Bukatzear eta Hastear

Blog hau jarraitu duenak jakingo du Bilbon ikasten dudala eta 3 urtez jarraian Ikastetxe Nagusi batean egon naizela, oraingoan hurrengo urtean Ikastetxe Nagusi honetan egongo ez naizela esan dezaket, jada pisua aurkitu dugulako.

Egia esan behar badut mila pasarte bizi izan ditut Ikastetxe Nagusian batzuk politak eta beste batzuk ez hain politak milaka jende ezagutu eta baita lagunak egin ere; askotxok oraindik Bilbon jarraitzen dute eta beste batzuk amaitu dituzte ikasketak edo beste hiri batetara joan dira.

Hurrengo urtean guztia desberdina izango pisuan guztia geuk egin beharko dugu, baina guk jarriko ditugu ordutegiak; ez dakit askatasun gehiago izango dugu baina baita betebehar gehiago. Jada behintzat pisua aurkitu dugu eta nahiko itxura ona dauka ikasle pisua izateko, bestalde joaten garen ikasleak elkar ezagutzen dugu eta Ikastetxe Nagusian zenbait urte pasa ditugu elkarrekin; ea nola ateratzen den abentura berri hau.

4 iruzkin “Bukatzear eta Hastear” bidalketan

  1. kaotika

    jalons newton!!

    ze pixua juteko krisotn goguakin, no? ni lkengo urten hasi nitzan karrerakin, ta lenengo urtia pixun in det; egiya esan earki, baño ne ahizpa nekin zeon ta be residentziko laun bat etorri za… egiya esan, oso gaixki bukau deu tipakin. ni hurrengo urten de pixua nijua, baño pixu hobe batea (kristona da!!) ta klaseko jendiakin. earki do eh, zure ordutegiya ta handiya izaten ikastezu xD baño internet ez baldin bakazu… lanak iteakon, ta kontu hotan sartuta bazaude… malo xD

    bo hoixe, nik oain arte eukitako esperientziya kontatzeizut. hemendik aurrea aer aurtengua baño hobeto dijuan (arrasate powaaaaaah xDDD). aer zu zemuz zabiltzan

    ta animo, 3 urte in da geo, joder, iya etzaizu ezer geauko!! nei beste hiru geatze zaixkit 0e0e0e0 xDD

    ondo segiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

    Erantzun
  2. newton
    1. urte in da gero ez dala ezer geratzen erlatiboa da, urtez urte joanda ez; baina ez da kasua, asike karrera hay para rato. Baina lasai lasai eta dena ongi ulertuz 😛
      Internet ez dugu oraindik eta ezta telebistarik ere baina Uda guztia dugu pixuan pentsatzeko eta gauzak ongi antolatzeko.
      Bilbo ere oso ongi dago jejjeje
    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude