Sentimenduak txuri beltzean

anonimatoaren bila

anonimatoaren bila

Batzuetan lasai asko idazten dut Goienan baina beste batzuetan sentimendu bereziak izaten ditut, ez dut jakiten hauek plazaratu behar ditudan hala ez baina nahiago izaten dut lo gelako kajoi txiki batean gordetzea. Bestalde hemen beti euskaraz idazten saiatzen naiz, ez dakit gogoko baidaukat; baina beste batzuetan testuak gaztelaniaz ateratzen zaizkit, horrela ateratzen direla eta ez nuke nahi hemen bi hizkuntzak nahasi, lan asko egiten ari baitira eBlogosfera aurrera atera dadin.
Beste batzuetan aldiz anonimato hutsa bilatzen dut, idaztea baina inortxok ere ez irakurtzea bakarrik hor idaztea egunen batean berriro ere idazteko, eta badakit paperean egiten badut azkenean egunen batean ez dudala testua aurkituko bai egunen batean zakarrontzira bota dudalako edo ta ez naizelako akordatzen hortik dagoela.
Horrexegatik daukat blog anonimoa, horrexegatik idazten dut euskara ez den beste hizkuntz batean, eta horrexegatik ez du inork bisitazen nik nahi ez dudalako, hispaniar blogosferan ezkutatzea askoz errazagoa baita. Ez dakit zertarako ere idatzi duten mezu hau, beharra sentitzen nuen bekatariak pekatuak esaten dituen moduan.

Iruzkin bat “Sentimenduak txuri beltzean” bidalketan

  1. Nahikari

    Bloga ireki nuen, idazteko beharra nuelako, behintzat hori eskatzen zidan nire barruak. Hortxe dago eta esan daiteke “ederki” biluzten naizela jendaurrean.

    Baina, nik ere gordetzen ditut idatziak nire mahaiko kajoi batean. Bertsoak, idazlanak, olerkiak, ipuinak, … Egunen batean agian “plazaratzen” ditut, baina ez dut uste. Ondoegi daude isladatuta nire sentimenduak. Zorte handiko norbaitek irakurriko ditu egunen batean.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude