Orain azterketa daukat, orain diot 11,30tan azterketa egiten hasi behar dudalako.Orain unibertsitatera joango naiz, baina lasaitasuna bilatzeko asmoz post bat idaztea bururatu zait.
Argazki kamera eramango dut, denboraz nabil bidetik zenbait argazki ateratzeko.Ez dut orain dit blogean esan baina ideia bat daukat, beno argazki horiekin proiektutxo bat egin nahi dut, gaur kolorezko argazkiak aterako ditut.Proiektua ez da argazki book bat izango lasai… argazkiak loturik film labur bat egin nahi dut.Oraindik ez dut musikarik aukeratu eta Offeko ahotsa jarriko dion norbait behar dut, baita testua idaztea ere, baina gaur Koloreko argazkiak atera eta azterketa egingo dut.
Delphiko azterketa, biharkoa ez bezala hau idatzizkoa da, zailagoa iruditzen zait, biharkoa ordenagailu aurrean, C eta C++; idatzizkoa zailagoa iruditzen zait baina Delphi C eta C++ baina errazagoa iruditzen zait.Gaurkoa errazagoa iruditzen zait biharkoa baino, gaurkoa 11,30tan daukat biharkoa 8,30; lehenik gaurkoa egon beharko biharkoa egiteko.
(Orain asperen egiten dut eta lasaigo nagoela diot)
Egilearen artxiboa: admin
Errealarekin porra eginez
Azken aldian jakina da errealarekin ez gaudela oso pozik baina badago erreala.com izeneko komunitate bat; bertan erreal zale dexente biltzen gara eta badute bertan joku interesgarri bat: porra.
Horrexegatik orain bigarren buelta hasten dela, eta guztiok berdintasunez jokatzeko honen berri eman, ea nork irabazten duen bigarren itzulian.
Gustatuko litzaidake bai, irabazlea berdina izatea, zergatik ote.
Humor Amarillo Cuatron
Interneten jende dexentek dio,chavalina, Microsiervos,SilentColors etab.
Humor Amarillo saioa berriro ere telebistaz botako dutela, Cuatro izeneko kate berrian.
Nik nahiko gustoko nuen saio hau, eta ikusten jarraituko dut. Ez ahaztu, urtarrilaren 28tik aurrera, 14:30ak inguru asteburuero Humor Amarilloizango dugu.
Tres Colores
TRES COLORES. Beste egunean “zuria” ikusi genuen eta egia esateko Ikastetxe Nagusian ez zuten oso gogoko izan; baina nik bai.
Asko gustatu zitzaidan filma, nahiko geldoa da baina kamerak oso ongi daude, musika ere nahiko egokia da eta historioa zergatik ez nahiko errealista izan daiteke nahiz eta nahiko tristea izan.
Ez dakit hurrengoak Ikastetxe Nagusian ikusteko aukera izango dugun, baina nik behintzat gomendatzen dizuet, nik ez nuen filma ezagutzen baina dirudienez nahiko ezaguna da.
Beherapenak eta Corte Ingles
Atzo erosketak egitera joan ginen Ikastetxe Nagusian gauden lagun batzuk, beherapenak direla medio. Hasiera batean, batek bakarrik zeraman oinetako batzuk erosteko asmoa, lehenagotik ikusi baitzituen eta orain %40 beherapenarekin zeuden, aukera paregabea.
Berandugo, El Corte Inglésera joatea erabaki genuen, nik banekien ba 3x2eko oferta zegoela musika CDetan, eta %35 beherapena DVDetan; esan beharra dago, bertara hurbildu ginenak nahiko musika nahiz zine zaleak gerala.
Argi dago azkenean hiruak erori ginela kontsumismoan, baina nik bilatzen nituen CDak ziren, eta Mementoren DVDa nahiko prezio egokian zegoen.
Gauzak horrela, nik gauz guzti hauekin amaitu nuen esku artean:
Memento DVD
RIP DVD+CD
Gose CD
Cycle CD Gainera azken hau 2CD ekartzen zituen “edición limitada” berezi bat baita
La Mongie
Bihar La Mongiera joango naiz familiarekin egun batzuk elurretan pasatzeko. Aukera bikaina urtea hasteko eta kirol pixka bat egiteko. Egia da, La Mongie ez dugula Baqueira Beret bezalako tokia, baina La Mongie nahiko handia da, eta bertan dauden pistak aski dira egun batzuk elurretan pasatzeko.
Bestalde, La Mongie nahiko gertu gelditzen zaigu kotxez joateko Baqueira Beretekin konparatuz; gogoko dugu La Mongie ez da jendez lepo beteta egoten, gauean ez da soinu askorik egoten, nahi duenak lasai lo egin dezake hurrengo egunean bizkor esnatzeko eta pistetan goiz goizetik egoteko.
Nik behintzat hizkuntzarekin arazorik ez baduzue, La Mongie gomedatzen dizuet.
2005++ Ongi Etorri
Bai orain 2005 badoa eta 2005++ badator. Badirudi analisia egiteko garaia iritsi dela, blogari askotxok jarri dute zer egin duten edo ta zer egingo duten 2005++ ean. Akaso zerbaitetarako balio du honek?
Nik egin nahi nituen gauzak eta betetzen saiatuko naizen gauzak transkibatuko ditut.
2005:
(·) “Tipiko Error” taldea azken batean amets batean geratu da, bakoitza bere kurtsoan sartuta dabil, gero eta gutxiago elkar ikusten dugu, eta horrela benetako proiektuak aurrera ateratzea nahiko zail dago. Agian amets handiegi bat sortu nuen … hala ere, ziur Euskalera joateko aukera izango dugula.
(·) “C/C++” ez diot nahi izan dudan denbora guztia sartu; eta orain horrela nabil nahiko galduta. Demo bat egitea, odiseatzat hartuta, baina beti ere ilusioa galdu gabe eta informazioa topatzerakoan; beti gordeaz.
(·) “Ikasketak” Ez dut nahi nituen ordu guztiak sartu.
(·) “Lagunak” Denbora aurkitu izan dut, gogoko ez ditudan giroetara egokitzea lortu dut, elkarrizketaren benetako garrantzia aurkituz. Komunikazioan dago guztia.
(·) “Kontzertu Asko”tara joateko aukera izan dut, horrela nahi gabe ezagutu nuen Lobo Electrico.
(·) “Blog finko” bat egitea lortu dut, interneten bueltarik eman gabe, mila lagunen zerbitzaritan.
2006:
(·)”Ikasketak” Serioago hartu, behar den denbora sartuz eta behar den moduan
(·)”Kontzertuak” 2005ekoak bezalakoak badira pozik, mila sala, milaka talde eta jende-lagun berri ezagutuz.
(·)”Kirola” gehiago praktikatu osasuntsua baita, bai futbol-partidak, mendira irteerak, igeriketa edo ta bizikletan irteerak.
(·)”Informatika” Flash, C/C++, Delphi, GLScene, SDL eta GP32 mundutik zerbait ikasi eta ahal izanez gero, GP32erako jokutxoren bat atera.
(·)”Kamixetak” Azkenean baten bat diseinatu eta egitea lortu.
Beheko irudian garai batean “Tipiko Error” taldearentzat eginiko diseinu bat zen.
La Kaxitaren inuxentada propioa
Jende dexente bildu ginen atzo Irungo La Kaxita Gaztetxean Rip, Eskorbuto, La Polla eta beste zenbait talde klasiko ikus entzuteko asmoarekin. A zer nolako inuxentada jasan genuen, hala ere, tinko ibili ziren taldeak taula gainean.
Atzokoa jaia izan zen. Festa eta jaia. 4-5 Talde izan genituen 19:00tik aurrera Irungo La Kaxita Gaztetxean. Batzuek oraindik, Rip eta Eskorbuto bezalako taldeak ikusi behar zituztela uste bazuten argi zegoen ez zekitela atzo hilaren 28a zela -inuxenteen eguna- gauzak horrela, LaKaxitakoek beraien inuxentada propioa aurrera atera zuten.
Kalitatezko taldeak ikusi genituen, bakoitzak prestatutako 3-4 kantu jo zituzte “handien” bertsioak; nola ez, Bidasoa aldean jaiotako Kortaturen zenbait abesti entzun genituen, hala nola Jimmy Jazz edota Mierda de Ciudad; kriston giroa sortuz eta Bidasoaldeko gaztedia bizirik dagoela.
Bestalde, Lehia taldearen eskutik Hamlet edo ta Berri Txarraken zenbait abesti entzun genituen, hauentzat estreineko aldia zen; eta aski ondo bete zuten papera, beraiek dakiten doinu kañeroak joaz.
LaKaxitan, zahar nahiz gazteek dantzatu eta gozatu zuten “Rip” “Eskorbuto” “Kortatu” edo ta “Hamlet” bezalako taldeekin.
IndyMediaEHn berria argiataratzeko aukera izan dut, bertan argazkiak eta guzti.
Bestalde hemen lagunen bideo txiki bat hartzeko aukera izan nuen.
Netvibes
Netvibes orrialdea lagun batek gomendatu dit. Oso interesgarria iruditu zait nabigatzen hasten garenean lehendabiziko orri moduan izateko.
Ez dit, zuek zein orrialde izango duzuen, baina nik behintzat argi daukat zein jarri eta zein gomendatu. Gainera puri-purian dagoen Web 2.0 Ajax erabiltzen du.
* e-posta
* eguraldia
* bilatzailea
* zenbait rss
Nork nahi gu gehiago?
Gabonak direlako
Holaxe jartzen zuen kalean aurkitu zuen gutun zaharrean:
Opariak, beti pentsatzen dugu oparietan. Azkenean eskatzeagatik eskatzen ditugu gauzak, eta baita egin ere egiten ditugunean; kalean jende guztia agurtzen dugu irribarre batez, nahiz eta duela hilabete pertsona horri ezta aurpegira ikusi ere, baina gabonetan ez, agurtu beharra dago, irribarre eginez noski. Gabonak direlako.
” Zer dira gabonak, jendea pozik dagoela dirudi eta hori sinistarazi nahi digute; gau joan gauak etorri beti berdina gertatzen denean, gure arteko istilu eta iskanbilak. Baina gabonetan ez, gabonetan guztiok pozik egon behar dugu eta girotasun eder polita gure artean mantendu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Gabonak direlako.
Luxuzko janariak egingo ditugu, bapo edan eta janez, nahiz eta dieta egoki eta eroso bat egingo dugula esan; nahiz eta, hegoaldean mila pertsona gosez hil; guk rutinarekin jarraituko dugu eta jakia geroz eta garestiagoa, geroz eta onagoa; bakarrik Gabonak direlako.
Gabonak direlako ni ere mozorratuko naiz, gizarteak dioen papera betez. Gabon fabrikatuak.