Foralettes/Torazinas/Lobo Electrico

Torazinas

Torazinas

Ostirala zen, ez genuen C+ko filma ikusi. Ez ginen ikasten geratu. Bilboko
giroaz gozatu genuen. Horrela joan ginen Azkena ra. Bertan Foralettes, Torazinas
eta Lobo Electrico taldeek kontzertua emango zuten.
5 €tako sarrera ordaindu ostean. Halaxe jartzen zuen,
“SODOMA Y GOMORRA”(Foralettes-Torazinas-Lobo Electrico). Guk ez genituen talde guztiak ezagutzen, baina
bai Torazinas; hauek ezagututa, argi zegoen besteak antzeko zerbait izango zutela. Azkenaldian, Lobo Electricori
buruz jende asko entzun nuen berbetan eta ikusi beharra zegoen. Horrela, gorbata eta guzti Azkenara joan ginen.

Hasieran ez zegoen jende asko, atean zenbait pertsonai aurrerago “Shanti Magma” zela jakingo nuen, Lobo Electrico taldearen
abeslaria, baina hauek zuzenean ikusi arte ez nuen ezer jakin, hala ere, nik lasai asko hitz egin nuen berarekin, kontzertua
ikustera joango zen beste pertsona bat izango balitz bezala. Beranduago Torazinasekoak ikusi genituen handik, esan beharra dago
denbora dexenterekin hurbildu ginela aretora giroa ikusteko asmoz, sarrerak izateko helburuarekin. Ondorioa, taldekideak hauen
zenbait lagun eta gu egotea. Guk aldiz, kontzertua ikustera joaten zen jendea zela pentsatu genuen… zergatik ote?
Sarrera erosi genituen, ez zen arazorik egon. Dena prest zegoen, barrura sartu ginen, arazorik gabe berriro ere. Lasaitasunez
aurrekaldean jartzeko aukera izan genuen, gure ondoan “Shanti Magma” eta bestaldean “Drack Queen” bat zegoelarik. Bai giro berezia
zegoen; baina zer zen arraroagoa, “programazioko kamiseta (Codigo C++) eta gorbata daraman gazte bat” hala “Drack Queen” bat? Beno
hor genbiltzan.

FORATESekoak hasi ziren lehenik, nahiko lasaiak “Gospel” itxurako abestiekin, hala ere birra eskuan hartuta dantzagarria da
halako musika. 5-6 abesti joko zituzten, taldean nahiko jende zegoen, 3 neska abeslari moduan, organoa, baxua … Gogoko izan nituen.
Jada jende gehiago aurkitzen gara, Torazinasekoak daude eszena-tokian. Jendea mugitzen hasten da, disko berriko abesti batekin hasten dira;
ez dut letra ezagutzen, baina dantzan jarraitzen dut, ondoren 1 diskoko (ezagutzen dudan diskoa) zenbait abesti jotzen dituzte, “Voy a Arder”,
“Tus Bragas”,“El poder de la Linea Blanca”,“Arena Caliente”… oso ongi igaro genuen, bultzatuz, dantzatuz, pogoak eginez…
Ederra izan zen kontzertua, gainera “Púa” lortzeko aukera izan genuen. Zerbait gehiago?

Orain Lobo Electrico falta zen. Jende gehiago hurbiltzen da. Bapatean eszena-tokian lehenago gure ondoan dantzan ibili den pertsonaia azaltzen da,
gure harridurarako taldeko abeslari eta liderra dugu. Rock and Rolla hasi da, edo beraiek dioten moduan Erotic Rock and Rolla. Abesti gutxi ezagutzen
nituen, “Caballo Sonico” eta besteren bat, baina hala ere, dantzatzeari ekin genion. Oso ongi egon zen. Zoragarria. Argi daukat Lobo
Electrico taldea berriro ere zuzenean ikusteko aukera badut han egongo naizela. Gainera esan behara dago, Azkena aretoan, ikuslegoa eta taldearen artean
bakarrik 2 eskaileratako distantzia laburra dagoela. “Shanti Magma”k ez zuen dudarik izan, ikuslegoarengana jeisteko garaian, denbora gehiago egon zen
gure artean, taula gainean baino, eta benetan horrelako kontzertuak eskertzen direla.

Guzti amaitzean, berarekin hitz egiteko aukera izan genuen, are gehiago arteratako argazkiak ea e-mail bidez bidal iezanizkion galdetu zidan, eta
noski nik baiezkoa esan nion. Beranduago Torazinasekoak ikusi eta kitarra zoriondu genuen, bere urtebetzea baitzen; eta pastel puska bat emateko detailea
izan zuen, bai aretoan pastela atera zuten eta berarekin berba eginez gero edo, ba pastel puska ematen zuen.

Ez dakit, baina ostiraleko kontzertuak bezalakoak bizitzea nahiko zaila izaten da, normalean ez da ikuslego eta abeslari arteko hainbesteko konexioa egoten;
abeslariek kontzertua eman ondoren toki berezietan gorde, eskutatu … egoten dira. Hauek aldiz, ikuslegoarekin zeuden, talde batek jotzerakoan besteak dantzan
zeuden; ez dakit akaso talde “txiki”en grazia izango da, baina zail xamar ikusten dut nik Kuraia, The Toy Dolls, Betagarri, Berri Txarrak, Rammstein … eta antzeko
taldeak horrela ibiltzea. Hain zuzen ere, azken talde hauen kontzertuetan egon naizelako diot.

Gau marabilosoa izan zen. Terriblea. Ez zen guztia nahi bezain ongi irten baina pena merezi izan zuen. Aukera baduzu ikus entzun itzazue aipaturiko taldeak; hori bai,
areto txikietan eta konpainia onean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude