SAGARDOTEGIAN BERRIRO ERE

    Aurten ere Sagardotegian izateko aukera izan dugu, Akarregi Sagardotegiara joan gara berriro ere; batzuek diotenez ez dirudi benetako sagardotegia bertan eserita jateko aukera baitago, beste batzuek garaje handi bat dirudiela, eta besteak aluminiozko kupelak daudela.


    lagunartean motorrak berotzen.

Gu joan garen guztietan oso ongi pasa dugu sagardotegian, txuletak nahiko onak egoten dira; hala ere beti eskatzen dugu beste razioren bat. Norberak bere haragi edo txuleta eramateko aukera badu, baina aldez aurretik abisatuz gero hobe. Menuari dagokionez sagardotegi guztien antzera, txoixoa, tortila, bakaiaua, txuletak, intxaurrak, gazta nahiz membrilua. Badakit zenbait sagardotegietan ere Tolosako Tejak ematen dituztela; baina Akarregin ez.


Akarregiko kupel ezberdinak.

    Egun paregabea pasa genuen sagardotegian, bertan aurkitutako jendea nahiko jatorra baitzen, baita  sagardo ateratzen zutenek ere. Prezioari dagokionez, 30 euru inguru ordaindu genuen eta hori txuleta gehiago eskatu genituela. Amaitzeko esan beharra trenetik nahiko hurbil aurkitzen dela, eta guretzat behintzat puntu hau nahiko garrantzitsua da, gauetan ez baitugu kotxerik hartzen. Zuek zein sagardotegietan egon zarete 2008an?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude