Hondarribian joan den urtean lanean hasi ziren Olearso Kultur Guneko kideak, horrela Olearso Festibal arrakastatsua ikus entzuteko aukera izan genuen.
Aurtengoan ez dute festibalik antolatu, baina musikalki oso interesgarria izan daitekeen musikala antolatu dute Hondarribiako Hondartza Polikiroldegian; Miserableak: munduko musikalik arrakastasuena.
Aipatu beharra dago, Miserableak Bergarako Musika Eskolak 25. urteurrena ospatzeko aurrera atera duen ekitaldia dugula, eta Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietan egon dela, hala nola, Eibarreko Kiroldegia, Donostiako Victoria Eugenia, Iruñako Gayarre Antzokia, edo ta Gasteizko Printzipal antzokia.
Gaur gauean zuzeneko musika ezberdinaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Hondarribian.
info + : Olearso Kultur Gunea
Ba disfrutatu! Neuk bere garaian ikusi nun eta oso ondo dago… Sold out Honddar2n? Zure kronikaren zain, agur bero bat.