Zarauztik Asteasurako joan etorria



Maiatzeren lehenengo igandean seikote ederra bildu ginen bizikleta bueltaxka emateko. Nik denbora gehiegi ez neukala esan eta Asteasura joan etorria egitea erabaki genuen. Zudugaraira iritsitakoan Gipuzkoako zikloturista bira gure bide beretik pasatzen zela ohartu ginen, beraz, nahiko kide izan genituen ibilbidean zehar.

Andazarratera hiru taldetan iritsi ginen (Aiara ere bai, eta han berriz bildu arren ez genuen gehiegi iraun elkarrekin). Ez dakit batzuek azkarregi ala besteak mantsoegi joan ote ziren… Ni beti tartean: aurrekoekin gustora joango nintzatekeela pentsatuz, ahal izan ezkero, jakina!.

Andazarraten zarautza itzultzekotan egon ginen Xubi eta biok, baina Liren esanetan nahikoa denbora ba omen genuekan, eta Asteasuraino jaoatea erabaki genuen, baina atsedenaldiak bukatu zirela argi laga genuen (ustez…).

Asteasura Li eta biok aurretik iritsi ginen, eta karrefurrean buelta eman bezain pronto gorantz egin genuen etorritako bide beretik. Gure pelotoikideei, paretik pasatzean,  zuzenean buelta emateko esan genien, baina SuperSoni ez zen konturatu eta Billabonarantz joan zen. Seikotea boskote bihurtu zitzaigun.

Goranzkoan Imamol eta Li besteok baino azkarrago joan ziren, sei kilometroko aldapa ederra da Asteasutik Andazarraterakoa eta pisu gehiegitxo daukagunok ezin dugu beste batzuen moduan igo. Beti bezala, goian elkartu ginen baina berehala, boskotea laukote bihurtu zitzaigun, Xalegik ez baitzeukan pedalak ikutzeko gogorik (jeistea ez omen zaio gustatzen. Aikejoderse!).

Orduantxe hasi ziren tropeltxoko oilarrak kantuan. Imamolek Aia ondorengo aldapatxoan eta Zudugarain atakeak egingo zituela iragarri zuen, eta baita esana bete ere! (Aian behintzat) Alferrik ordea, Li-ri irabazteko modurik ez baitago gaur egun. Gainera, Imamoli Zudugarain atakea botatzeko aukerarik ere ez ematea erabaki zuen Li-k, eta Laurkaingo palazioko parean, beheranzko aldapa gogortzen den horretan, eta bidea gehixeago bihurritzen den pare horretan, Liandok berak egundoko atakea jo zuen. Hori gozamena: bere kurpilean jarri eta segi aldapa behera. Imamolek eta Xubik ez zioten gurpilari heldu eta ondorioz, Zudugaraira gu baino beranduxeago iritsi ziren, atakea botatzeko aukerarik gabe…

Handik Zarautza laurok batera joan ginen, eta  freskagarririk hartu gabe zuzenean etxera joan ginen Xubi eta biok. Ni plakiak jotzeko zorian iritsi nintzen, baina iritsi nintzen. Ezin berdina esan Li-taz: ez zen iritsi ere egin. Bere etxepean kotxe batek atea ireki eta egundokoa hartu baitzuen: hospitalean bukatu zuen saihetsetan eta besoan egundoko zartakoarekin. Pena da horrelako egun dotorea era horretan bukatu izana, baina gaztea da eta gaindituko du. Eta depaso, ea sasoi pixkat galtzen duen, iraingarria baita berarekin joatea šŸ˜‰

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Landetan bizikletaz

Leon_Vieux-BoucauAldapa handirik ez dago landetan, ez horixe!
Leondik Vieux Boucaurako bidea egin genuen aurreko larunbatean. Autoen bidetik joan ginen, baina itzulera bide gorri batetik egin genuen. Berez trenbide izandakoa zen bidea, baina gaur egun ziklable moduan jarrita dago.

Giroa mundiala eduki genuen, eta 35 kilometroak erraz egin genituen. Gainera, nirekin beste bi zetozen, eta biek mendiko bizikleta zaztarrak zeramatzaten, beraz, nik baino indar gehiagoz  eragin behar zieten pedalei. Alegia, lasai egin nuela bidea.
Hala ere, iluntzean orkatileko minez egon nintzen (kotxearekin izandako istripuaren ondorioak!) eta hurrengo egunean ez nintzen joan lakuari buelta ematera… Orkatilari atsedena ematea egokiago iruditu zitzaidan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

10. ziztada

Atzo jaso nuen 10.ziztada, azken hau berezia izan da, bizikletaz Audi A4 kotxe bat harrapatu bainuen, eta saio horretan egundokoa hartu bainuen.

Ohiko minak joan zaizkit (eskumuturrekoa, ezkerreko eskuko behatz pizkorra…), baina kolpeetako baten eragina oraindik ere nabari dut, espero dezagun hori ere pasako dela.

Beti bezala, gora drogak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udaberriarekin bizikleten loratzea

Zarautz-Amezketa
Udaberria gainean daukagu eta eguna luzatzen hasita dago. Horrek bizikleta piloa atera du kalera, eta azken bi asteetan gu ere bizikletan ibili gara. Tenporada hasi da!
Bloga zeharo baztertuta eduki dut auskalo noiztik, baina ez ahaztuta neukalako, baizik eta denbora faltagatik… Laster hasiko naiz bloga aberasten, gainera berrikutzatxo batekin nator, azken mezuan Mikelek zerbitzu berri bat, Bikely, aipatu zidan, eta froga batzuk egin ditut. Ibilbideak markatzeko aukera eskeintzen du eta bertan aspaldi egindako, baina blogean komentatzeko neukan ibilbidea sartu dut: Zarauztik Amezketarako bidea egin genuen Liando eta biok, eta jardun haren ibilbidea markatu dut. Klik egiten badiozue google mapa bidezko ibilbidea ikusi ahal izango duzue…
Ibilbideaz bere lasaitasuna aipatuko nuke, baina Liandorekin joatea hutsegite nabarmena izan zen… Ni baino gazteagoa, handiagoa eta sasoitsuagoa baita. A zer kabroi puzka! Zarauztik Azpeitira ziztu bizian eraman ninduen, ondo ezagutzen dudan bidean, eta han Matxinbentarako bidea hartu genuen. Bide horrek goranzko joaera dauka eta nire ezintasuna agerian jarri nion Liandori, alegia, bere kurpila jarraitzeari laga nion. Handik aurrera lasaiago joan ginen, eta horrek asko edertzen du saioa. Matxinbentatik aurrera jarraituz Mandubiako gaina igo behar da, eta hori mantso-mantso igo nuen, zuhaitz artean egiten du gora bideak, beraz ezin da aspertu, bailarari begirada batzuek eta basoari beste batzuek emanaz errez pasatzen da igoera.. Gero behera, Beasain aldera. jeitsiera mundiala. Handik Ordizira, herri barnetik eta ordizitik Zaldibira. Ordiziako klasika korritzen zen eguna zen kasualitatez, eta Zaldibi pasata, Larraitzerako igoeraren hasieran, Sarturdi auzora doan bidegurutzean ziklistak pasa zitezen geratu egin behar izan genuen. Haiek beherantz pasa ziren, eta eskerrak beraien gurasoek ez zituztela ikusi… Bati baino gehiagori bihotzekoak emango lioke haien abiadura ikustean.
Larraitzera iritsitakoan Amezketara jeitsi behar da, eta han azken igoera egin genuen, San Martin auzoko atseden gunean bazkaria antolatu zigun txintxarri batek eta uste dut huraxe izan zela egun guztiko aldapa gogorrena…

Eskerrak zerbeza freskoa zegoen, eta ondorengo bazkaria  ere ontzat emateko modukoa zen…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz

Zarautz-Igeldo-Usurbil ibilbidearen profila Urrian egindako itzulia da, aldapa pixkat dauka, eta gutako batek esan zuen bezala, goitik beherakoa alferrik galtzen da Igararako jeitsieran.

Hasiera ezaguna da, Zarauztik Igeldorako bidea jarraitu behar da, bertan aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik Igarara dena aldapa behera da, hasteko, Igeldo aldera jeitsi behar da, baina Kanpina pasa eta Igeldora iritsi baino lehen Igaratik mendizorrotzera igotzeko igaro izan dudan bidetik doa bidea Igarako zalditegira. Azken aldapa hau, igotzeko gogorra bada ere, jeisteko ez da gutxiagorako: igotako guztia alferrik galdu omen genuen (Xubiren esanetan) eta arrazoi pixkat badu, bai horixe.

Zalditegian Usurbil aldera jo behar da, eta berriz  gora egitea tokatzen da, aldapa motza baina gogorra. Autopistaren azpitik pasa eta Usurbilerainoko beheranzko aldapa gozoa dago. Han inor ez zen kexatu…

Usurbildik Zarautza N635 errepidetik egin genuen, lanerako hainbat aldiz igaro izan dudan bide beretik. Egun hartako ibilbidea azpiko mapan ikus daiteke:
Zarautz-Igeldo-Usurbil ibilbidea

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 5 iruzkin

9. ziztada

bihar doping eguna da, 9. ziztada emango didate. Zortzigarrena ez nuen
aipatu ere egin, baina hura ere hartu nuen abuztuaren 31.ean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Zarauztik Uberarako bidea

Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen.

Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan:
Uberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko
kotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara
joatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki genituen
kontuan, gogorrena gogorregia zenez baztertu egin genuen (Zarautz –
Meaga – Zestoa – Endoia – Azurki – Azkoitia – Elosua – Bergara – Ubera)
eta, errazena izan ez arren, aldapa bakarreko bideari ekin genion:
Zarautz – Zumaia – Azpeitia – Azkoitia – Elosua – Bergara – Ubera).

Hasieran Thonyk patxangero eta horrelako loreak bota zizkigun motel
ginoazela adierazteko, eta tiraka hasi zen. Pott egingo zuela abisatu
genion, baina burua gogorra edukitzeak zer egiten duen: tira gehiago!
Azpeitiraino bi taldetan joan ginen, atzekoak hurbildu ahala Liando eta
Thony gaiztakeriatan hasten ziren… Azkenean Azpeitia eta Azkoitia
arteko bidea seiko taldean egin genuen, kuadrila bakarra bagina
bezala.  Azkoitixen ura hartu eta Elosu aldera doan bideari ekin
genion, aldaparen nondik norakoak irudian ikus daitezke. elosuaHasieratik
Imamolek aurrean iristeko asmoak agerian jarri zituen, eta Liandoren
imintzioei erantzun egin zien. Thonirekin aurreko hirukotea osatu zuen.
Xubik poliki joango zela erabaki zuen, eta bai poliki joan ere! Nik
nire martxari heldu nion, eta atzetik Mikel zetorren antzeko martxan.
Hasierako aldapa gogorrenak igarotakoan aurreko hirukotea apurtuta
zijoala ikusi ahal izan nuen, baina derrepentean ezkerreko bola igotzen
hasi zitzaidan, hori bai dela putada! ezkerreko txorkatila ezin dudanez
mugitu, ezin izan nuen bola igoera geratu, eta gutxienez leporaino igo
zitzaidan. Eskuineko oina lurrean jarri eta, minaren minez,
kalapiesetik ezkerreko oina atera ezinean egon nintzen. Zein luzea egin
zitzaidan une hura! Halako batean bizikletatik jeistea lortu eta hanka
luzatzea lortu nuen, horrela, poliki-poliki bola bere lekura itzuli
zen. Patetikoa! Mikelen zai geratzea erabaki nuen, eta bera iritsi
zenean biok ekin genion aldapari. Berehala iritsi ginen iturrira,
bertako ur freskoa eran eta aurrera egin genuen. Ordurako aldapa
gogorrenak igaro genituen, baina Mikel ezinean hasi zen. Aldapa gutxiko
lekuetan ere ezin omen zuen aurrera egin: plakiak jota zegoen. Pare bat
aldiz bizikletatik jeitsi behar izan zuen, eta oinez pixkat egin
ondoren berriz bizikletaz saiatzen zen. Jateko ezer ez geneukan, beraz
ezer gutxi egin genezakeen pajara gainditzeko… Eskerrak goian taberna
dagoen. Salda eta pintxoa hartzeko aukera izan genuen. Gainera Thonik
ere pott egin zuela jakin genuen eta Xubik Mikel eta biok harrapatu ez
izanak ere zer esana eman zuen. Pentsa, bola igo zitzaidan, horrekin
auskalo zenbat denbora galdu genuen, ura erateko ere geratu ginen, gero
Mikel plakiak jota geratu zen, oinez ere egin zituen hainbat zati,
baina hala ere Xubi beranduago iritsi zen gora.

Ez ziren, ordea, hor bukatu egun horretako komeriak, ez horixe!
Bergararako jeitsiera mundiala iruditu zitzaidan: kotxe nazkante batek
enbarazu egin izan ez balit askoz hobea izango zen, baina hala ere
gustora jeitsi nuen. Behera iritsi eta herriko sarreran denok biltzeko
geratu egin ginen, gehienak berehala iritsi ziren, baina Mikel ez zen
iristen… Hilabete lehenago meaga jeisten ari zela erori egin zen eta
horregatik, hasiera batean, ohikoa baino polikiago jeitsiko zela
pentsatu genuen, baina hainbeste denbora ez zen posible. Mobilera deitu
eta artean goian zegoela esan zigun, bigarren errebueltan gurpila
zulatu omen zuen, eta ordezko kamara ere zulatatuta omen zeukan.
indartsuen zeudenak gora igotzea erabaki zuten, baina nik ere igotzea
erabaki nuen, jeitsiera hori berriz egin nahi nuen. Gorakoan, berriz
ere Liando eta Imamol ni baino azkarrago joan ziren, baina banekien
gurpila aldatu behar zutela, eta beraz, nahikoa denbora neukan.
Bidearen erdi aldera hirukotearekin topo egin nuen, Mikel oinez jeitsi
baitzen gu bizikletaz gindoazen bitartean. Kamara aldatu eta, azkenean,
Uberara joan ginen. Ibilbidearen satelite bidezko irudia ere ikus daiteke beste argazkian…zarautz-ubera Hango bazkaria beste kontu bat bat da, ez zen
bizikleta bueltan bezalako desastrerik gertatu eta Uberatarrek
prestatutako bakariaz ikaragarri disfrutatu genuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Belagua eta Pierre San Martin

Pirineotako asteburuko bigarren eguneko ibilbidea izabatik Santa
Grazirakoa izan zen. Belaguatik Pierre San Martinera igo ginen, eta
handik egundoko aldapa jeitsi genuen, eskerrak haizea kontra
geneukala… bestela auskalo ze abiadura hartuko genuen.

Ibilbidea aurreko artikuluan
ikus daiteke eta igoeraren profila alboko irudian ageri da.Izabatik San Martingo harrirako igoeraren profila
Hasiera oso erraza da, 12 kilometro errekaren ondoan gorantz egiten
duen bidean, baina oso gutxi egiten du gora, %1 eta %3 artean. Ondoren
bailararen bukaerara iristen da bidea, aurrez aurre pareta bat ikus
daiteke, eta bideak zeharka igotzen du. Zortzi kilometro gogor dauzka,
%6.6 eta %8 arteko malda daukate kilometro horiek, baina hala ere,
bezperan igotako larraƱeko
aldaparekin alderatuz errazak dira. Hurrengo lau kilometroak azkar egin
genituen, izan ere lau kilometrotan 75 metro besterik ez dira igo
behar. Azken hirurak berriz gogortu egiten dira, baina haizea alde
geneukan eta horrek lagundu egin zigun. Gutxitan laguntzen du haizeak,
baina egun hura izan zen gutxi horietako bat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

LarraƱeko gaina: zein goian dagoen…

Santa Grazi-LarraƱe-Izaba-San Martingo Harria-Santa Grazi ibilbidea
Asteburua bizikletaz gozatzeko (ala sufritzeko?) baliatu dugu. Plana
gogorra zen: Santa Grazi eta Izaba artean dauden bi gainak igotzea zen
helburua. Hasi Santa Grazin eta handik LarraƱeko gaina igaro ondoren
Izabara joan ginen. Han Oxanea aterpean ostatua hartuta geneukan, ondo
afaldu eta nahiko lo egin genuen. Hurrengo egunean San Martingo harrira
igo ginen eta handik Santa Grazirako jeitsiera ziztu bizian egin ahal
izan genuen.
Horrela kontatuta erraza dirudi, baina a ze aldapatzarrak!
Lehenengo egunekoa izan zen, zalantzarik gabe, gogorrena. LarraƱeko
igoeraren profila hemen ikus daiteke:
larraƱeko igoeraren profila

Hasieratik Petxak aurrera jo zuen, Alberto bere
atzetik zijoan, eta azkena ni nindoan, Imamol nirekin zetorren, baina
konpainia egitearren, ez azkarrago joan ezin zuelako. LarraƱe herrian
aurrekoak gure zain geratu ziren, eta elkartu bezain pronto berriz ere
aurreko egoera (naturalera) berdinera itzuli ginen. Dena den, Alberto
gogor
hasi bazen ere, gure martxan zijoan, baina gu baino aurreraxeago.
Kilometroak mantso egiten genituen, eta halako batean, Alberto,
plakiyak jota, geratu egin zen. Zerbait jan behar zuela erabaki zuen,
berandu samar ordea… Imamol eta biok aurrera jo genuen, nire martxa
motelean, betiere. Aldapa gogorrenetan ari ginela atzetik zetorrenaren
sufrimendua aipatu eta bada ez bada zai geratzea erabaki genuen.
Zerbait jan eta han azaldu zen Alberto egundoko pajararekin. Berriz
txokolatea eta fruta eman, indarrak berritu eta jarraitzea erabaki
genuen. Ni nire
betiko martxan, piƱoi handiena jarri eta segi poliki-poliki, baina nik baino gehiago sufritu zuen plakiak jota zijoanak… Petxa
ordurako asper-asper eginda egongo zen goian. Erroimendiko gainera
iristean aldapa pika bat azaldu zen, eta hori baino okerragoko zerbait
ere bai: haize gogorra aurrez-aurre. Pedalkada bakoitzeko bi
Mekaguendios eta hiru Puta-semia esan nituen gutxienez. Baina gaina
igaro eta atsedenaldia dago, sari moduan.

Erroimenditik LarraƱeko gainerako bidea ez da hain gogorra, bukaeran
dauka malda handiena, baina bukaera dela jakiteak asko laguntzen du.
Hala ere, bideak engainatu egiten du: malda gutxiko bide bat ikus
daiteke erroimenditik, eta haseran bidea hori zela pentsatu nuen, baina
aurrera egin ahala beste bide bat ikusi ahal da, hori gogorra dela
nabari daiteke, eta zeinek izan behar bidea? ba, gogorrenak, jakina!
Goian haizeak gogor jotzen zuen, eta Petxa ez zegoen bertan.
Beheraxeagoko aterpera joan zen. Nik gainetik Albertori animo ohiu
batzuk bota nizkion, eta bere ezinaren argazki batzuek atera nituen,
momentu horiek ez ahazteko modukoak baitira.

 Beherako bidea ederra izan zen, tartean Lazako gaina igo behar izan
genuen, eta indarrak nahiko xahututa neuzkanez, han ere sufritzea
tokatu zitzaidan. Albertok ordurako gaindituta zeukan pajara eta ondo egin zuen Izabarainokoa. Por
tzierto, egundoko perretxiko piloa ikusi genuen bidean zehar…
Egun horretako bidearen profil osoa hauxe da:
Santa Grazitik Izabarako bidearen profila

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Aranorako bidearen ederra

Zarauztik Aranorako bidea

Zarauztik Aranorako bidea

Udara honetan egindako ibilbide ederra
azaldu nahi dut gaurkoan: Zarauztik Aranorakoa. Hasera
ezaguna nuen, Hernanirainoko bidea baitzen, baina handik Aranorakoa
ez nuen ezagutzen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Ibaiaren ondoan
doa bidea, zuhaitzez josia dena, jendea ibaian arraunean, asko
bainatzen… A zer inbiria!

Halako batean bideak gora egiten du, eta bi kilometroko aldaparen
ondoren Aranorako bidegurutzea dago. Han aldapa pixkat gogortzen da,
baina bistak ere halakoxeak dira, meandroak ikus daitezke, urtegia ere
bai. Inguruari begira, denborak azkar egiten du aurrera eta
konturatzerako herriko kale aldapatsuetara iritsi nintzen: bertan daude
aldapa gogorrenak. Hauxe da bidearen profila: aranoko igoeraren profila

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | 3 iruzkin