garrantzitsu bat baita. Zorionez oraindik dago errespetazen duen jende asko. 🙂

    PD:ese bertol ahi!! nitro naz. oraingoan bai :p

    Erantzun
  3. newton

    @xalernita: Lasai poliki poliki geroz eta gehiago jakingo duzu euskeraz, eta suposatzen dut bloga irakurriz gero honek laguntzea; baina lasai gaztelaniaz erantzuteagatik; eta kontuz ibili pirurekin itzultzaile bezala hartuz gero eh!!! Bai egia da batzuetan jendeak garrasi egiten duela.

    @ene2: Nik ere musika aparailua erosi nahi dut, ebay.es bidez ikusten nabil baina oraindik ez dut aukera onik ikusi eta ez daukat prisa handirik ere, dena iritsiko da. Eskerrak autobuseko ohiko jendea nahiko lasaia dela, hala ere, denboralditxo bat daukat orain Bilbon TP gora eta azkerketak behera…

    Erantzun
  4. n o r a

    Izugarria da ezta?! Nik ere horrelako elkarrizketak entzun izan ditut, kontatu ere kontatu dizkidate, zuk orain egin duzun bezala eta gainera nire ama irakaslea da duela 30 urtetatik eta berak ere badu gizarteak daraman norabidea urtez urte ikusteko aukera eta benetan arduratu egiten nau! Zein balore ditu gaur egungo gizarteak?! Zein balore jasotzen dituzte gu baino gazteagoak direnak (nik 28 urte ditut)? Nork dauka errua?! Zer egin daiteke?!

    Errespetua, humiltasuna, benetako maitasuna (bikote, lagun edo familiarengatik sentitu daitekeena), elkartasuna… “ondokoa itoz azalaratzen gara” dio Anariren abesti batek eta ez dabil oker!!

    Mezu honekin egiten dut garrasi, guzti hau aldatzearen alde !!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude