Duela dexente hasi nintzen blog munduan, baina inoiz ez naiz Mini-d|net, garai batetako ZOM, gaur egungo
Chavalina|net edo ta Kirai|net bezain famatua izan. Komentario asko izaten dituzte blog hauek, baita bisitariak
ere, ni aldiz beti egon izan nahiz hor, blogosferan galduta.
Hasiera batean bloga izan nuen, garai hartan hain ezaguna zen Movable Typerekin, Zonalibre|org en bizi
izan nintzen. Gaztelaniaz idazten nuen, ez zegoen ia euskal blogosferarik eta ez nekien euskaldunek denborarik galduko zuten
horrelako blog kaxkar bat irakurtzen. Ondoren, zenbait arazo izan genituen ZonaLibre|net zerbitzariekin, uste dut, DDoS atake batzuen
ondorioz. Duela dexente hasi nintzen blog munduan, baina inoiz ez naiz Mini-d|net, garai batetako ZOM, gaur egungo
Chavalina|net edo ta Kirai|net bezain famatua izan. Komentario asko izaten dituzte blog hauek, baita bisitariak
ere, ni aldiz beti egon izan nahiz hor, blogosferan galduta.
Hasiera batean bloga izan nuen, garai hartan hain ezaguna zen Movable Typerekin, Zonalibre|org en bizi
izan nintzen. Gaztelaniaz idazten nuen, ez zegoen ia euskal blogosferarik eta ez nekien euskaldunek denborarik galduko zuten
horrelako blog kaxkar bat irakurtzen. Ondoren, zenbait arazo izan genituen ZonaLibre|net zerbitzariekin, uste dut, DDoS atake batzuen
ondorioz.
Momentu hortan aramaio|com argazki bloga ezagutu nuen, eta berarekin jarri nintzen harremanetan, egia esateko jada zenbait iruzkin
uzten nizkion argazki blogean, eta beste zenbait euskal blog ezagutu nituen, hala nola, barnemuinetan, sarean, taxi galduak… euskal
blogosfera “niretzat” jaiotzen hasi zen. Azkenean aramaio|comen (El Estudiante de Deustu) delakoa jaio zen, blog honetan gaztelania nahiz
euskara nahasten nituen, baina %90an gaztelaniaz idazten nuen… Bloga nahiko finkatuta aurkitzen zen garaian, zerbitzariak zenbait arazo
izan zituen, uste dut empresak bankarrota izan zuela; ondorioz aramaio|comek guztia berantolatu behar izan zuen.
Azkenean hor amaitu genuen, – oraindik lagun onak gara 😉 – eskerrak eman nizkion eta mundurat|neten sartu nintzen.
Garai hartan euskal blog askotxo mundurat|net komunitatean aurkitzen ziren, han hasi nintzen lehen aldiz WordPressekin 😉 oraingoan
El Estudiante de Deustu izena alde batera utzi eta, “Bakarhizketan”ekin ekin nion, euskara hutsean, jada euskal blogosfera dexente handia zen
eta laguntzeko asmoz nik ere euskaraz idaztea erabaki nuen. Ez nuen denbora asko iraun mundurat|neten, zenbait arazo izan nituen MySQL Datu Basearekin,
eta beste zerbitzari batera jo nuen 😉
repentant|net, hor ezagutu nuen XaBi. Orain arte berarekin egon naiz blog munduan.
Berak repentant|net utzi zuenean lacienagadeloslobos|net hartu
zuen, eta nik ere han jarraitu nuen. Momentu horietan AmodioBlog esaten nion nik. Hau CuteNewsekin kudeatu nuen, akaso WordPressi beldurra hartuta edo,
nork daki, WordPress hala MyQSL Datu Basea izango zen, auskalo. Guzti hau gertatzen zen bitartean, paraleloki euskal blogosfera hazitzen joan da, esate baterako,
berriemaile, eibar eta goiena komunitateak sortuz. Orain badirudiela euskal blogosferaren batasuna lortzen ari garela, ba nik ere hona etortzea erabaki dut.
Euskal Blogosfera aurrera ateratzea nahi baitut. Amets batean ez geratzea. Nahiz eta, itxuraz blog asko antzekoak izan, aberastasuna edukinetan dago, horrexegatik oraingoan
ez diot hainbeste garrantzi emango itxurari 😉
|PunteosDeTeclado|EstudianteDeDeustu|Bakarhizketan|AmodioBlog|29A|
Hau da orduan orain zure plaza berria.
fwefwefgwegfwegweg