Shangaien azken astia


 

Kaixo Denoi:

 

Dagoeneko sartu naiz nire azkenengo astean, dagoeneko igaro dira egun batzuk, hona Azaroaren 3an etorri nintzenetik. Beno bidaia honetako azken argazkiak jarri dizkizuet. Astea betiko modura joan zen, baina sapatuan lankide batzukin afaltzera joan nintzen. Motorrean ere ibili nintzen, pakete moduan…Argazki baten agertzen dan neska, herraminta gelako almazenera da, oso majia, baina ingeleses tutik bez…

 

Laster arte

ENEKO

Astebete Shangaien


 

Kaixo denoi:

 

Dagoeneko egin det astebete Shanghaien, eta dena nahiko ondo doa, naiz eta astean zehar temperatura 0ºCtik behera jeitsi den. Tallerra ez dau gertatuta, ez dauka kalefasiñorik, eta gainera pareta bat falta jako, oraindik egiten dabiltzelako, honek esan nahi du, kaleko temperatura eta lantegi barrukoa berdina dela, bi egunetan kriston hotza pasatu genuen, gaur berriro 16ºC inguru daude, horrela bai!

 

Domekan 5 ordu lan egin ondoren, bazkaltzera joan ginen, eta gero karaoke batetara, ondo egon zen, astean zeharreko argazki batzuk jarri dizkizuet.

 

Ondo segi eta laizter arte

ENEKO

Shangai2


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz? Batzuk jakingo dezuten moduan, orain Shanghaien nau, beno bertatik ordu betera kotxean, nahiz eta Shanghai izaten jarraitu. Eguraldia hobea da, gaur 16ºC egin ditu, hotela ere oso ondo dau, baian ginasiua itxita daukie, horrenbestez kirola zero. Lantegia nahiko berria da eta oraindik ez daukie jangelarik, eta kanpotik janaria ekarri eta makina artean jaten degu. Ondo jarraitu eta laizter arte,

 

ENEKO

Shangai


 

Kaixo denoi:

 

Zelan doa dena? Neri azkenean bidaia luzatu egingo zait, eta Arrasatera abenduaren 19an helduko naiz. Arazo batzuk eduki ditugu ChangChun-en en eta bihar Shangai-runtz noa. Gaur -15ºC eta bihar 20ºC, aldaketa ederra, udako erropak erosi beharko, ez bait daukat niki mangamotzik. Beno nire azkenengo argazki eta bideoak jarri dizkizuet, eta bihartik aurrera berriak Shangaitik helduko zaizkizute.

 

Ondo segi eta nireatik ere edan zurito bat.

 

ENEKO

ChangChun


 

Kaixo danoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Nik dagoeneko egin ditut 3 aste bertan. Azkenean ez naiz espero moduan datorren ostiralean bueltan egongo, lana atzeratu egin bat da, eta gehiago geratu beharko naiz. Aste honetan orain arteko eguraldi hotzena egin du -17ºC, baina gero 2 egunetan 0ºC tara igo da eta elurra ere egin dit.

 

Ea aste honetan gauzak ondo doazen eta ez den gauza larregi atzeratzen. Hemen dauzkazute astean ziarreko argazki batzuk.

 

Ondo segi

ENEKO

Chang Chun


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Nik dagoeneko 2 aste daramatzat Txinan, ChangChun-en, eta egia esan behar badet, oraindik ez naiz hasi nire lana egiten, ostiral atsalderarte ez bait genuen makina kondiziotan ipiñi. Ea astelehenean hasten naizen eta astea ondo dihoan, bestela ez dut uste denboraz amaituko dutenik, gainera astebukaera honetan lantegian elektrizitaterik ez zela egongo esan zidaten, ondorioz ezin izan det zapatuan lanera joan. Eskerrak jarri didaten itzultzailea majia dela eta berakin igaro det eguna (zapatua) merkatal gune batetan gauza batzuk erosi, bazkaldu eta zinera (inglesesez zen). Asteko argazki batzuk jarri dizkizuet hemen-en.

 

Ondo segi

ENEKO