Etiketaren artxiboa: profila

Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz

Urrian egindako itzulia da, aldapa pixkat dauka, eta gutako batek esan zuen bezala, goitik beherakoa alferrik galtzen da Igararako jeitsieran. Hasiera ezaguna da, Zarauztik Igeldorako bidea jarraitu behar da, bertan aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 5 iruzkin

Zarauztik Uberarako bidea

Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen. Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan: Uberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko kotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara joatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Belagua eta Pierre San Martin

Pirineotako asteburuko bigarren eguneko ibilbidea izabatik Santa Grazirakoa izan zen. Belaguatik Pierre San Martinera igo ginen, eta handik egundoko aldapa jeitsi genuen, eskerrak haizea kontra geneukala… bestela auskalo ze abiadura hartuko genuen. Ibilbidea aurreko artikuluan ikus daiteke eta igoeraren profila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Larrañeko gaina: zein goian dagoen…

Asteburua bizikletaz gozatzeko (ala sufritzeko?) baliatu dugu. Plana gogorra zen: Santa Grazi eta Izaba artean dauden bi gainak igotzea zen helburua. Hasi Santa Grazin eta handik Larrañeko gaina igaro ondoren Izabara joan ginen. Han Oxanea aterpean ostatua hartuta geneukan, ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Aranorako bidearen ederra

Zarauztik Aranorako bidea Udara honetan egindako ibilbide ederra azaldu nahi dut gaurkoan: Zarauztik Aranorakoa. Hasera ezaguna nuen, Hernanirainoko bidea baitzen, baina handik Aranorakoa ez nuen ezagutzen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Ibaiaren ondoan doa bidea, zuhaitzez josia dena, jendea ibaian arraunean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | 3 iruzkin

Profilak mapan: tagzaniaren bidez

Poliki baina ari naiz. Profilak, tagzaniaren bidez, munduan kokatzen ari naiz. Aldapa bakoitzarentzat marka bat jarri dut mapan, aldapa dagoen tokian, jakina! eta marka horren bidez profilaren argazkiraino iristeko aukera dago. Bestalde ezkerreko zutabean atal berri bat jarri dut: Argazkien … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Igaratik mendizorrotzerako beste bat

profila ikusgarria da Igara eta Orio artean aukera asko dago N634 bidea zapaldu gabe joateko. Aurreko batean Mendizorrotzera igo gabe egin daitekeen aukera bat azaldu nuen, beste behin, mendizorrotzera joateko aukera bat ere dokumentatu nuen, eta gaurkoan hirugarren aukera azaldu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Zakila-bueltako aldapatxoak

malda gogorrena baina bide laburrena luzexeagoa baina laburra hala ere Auskalo zenbat aldiz igaro ditugun meagako eta arroako aldapatxoak! Baina aldapatxo horien profilak ez nituen bere horretan blogean inoiz jarri, eta honako honekin hutsune hori bete nahi dut. honek 3 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Iruzkin 1

Zehatz auzoa Aizarnazabalen

milagrosa edukitzea komeni da Gertu egon arren ez nuen auzoa ezagutzen, eta jantoki baten bila ari nintzela, aldapatxoa igotzea erabaki nuen. Aizarnazabal inguruan omen zegoen jantokia, Zarauztik joanda ezker aldera. Hori besterik ez nekien, eta Aizarnazabal aldera iritsi baino lehen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Billabonara

Txupatxus itxurako ibilbidea… Ohiko 40 kilometroak luzatzeko aukera erraza da ibilbide hau, baina denbora gehixeago eskatzen du, 56 kilometro inguru baitauzka. Aldapa gehiena hasieran dauka Hasiera oso ezaguna zaigu: Aiako igoera baita. Jarraian andazarraterako bide zoragarria dator, eta ondoren Asteasurainoko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina