Zakila-bueltako aldapatxoak

malda gogorrena baina bide laburrena

malda gogorrena baina bide laburrena

luzexeagoa baina laburra hala ere

luzexeagoa baina laburra hala ere

Auskalo zenbat aldiz igaro ditugun meagako eta arroako aldapatxoak! Baina aldapatxo horien profilak ez nituen bere horretan blogean inoiz jarri, eta honako honekin hutsune hori bete nahi dut.

honek 3 km b

honek 3 km b

luzeena baina etzanena

luzeena baina etzanena

zakila-bueltako ibilbidea aspaldi jarri nuen blogean, bloga egiten hasi eta gutxira. Baina artean profilak sartzeko tresna egokirik ez nuen ezagutzen eta ibilbide horietako aldapen berri ez nuen ematen. Horregatik pobre samarra geratzen da zakila bueltaren sarrera, eta bertan igo eta jeitsi beharreko aldapak nolakoak diren ez da azaltzen.

Ezin esan aldapatsua denik ibilbidea, ez horixe! baina badauzka igo beharreko aldaptxoak, aipamena merezi dutenak bi dira, lehenengoa meagako gaina da, 140 metrotara dago, eta bestea, arroako gaina, honek 88 metro inguruko garaiera dauka. Aldapa gogorrena Iraetatik Arroako gainera doana da, 800 metro eskaseko ibilbidea da, baina 52 metro inguru igotzen ditu (%6.5 inguruko malda). Hala ere, bidea laburra denez, errez igo daitekeen aldapatxoa da. Zumaia aldetik igo ezkero bidea luzexeagoa da (ez da 1100 metrotara iristen) baina, beheragotik hasten denez, 60 metro inguru igo behar dira (%5.5 gutxi gora behera).

Beste aldapa. meagakoa, etzanagoa da: Zarauztik 4000 metroko ibilbidea dauka, eta 130 metro inguru igo behar direnez, %3.33 malda daukala esan daiteke. Zarauztik elkanorako bide errazean aldapa horren malda %3.5ekoa dela azaltzen da, kalkulua egiterakoan 140 metro igo behar zirela pentsatu bainuen, baina bordatxo taberna ondoko iturria ez dago zero metrotan (10 inguru izan daiteke). Aizarnazabal aldetik igo ezkero bidea laburragoa da, eta ondorioz tenteagoa, baina hala ere aldapa erraza dela esan behar da: %4.3ko malda dauka (3 kilometrotan 129 metro inguru igotzen ditu bideak)

Bi tontor hauez gain bada beste aldapatxorik ere, baina profila jartzeko modukorik ez. Dena den, Getaria eta zumaia arteko kaminerosen majina bat sprint egin izan dugu…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Zakila-bueltako aldapatxoak bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude