Ni etxean geratuko naiz

img_jun_23_2006_48_02

Zer bilatuko nuen hona iristean. Horixe galdetu diot nire buruari behin eta berriz egia esateko harrera ez da uste bezain ona izan, baina niri bost axola eta ez dut “polemika” ilunik sortu nahi, baina argi dago hemen bakoitzak berea egiten duela; guztiak ez gara ez infernura joango, batzuek behintzat oraindik ikasten darraite.
Nik festarako gogoan nuen San Juan Gauean eta egia esateko aukera nuen Bilbon farra egiteko lagun batekin baino gehiago baina nire aukera etxera etortzea izan zen, behintzat horrela lagun batzuekin gauez ateratzeko aukera izango nuela espero nuen, baina batak nahiago du ostegun batean Donostiara joatea “batapl├ín” maitean egoteko, gaur ateratzeko moduan zaude? Ez dut uste, bat gutxiago. Besteari bost axola zaio plana Irun hurbil dauka etxetik eta edozein momentutan joan daiteke etxera, nahiz eta autobusik edo taxirik ez egon… Zer egin? Ba nik argi daukat, bihar larunbata guztiak irtengo gara BTX! taldea ikus entzungo dugu eta gaurkoa joan dadila pikutara, “aligeniatuta” jarraituko dut Mundial honekin; ba ahal dago zerbait hobeagorik? Argi dago hemen bakoitzak beti bere aldera egiten duela, maite nituen hitz batzuek akaso duela zenbait hilabete galdu dira eta ni ez naiz konturatu…

“Oraingoan ni izan naiz, ez dakit ez daukat gogorik gaur eta bihar ateratzeko eta gogoko daukat parranda, ez nintzateke zergatik sentitu behar egunero ez da 9 bat ateratzen, ez dakit soilik gaur ez dut gogorik, ez da ez jendearengatik atera behar den jendea lagunak ditut hain lagunak atera behar ez direna bezain beste baina, bakarrik ez dudala gogorik… espero dut inork ez arazorik ez izatea, ez dakit zer izango den, ez dago neskarik medio, ez dago arazorik medio, ez dakit zer dagoen medio… ea bihar gogoz nabilen”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude