Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Zarauztik Asteasurako joan etorria

zarautz asteasu Share your bike routes @ Bikely.com Maiatzeren lehenengo igandean seikote ederra bildu ginen bizikleta bueltaxka emateko. Nik denbora gehiegi ez neukala esan eta Asteasura joan etorria egitea erabaki genuen. Zudugaraira iritsitakoan Gipuzkoako zikloturista bira gure bide beretik pasatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Landetan bizikletaz

Aldapa handirik ez dago landetan, ez horixe!Leondik Vieux Boucaurako bidea egin genuen aurreko larunbatean. Autoen bidetik joan ginen, baina itzulera bide gorri batetik egin genuen. Berez trenbide izandakoa zen bidea, baina gaur egun ziklable moduan jarrita dago. Giroa mundiala eduki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

10. ziztada

Atzo jaso nuen 10.ziztada, azken hau berezia izan da, bizikletaz Audi A4 kotxe bat harrapatu bainuen, eta saio horretan egundokoa hartu bainuen. Ohiko minak joan zaizkit (eskumuturrekoa, ezkerreko eskuko behatz pizkorra…), baina kolpeetako baten eragina oraindik ere nabari dut, espero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Udaberriarekin bizikleten loratzea

Udaberria gainean daukagu eta eguna luzatzen hasita dago. Horrek bizikleta piloa atera du kalera, eta azken bi asteetan gu ere bizikletan ibili gara. Tenporada hasi da! Bloga zeharo baztertuta eduki dut auskalo noiztik, baina ez ahaztuta neukalako, baizik eta denbora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz

Urrian egindako itzulia da, aldapa pixkat dauka, eta gutako batek esan zuen bezala, goitik beherakoa alferrik galtzen da Igararako jeitsieran. Hasiera ezaguna da, Zarauztik Igeldorako bidea jarraitu behar da, bertan aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 5 iruzkin

9. ziztada

bihar doping eguna da, 9. ziztada emango didate. Zortzigarrena ez nuen aipatu ere egin, baina hura ere hartu nuen abuztuaren 31.ean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Zarauztik Uberarako bidea

Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen. Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan: Uberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko kotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara joatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Belagua eta Pierre San Martin

Pirineotako asteburuko bigarren eguneko ibilbidea izabatik Santa Grazirakoa izan zen. Belaguatik Pierre San Martinera igo ginen, eta handik egundoko aldapa jeitsi genuen, eskerrak haizea kontra geneukala… bestela auskalo ze abiadura hartuko genuen. Ibilbidea aurreko artikuluan ikus daiteke eta igoeraren profila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Larrañeko gaina: zein goian dagoen…

Asteburua bizikletaz gozatzeko (ala sufritzeko?) baliatu dugu. Plana gogorra zen: Santa Grazi eta Izaba artean dauden bi gainak igotzea zen helburua. Hasi Santa Grazin eta handik Larrañeko gaina igaro ondoren Izabara joan ginen. Han Oxanea aterpean ostatua hartuta geneukan, ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Aranorako bidearen ederra

Zarauztik Aranorako bidea Udara honetan egindako ibilbide ederra azaldu nahi dut gaurkoan: Zarauztik Aranorakoa. Hasera ezaguna nuen, Hernanirainoko bidea baitzen, baina handik Aranorakoa ez nuen ezagutzen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Ibaiaren ondoan doa bidea, zuhaitzez josia dena, jendea ibaian arraunean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | 3 iruzkin