Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz

Zarautz-Igeldo-Usurbil ibilbidearen profila Urrian egindako itzulia da, aldapa pixkat dauka, eta gutako batek esan zuen bezala, goitik beherakoa alferrik galtzen da Igararako jeitsieran.

Hasiera ezaguna da, Zarauztik Igeldorako bidea jarraitu behar da, bertan aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik Igarara dena aldapa behera da, hasteko, Igeldo aldera jeitsi behar da, baina Kanpina pasa eta Igeldora iritsi baino lehen Igaratik mendizorrotzera igotzeko igaro izan dudan bidetik doa bidea Igarako zalditegira. Azken aldapa hau, igotzeko gogorra bada ere, jeisteko ez da gutxiagorako: igotako guztia alferrik galdu omen genuen (Xubiren esanetan) eta arrazoi pixkat badu, bai horixe.

Zalditegian Usurbil aldera jo behar da, eta berriz  gora egitea tokatzen da, aldapa motza baina gogorra. Autopistaren azpitik pasa eta Usurbilerainoko beheranzko aldapa gozoa dago. Han inor ez zen kexatu…

Usurbildik Zarautza N635 errepidetik egin genuen, lanerako hainbat aldiz igaro izan dudan bide beretik. Egun hartako ibilbidea azpiko mapan ikus daiteke:
Zarautz-Igeldo-Usurbil ibilbidea

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.

5 erantzun Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz-ri

  1. egilea: Iñigo Larrañaga

    Kaixo Ziztatzaile!

    Aurreko baten komentau sosten goienak blog-ak itxeko aukeria ematen zebala, ta gure lagunartiak bat itxeko asmua daukanez pixkat saltseatzera sartu naiz. Sartuaz bat, bizikleta kaskua daukan pertsona baten argazkira jun jat bistia (ni errepideko bizikletan ibiltzen naiz), ta bloga ikusteko kuriosidadia etorri jat.

    Ba zuk proposatzen dozun bidia ez daukat iñda, baña Igeldotik Orixora daon bidetik pasauta nao nere errepideko bizikletiakin. Zuk esan dozun moduan kotxeik ez dabil, ta bistak oso politxak die. Orixo alderako bajadia be….jeje earki gozatzekua!

    Bueno, beste baten be sartuko naiz pixkat kurioseatzera…

    PD: Zu ze bizikleta motakin ibiltzen za? proposatutako bidiak errepidekuakin iñ leizke?

  2. egilea: joseba

    Kaixo Iñigo,

    Gu errepideko bizikletaz mugitzen gara, eta hemen azaldutako bide denak gurpil fineko bizikletaz egiteko modukoak dira… beno pagoetako igoera ez. Hori bizikleta ez oso ortodoxoaz igo izan dut, bizikletaren argazkia artikuluan bertan ikus dezakezu, eta aurtengo igoeran egundoko komentarioak entzun genituen bizikletaren kontura. Baina beste guztiak karrerako bizikletaz (txikitan hala deitzen genien behintzat) egindakoak dira.

  3. egilea: mikel

    aupa joseba,
    zerbitzu interesgarri bat aurkitu dut bizikletako ibilbideak markatzeko. ea zer iruditzen zaizun. ibilbidea markatu ondoren gutxi-gora-beherako perfila kalkulatzen du, google-en mapetan oinarrituta.
    http://www.bikely.com/
    aio!

  4. egilea: ziztazale

    Kaixo Mikel,

    ibilbideak markatzeko tresna oso politta da, baina profila ikusterik ez dut lortzen…

    Irakurritakoaren arabera pop-up leiho bat atera beharko luke, baina niri ez zait irteten (eta ez dit pop-up leihoa irekitzeko eskaerarik ere egin). Zuri erakusten al dizkizu profilak?

    Por tzierto,mila esker informazioagatik.
    Laster hasiko naiz informazioa jartzen blogean, Azken aldian ez baitut denborarik izan.

  5. egilea: mikel

    Bai, batzuetan perfila ateratzeak ez du ondo funtzionatzen eta bi aldiz eman behar diot aukera horri, ez dakit zergatik. Agian popup-hiltzailea izango da? ez dakit.
    Oraintxe probatu dut lehengoan egin nuen ibilbide honekin eta ondo funtzionatzen du, Show -> Elevation Profile.
    Nahiz eta gutxi-gora-beherako perfila atera, neretzat nahikoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude