Zehatz auzoa Aizarnazabalen

milagrosa edukitzea komeni da

milagrosa edukitzea komeni da

Gertu egon arren ez nuen auzoa ezagutzen, eta jantoki baten bila ari nintzela, aldapatxoa igotzea erabaki nuen. Aizarnazabal inguruan omen zegoen jantokia, Zarauztik joanda ezker aldera. Hori besterik ez nekien, eta Aizarnazabal aldera iritsi baino lehen, bar zazpìra iritsi aurretik, ezker aldera doan bide eder bat dago eta bertan sartu nintzen. Garai hartan milagrosarik gabeko bizikleta neukan, nire peugeot maitea, eta goranzkoan pedalei gogor eragin behar izan niela gogoratzen dut. Aldapa laburra, kilometroa pasatxo, baina, dedio!, atsedenik ez du. Halako batean artzai bat ikusi nuen eta berari galdetu nion, ea inguruotan jantoki edo taberna modukorik ba ote zen. Bere erantzuna mundiala izan zen: Jantokirik ez, baina Bilbo inguruko batzuk etxea omen zeukaten goraxeago, eta hura jantoki asko baino jende gehiagok erabiltzen omen zuen…

Hori entzun ondoren berriz ere behera joatea erabaki nuen, alfer-alferrik igo nuen aldapatxoa. Baina, tira, orain auzo hori ere ezagutzen dudala esan dezaket. Gainera, bertatik, urdanetarainoko beste bideren bat ere badagoela uste dut, ez dakidana da bizikletaz egiteko modukoa ote den.

Nik egin nuen bidea honako mapan ikus daiteke.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude