Belagua eta Pierre San Martin

Pirineotako asteburuko bigarren eguneko ibilbidea izabatik Santa
Grazirakoa izan zen. Belaguatik Pierre San Martinera igo ginen, eta
handik egundoko aldapa jeitsi genuen, eskerrak haizea kontra
geneukala… bestela auskalo ze abiadura hartuko genuen.

Ibilbidea aurreko artikuluan
ikus daiteke eta igoeraren profila alboko irudian ageri da.Izabatik San Martingo harrirako igoeraren profila
Hasiera oso erraza da, 12 kilometro errekaren ondoan gorantz egiten
duen bidean, baina oso gutxi egiten du gora, %1 eta %3 artean. Ondoren
bailararen bukaerara iristen da bidea, aurrez aurre pareta bat ikus
daiteke, eta bideak zeharka igotzen du. Zortzi kilometro gogor dauzka,
%6.6 eta %8 arteko malda daukate kilometro horiek, baina hala ere,
bezperan igotako larrañeko
aldaparekin alderatuz errazak dira. Hurrengo lau kilometroak azkar egin
genituen, izan ere lau kilometrotan 75 metro besterik ez dira igo
behar. Azken hirurak berriz gogortu egiten dira, baina haizea alde
geneukan eta horrek lagundu egin zigun. Gutxitan laguntzen du haizeak,
baina egun hura izan zen gutxi horietako bat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude