La Kaxitaren inuxentada propioa

Jende dexente bildu ginen atzo Irungo La Kaxita Gaztetxean Rip, Eskorbuto, La Polla eta beste zenbait talde klasiko ikus entzuteko asmoarekin. A zer nolako inuxentada jasan genuen, hala ere, tinko ibili ziren taldeak taula gainean.

Atzokoa jaia izan zen. Festa eta jaia. 4-5 Talde izan genituen 19:00tik aurrera Irungo La Kaxita Gaztetxean. Batzuek oraindik, Rip eta Eskorbuto bezalako taldeak ikusi behar zituztela uste bazuten argi zegoen ez zekitela atzo hilaren 28a zela -inuxenteen eguna- gauzak horrela, LaKaxitakoek beraien inuxentada propioa aurrera atera zuten.
Kalitatezko taldeak ikusi genituen, bakoitzak prestatutako 3-4 kantu jo zituzte “handien” bertsioak; nola ez, Bidasoa aldean jaiotako Kortaturen zenbait abesti entzun genituen, hala nola Jimmy Jazz edota Mierda de Ciudad; kriston giroa sortuz eta Bidasoaldeko gaztedia bizirik dagoela.

Bestalde, Lehia taldearen eskutik Hamlet edo ta Berri Txarraken zenbait abesti entzun genituen, hauentzat estreineko aldia zen; eta aski ondo bete zuten papera, beraiek dakiten doinu kaƱeroak joaz.
LaKaxitan, zahar nahiz gazteek dantzatu eta gozatu zuten “Rip” “Eskorbuto” “Kortatu” edo ta “Hamlet” bezalako taldeekin.

IndyMediaEHn berria argiataratzeko aukera izan dut, bertan argazkiak eta guzti.
Bestalde hemen lagunen bideo txiki bat hartzeko aukera izan nuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude