9. ziztada

bihar doping eguna da, 9. ziztada emango didate. Zortzigarrena ez nuen
aipatu ere egin, baina hura ere hartu nuen abuztuaren 31.ean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat 9. ziztada bidalketan

  1. egilea: ziztazale

    Hemendik aurrera erantzun moduan jarriko ditut artritisari buruzko
    kontuak. Badu bere zergaitia, eta oinarrian goienaren teknologia
    aldaketa dago: orain, idatzitako testu guztia azaltzen da jarraian.
    Lehen, ordea, sarrera modukoa agertzen zen, eta irakurtzen jarraitu
    nahi zuenak izenburuaren gainean klik eginez beste guztia irakur
    zezakeen. Badakit artritisaren inguruko kontuak jende askori ez diola
    interesik sortzen, eta interesa eduki lezakeenak erantzunen gainean
    klik eginaz jarrai dezake irakutzen (lehengo sistemaren antzera…)
    Gainera, aurki bilatzaileak
    kiroletako kontu bezala aurkezten ditu nik blogean idatzitakoak, eta ez
    zait egokia iruditzen gaitzaren kontuak han azaltzea. Hori ekiditeko,
    goiburuan eta sarreran kirolarekin zerikusirik eduki dezakeen zerbait
    jartzen saiatu naiz…

    Beno eta kontu horiek aparte lagata nire egoeraren berri ematera noa:
    labur esateko, ziztada hartzeko desiatzen nago! Luze egin zait azken
    aste parea. Urriko zubi hartan Bartzelonan izan ginen, eta egun guztia
    tente egoteak kalte egin zidan orkatilean eta azken egunak handituaren
    kontrako pilulak hartuz igaro ditut (inacid). Psoriasia ez dago hain
    gaizki, azkazal bat (eskuineko hankeko behatz potolokoa) ez da ondo
    hazi eta zauritxo bat egin dit (sendatu ezinean nabil). Sahietsen
    oinarrian, bizkarreko eskuin aldean, mina ere eduki dut azken egunetan
    baina ziztadarekin arazo guztiak konpontzea espero dut.

    Propoliarekin deskontrol handia dabilkit, kirola ere ez dut gehiegi
    egin azken bi aste hauetan, alegia, batere ez dut egin! eta ondorioak
    sufritzen ari naizela iruditzen zait. Lana ere oparitzeko adina daukat,
    eta horrek ere seguru ez duela laguntzen.

    Hitz gutxitan: egoera hobetu daiteke. Ea hala den!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude