Ez. Ez behintzat moderno izateak mendiak zulatzea badakar. Ez moderno
izateak herriak eta mendiak asfaltoz betetzea badakar. Modernitatea
dute aitzakia AHTa eraiki nahi dutenek. “Ez dugu modernitatearen trena
galdu behar”. Aspertuta nago horrelako arrazoi hutsalak entzuteaz.
Galdetu digu norbaitek horrelako modernoak izan nahi dugun? Ez, eta ez
digute galdetuko, guk ez dugu dirurik-eta.
Ama Lurra
Gero iragarki ederrak sortuko dituzte, Ama Lurra zaindu behar dugula
esanez, irudi bukoliko eta guzti. Beraien mezua: “Zuek herritarrok
zarete Ama Lurra xahutzen ari zaretenok. Ez duzue birziklatzen, ur
gehiegi gastatzen duzue, argi gehiegi”. Ados. Baina, ez gara bakarrak
eta ez begiratu beste alde batera. Galdetu diozue Ama Lurrari tren
azkarra nahi ote duen? Bere mendiak zulatu nahi dituen? Benetan Ama
Lurrari begira ari zarete “herria eraikitzen”?
Galderak airera botatzen ari naiz, badakit. Eta horrek ematen dit
amorrua; kasurik ere ez digute egiten. Esan zuen baten batek gutxi
batzuk ginela, baina badaezpada ere ez dute galdeketarik egiten eta
lanak lehenbailehen hasi nahi dituzte, behin hasitakoan kritikak
isilduko direlakoan. Ea Ama Lurra eta bere seme-alabak esnatu eta
txikizioa geldiarazten dugun.
Gabon, Uxoa!
Ederki esanda (idatzitza) daude, bai, blog , bitakora edo dena delakoan jarri dituzunak. Bejondeizula!
Nik, nire aldetik, ez daukat, bada, ezer gehiago eransteko (harritzekoa!). Zurekin zeharo, erabar… konforme nago. Zuk galdera mordoa bota duzu. Hona, beste bat: ados, ez digute AHTrik nahi dugun ala ez galdetu ere egin, baina gu ari al gara txikizio hori gelditzeko ezer egiten? Nik, esaterako, gaur arte behintzat, ez dut ezertxo ere egin. Aitortzen dut, pekatari naiz. Akaso, berandu izan baino lehen hastea komeniko da, ez? Zer, hasiko al gara zerbaitetan? Nondik edo zertatik has gintezke?
Berehalaxe arte, Uxoa.
Zer egin? Ez dakit, firmak bildu dituzte, manifak egin dira, jendeak
kontra dagoela esan du, baina hala ere kasurik ere ez. Zaila ikusten
dut kontua. Hala ere, ea ideia berririk irtetzen zaigun.
Gero arte!