Etiketaren artxiboa: artritisa

Metotrexatorik ez!

Aurreko astean Belzunegirengana (nire erreumatologoarengana) joan nintzen, eta ziztada berrien inguruan berriketan jardun genuen. Ziztadek sortzen didaten gorritua eta hazkura hasieran normalak direla esan zidan, eta ez zen batere kezkatu aurreko batean blogean bertan komentatu nuen eraginaz. Gainera erabilerarekin gutxitu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Remicade eta Embrel: droga aldaketa

Aurreko sarreran aipatu nuen artritisaren aurkako tratamendua aldatu zidatela, baina horren arrazoiak ez nituen aipatu. Sarrera honetan horren berri emango dut, azken finean artritisari buruzko kontu guztiak jasotzea baita blogaren helburu nagusietako bat. Lehen, 8 astean behin ziztada bat sartzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gai naiz!!!!

Sinestezina.Neure buruari ziztada jartzeko gai izan naiz.Artritisaren kontrako tratamendua aldatu didate, eta orain, zainetatik barrena sartu beharrean, azalaren azpian indizio baten bidez sartu behar dut tratamendu berria. Eta neuk sartu behar dut indizioa. Eta egin dut! Duela ordu erdi sartu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Artritisa, belauna eta eskia

Aspaldiko partez artritisaren inguruko sarrera bat doa blogera, ez da seinale ona, baina zer egingo diogu, bada? Eskiatzera joan ginen otsailaren erdialdera, pare bat egun eskiatzeko intentzioekin. Aretteko eski estazioa aukeratu genuen, autokarabana aparkatzeko leku egokia baitauka pisten oinean bertan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

ziztada berria eta ondorioak

Atzo (2007-XI-22) sartu zidaten nire dosis maitea. Beti bezala eguna iritsi zai egon naiz eta gustora joan nintzen minak kentzen dituen droga miragarriaren bila.Hala ere, arratsaldean eta gauean nahiko apal egon nintzen, eta goizean gaueko afariko liseriketa amaitu gabe neukala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

10. ziztada

Atzo jaso nuen 10.ziztada, azken hau berezia izan da, bizikletaz Audi A4 kotxe bat harrapatu bainuen, eta saio horretan egundokoa hartu bainuen. Ohiko minak joan zaizkit (eskumuturrekoa, ezkerreko eskuko behatz pizkorra…), baina kolpeetako baten eragina oraindik ere nabari dut, espero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

9. ziztada

bihar doping eguna da, 9. ziztada emango didate. Zortzigarrena ez nuen aipatu ere egin, baina hura ere hartu nuen abuztuaren 31.ean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Aldaketa garaia

Goienakoek teknologia aldaketak egin dituzte, eta zaharretik berrira, bitakorara, eraman gaituzte. Orain argazkiak jartzeko modua aldatu behar dugu eta flickr erabili behar dugu. Horrek beste aukera batzuk eskaintzeko bidea ere ematen du: profilak mapetan koka daitezke, tag bidezko bilaketak egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Doping kontuak: 7. ziztada

Gaur bertan eman behar didate zazpigarren ziztada, eta seigarrenetik hona ez dut gora behera handirik izan, beraz, ondo. Seigarrena hiru egun beranduago hartu behar izan nuen gripe txoro bat zela-eta, baina gaur giro ederrarekin eta sasoi onean noa zazpigarrenaren bila. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Seigarren ziztadarik ez!

Gaur zen eguna. Momentu honetan hospitalean behar nuke baina ez didate nire dosia eman nahi izan. sniff, sniff Gripearen eraginpean nabil eta eguerdian erreumatologoarekin hitz egin ondoren hartzekotan geratu naiz. Kalentura gutxi neukala esan diot, 37.2 (halaxe zen) eta zalantza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina