Zorionak Alkor! Donostiako maratoian parte hartu eta 42 km, 3 ordu eta 41 minututan ein, hori da sasoia hori, mutil!
Erras txapeldun!
Egualdixa ikusitxa, nahikua in zauen bukatzen! Zorionak!
Salinas de ananan egunpasan
Mt Blaine
Aupa, gente.
Aurrekuan, hemengo mendizale taldiakin indako eskapadian argazkixak jartzen dotzuet. Mendi samurra baina egunpasa edarra. Mendixan izena Mt Blaine.
Agur!
Ima
Outback
Aupa!
Irailian indako 3 astetako bidaiaren argazkixak dauketzue hemen. Adelaidan hasi eta Darwineraino doian bidia in geben land rover batian. Ostian buelta Adelaidara. 9.000 km inguru guztira baina pena merezi izan zauen. Abentura ugari tartian.
Zaindu!
Ima
Milan
Conil Ezkontza
Korsika
Kaixo denoi:
Batzuk jakingo dezuten moduan, 3 aste pasatu ditut Korsica aldean nire lehengusiña Arantzazukin. Lehenengo egunean Calvi ra heldu ginen ferrian, eta Portoruntz abiatu ginen, Porton 2 egun egin genituen, bietan ibilaldi bat goizean eta arratsaldean plaiara, bertan uretan sartu nintzen lehen egunean medusa batek pikatu zidan…
Portotik St Florentera joan ginen, iparrean dago eta bertan beste 2 egun egin genituen, ondoren Cortera joan ginen, erdialdean dago eta Restonica izeneko bailara batetan hartu genuen kanpiña, bertatik mendi batzuk eta laku batetara irteera egin genuen.
Ondoren ekialdeko kostan Solenzanan egon ginen, eta ondoren Poto vecchion.
Azken eguna Ajaccion egin genuen eta bertan ferria hartu eta Nizara joan ginen, egun berean etxeraiño etorri ginen.
Ondo ibili eta laizter arte.
ENEKO
3 asteko biajia…
Aupa, gaztiak!
Ze moduz ba lanera bueltia? Espero bentzet oporrak ondo pasau izana!
Hemen Australia aldian, nobedade askoik ez. 3 astez de motxilero ibili ostian, oin astebetez deskantsau eta beste hiru astetako beste abentura baten atarixan nau.
3 aste honeitan, Sydney eta inguruak, Blue Mountains eta Melbourneko inguruak ezauketako aukeria euki dot eta egixe esan, pena merezi daue. Gehixenbat kostaldian ibili naiz kaminatak eitxen baina mendi apur bat ein dot.
Honetaz gain, Sydneyko euskal etxian bazkaltzeko aukeria euki nauen. Soziedade moduan funtzionatzen dauen euskal etxia izanik, kuriosua, atia jo eta agure batek egunon bateaz erantzun izana. Por cierto, edarto jan nauen! Ostian, palan jokatu, patxaran pare bat edan eta etxera!
Oin berriz, Adelaidatik, Darwin-era doian bidia inbiou kotxian. Australia erdialdera abenturilla. Bertako argazkixak jarrikoitxut baina bixen bitxartian, hemen pasatako 3 astetako argazkixak.
Ala ba, animo eta zaindu!
Ima
Great Barrier Reef
Atsaldeon
Aurrekuan Australiako lehenengo egunetako zenbait argazki jarri banauen, oinguan oin dala aste pare bat Great Barrier Reef-era (la gran barrera de coral) in geben eskapadian argazkixak jartzen dotzuet. Benetan oso ondo egon zan. Sekulako parajiak eta hondartzak ikustiaz bat, bertan snorkelling itxeko aukeria euki geben.
Bueno, besteik barik, hemen dauketzue argazkixak!
Bye!
Ima