LIBURUAK URTEBETETZEETAN

Aurtengoan ez nuen oparirik eskatu. Urtebetetzeetan beti eskatzen dugu detailetxoren bat edo… baina aurten ikusita nola dabiltzan gauzak ez nuen gogorik.

Hala ere, zenbait opariren artean liburu bat jaso dut, Atxagaren Zazpi Etxe Frantzian ez dakit zergatik baina opariaren forma ikusi bezain pronto banekien liburu bat izango zela; eta jakinda nondik zetorren argi nuen Atxagaren azken lana izango zela, uste dut etxean Jose Irazuk gaur arte idatziriko liburu guztiak ditugula.

Liburuak irakurri baino lehen hauei buruz zerbait irakurtzea edo ta informatzea gustatzen zait; itxura nahiko ona sumatzen diot Atxagaren Zazpi Etxeei, gustora irakurriko dut Irun – Bilbo egiten duen autobusean. Eta orain ez dakit zergatik, hau hasi eta Katixa Agirreren Habitat liburua lortu nahi dut. Gainera Katixa Agirrek blog bat duela ikusi dut, pozgarria benetan euskal blogosfera nahiz literaturaren artean sortzen ari den normalizazio prozesua.

7KATU GAZTETXEA ITXI DUTE

Goizeko 10.00 inguru Ertzaintzak Bilboko 7Katu Gaztetxea itxi egin du. Hasiera batean Gaztetxe barruan ez zegoen pertsonarik eta ondorioz era errazean egin dute beraien lana, Gaztetxea ixtearena.

Gutxina-gutxina zenbait gazte agertu dira Alde Zaharrean, badirudi Ertzaintzak identifikatu dituela, esan beharra dago gaur bertan arratsaldeko 19:00 MANIFA prest dagoela Gaztetxearen defentsan. Bilboko Plaza Berritik irtengo da, lehen idatzi bezala, 19:00.

Bilbon nagoenetik zenbait gaztetxetan izateko aukera izan dut, ez dakit zergatik ixten dituzten, ziur nago berriro ere, Bilboko Alde Zaharrean gaztetxe bat azalduko dela, 7Katu behin baino gehiagotan itxi dute, baina jaio ere egin da.

LA PEGATINAREN EUSKAL GIRA

La Pegatina musika taldeak beraien azken lana, Via Mandarina, aurkeztuko du Euskal Herrian. Aste honetan gure lurretatik rumba dantzatzeko aukera izango dugu, zehazki Donostia, Durango eta Ondarroatik pasako dira; aipatu beharra daukat Durangoko kontzertua EITBek grabatuko duela eta suposatzen dut telebistaz ikusteko aukera izango dugula, hala ere, ez dakit zuzenean emango duten edo beste egunen batean telebistaz emitituko duten.
Hona hemen kontzertuen informazio gehiago:

  • Sala: Fnac 12/03/2009
    Donosti
    (Euskal Herria)

    Ordua: 19:00 h
  • Sala: Plateruena Kafe Antzokia 13/03/2009
    Durango
    (Euskal Herria)

    Ordua: 22:00
  • Sala: Kafe Antzokia 14/03/2009
    Ondarroa
    (Euskal Herria)

    Ordua: 22:00 h

Hona hemen LA PEGATINA taldeari duela egun batzuk musikazalen eginiko elkarrizketa.

KAFE ANTZOKIAREN IREKIERA

Azkenean ireki berri izan dute berriro ere Bilboko Kafe Antzokia. Alde batetik pozten naiz berriro ere ireki dutelako, baina ezinezkoa izan dute aforo kontua konpontzea. Honen ondorioa, ostiral nahiz asteburuetan bertan sartzeko 5 euru ordaindu behar izatea. Kafe Antzokia gogoko daukat Bilbon dohan sartzeko aukera eskertzen zuen leku bakarrenetarikoa zelako, batez ere ordu jakin batzuetatik aurrera. Egia esan behar badut berdin zait 5 euru ordaintzea zeren ziurrenik beranduago barruan katxarro bat hartuz 5 euru utziko ditut, eta sarreran katxarroa sartzen da; beraz zerbait edango duenarentzat ia ia doahako da sarrera; baina ez dakit ez akaso Kafe Antzokia aldatzen ari da.

Zenbait lagunen artean entzun dut ordaindu behar baldin bada ez direla bertatik pasako, beste leku batzuk aurkituko dituztela, akaso Bilbi edo ta Bilbao La Vieja. Ez dakit momentuko gauza izango den sarrera kobratzearena, krisi garaia edo ta Kafe Antzokiko politika berria baina bertan biltzen ginen lagunak ez baldin bagaude pena merezi du 5 euru ordaintzeak? Espero dut Kafe Antzokia Bilboko beste edozein leku normal batean ez bihurtzea eta bere betiko politika eta xarmarekin jarraitzea.

Internet bidez aurkitu dudan berria:
Polemikak jarraitzen du [EiTB Kultura]

UDALETXEAK KAFE ANTZOKIA ITXI NAHI DU

Ez nuke inoiz pentsatuko M-Clan musika taldearen kontzertu batean jende gehiegi egoteagatik Kafe Antzokia itxiko zutenik. Baliteke Doctor Deseo izango balitz, Kafe Antzokian Doctor Deseoren zenbait kontzertuetan egoteko aukera izan dut eta lepoz jende egon da, baina itxitzeko moduan?.

Horixe da egoera, gaur egun Bilboko Kafe Antzokiak legez sar dezakeen jendetza, 420 bat lagun, oso gutxi dela. Antzokian egon den edozeinek daki jende kopuru horrekin ia ia hutsik dagoela, berez jende gehiago sartzeko aukera izan beharko lukeela, baina badirudi Bilboko Udaletxeak ez duela baimenik eman nahi; behintzat lokalean berrikuntzarik egin gabe.

Horrelakoxeak dira gauzak eta euskal blogosferan puri purian egon beharko lukeen gaia dela deritzot, euskal esparrua baita Bilboko Kafe Antzokia. Behintzat Facebooken kanpainia bat antolatu dute eta Kafe Antzokiko webgunean sinatzeko aukera ere badago; orain guri dagokigu Antzokia bizirik nahi dugula erakustea.

MUSIKA PERLA BITXIAK

Interneti esker musika geroz eta gehiago entzuten dut, oraintxe bertan musika estilo bat aukeratu beharko banu nahiko zail izango nuke nire burua sailkatzea, momentuaren arabera musika desberdina entzuten baitut; hori bai betiko taldeak ahaztu gabe, horren adibide nire LastFMko kontua.
Ez dakit nork gomendatuta edo zein talderen bidez, Frida Hyvönen eta Hello Saferide taldeekin topo egin nuen ardi daukat internet izango ez banu ez nituela inoiz ezagutuko Euskal Herrian oso gutxi hitz egin baita talde hauei buruz, baina zergatik talde hauek gomendatu? Musika klaseari dagokionez indie lasaitzat hartuko nuke, ez dakit poztasuna trasmititzen duen musika, lan egiteko musika egokia.

MySpace| Frida Hyvönen
MySpace| Hello Saferide

SAREBLOG, EUSKAL BLOG SAREA

Sareblog euskarazko blog sare berria dugu, oraingoz ez ditu blog askotxo baina nahiko interesgarriak aurkitzen ditut nik.

Musikazale: Kontzertuak, berriak, elkarrizketak, albisteak, hau da, euskal musikak
berri ematen duen azkenaz bustitzeko aukera ziurra da Musika Bloga.

Kiroldegi: Futbola, saskibaloia ala pilota sakonean jarraitu ahal izateko, edota
nazioartean ditugun kirolarien arrastoa jarraitu ahal izateko, Kirol
Bloga leku aproposa da.

OndoPasa: Asialdi Blogak gure herriko paisaiak ezagutzeko ibilbideen berri
emateaz gain, jai, jailadi, erakusketa, eta kultur gertaera oro batzen
dituen bloga da.

Proiektu nahiko interesgarria iruditzen zait Asierrek proposatzen duena, ziur nago nolabaiteko arrakasta izango duela euskal blogosferan eta nola  nik musika eta musikaz idaztea gogoko dudan Musikazalen parte hartzea erabaki dut.

BILBAO BBK LIVE 2009

Azaroaren 12an jarriko dira sarrerak salgai, oraindik talde bakar bat ezagutzen dugu Depeche Mode baina ziurrenik sorpresa gehiago izango ditugula 2009ko Bilbao BBK Livean, espero dezagun aurten behintzat eguraldiak laguntzea.

3 egunetako bonoak 100 eurotako prezioa izango du, nire ustez oraingoz nahiko garestia, baina ikusi beharko dugu zein talde datozen, imajina AC/DC etorriko balitz?

Sarrerak BBKko bulegoetan erosteko aukera dago, eta Donostian La Bretxako GONG DISCOS dendan.