DEXTER

    Ez nekien gogoko izango nuen baina orain lehen saioko 10 kapituluak ikusi ditudala; gomendagarria iruditzen zait Dexter. Duela urte batzuk Estatu Batuetan grabaturiko telesaila dugu, baina ez da poliziei buruzko telesail tipikoa, are gehiago hauek ez ditut oso gogoko izaten baina Dexter bai; ezberdina da.

    Interneten irakurri dudanez zenbait liburu ere badaude, Oscuro Pasajero eta Querido Dexter oraingoz eskuartean ditudan liburuak bukatuko ditut, baina hauek zerrendan gordeko ditut, badaezpada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude