La Mongie

img_ene_01_2006_06_46

Bihar La Mongiera joango naiz familiarekin egun batzuk elurretan pasatzeko. Aukera bikaina urtea hasteko eta kirol pixka bat egiteko. Egia da, La Mongie ez dugula Baqueira Beret bezalako tokia, baina La Mongie nahiko handia da, eta bertan dauden pistak aski dira egun batzuk elurretan pasatzeko.
Bestalde, La Mongie nahiko gertu gelditzen zaigu kotxez joateko Baqueira Beretekin konparatuz; gogoko dugu La Mongie ez da jendez lepo beteta egoten, gauean ez da soinu askorik egoten, nahi duenak lasai lo egin dezake hurrengo egunean bizkor esnatzeko eta pistetan goiz goizetik egoteko.
Nik behintzat hizkuntzarekin arazorik ez baduzue, La Mongie gomedatzen dizuet.

5 iruzkin “La Mongie” bidalketan

  1. kaotika

    behin bakarrik jun naiz eskiatzea ne bizitza osuan… ta la mongie hau eztet ezautzen, ezta aiture… baño beno, ne kuadrillan esateue eunen baten jungo geala formigalea babuana itea xDDD

    ONDO ONDO PASA ta krema asko jarri, ez baldin bazu nahi bueltan jendiak parra itia betaurrekon marka eukitzeatik xDDD

    aioooooo

    Erantzun
  2. newton

    Aupa etorri berria …

    Iban: Hemen ditut forfaitak, hona hemen prezio batzuk:
    3 egun 72,00 euru + 8,10 euru segurua
    DÉBUTANT: 1 egun 13,00 euru + 2,70 euru segurua
    Ikaslea izanda merkeago ateratzen da, uste dut 3 egun 40-50 euru inguru.
    Pista dexente dituzu, eta espainiako zenbait estazio baino merkeago ateratzen da, urteak dira frantsesak kontu hauetan dabiltzala espainarrekin konparatuz gero.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude