Euskal Herriko Itzulixa

Euskal Herriko Itzulixa hasi da! Eta honekin batera www.tropela.net webguneko gure porra partikularra ere hasi da.

Azkenean, 14 gara porra honetan parte hartzen dugunak.

Pertsonako 5 euro jarri ditugunez (babajanean batuko da dirua), etapa bakoitzeko irabazleak 3 euroko diru saria izango du, sailkapen orokorreko irabazleak 10 euro eta bigarrenak 7 euro jasoko ditu.

Beste 35 euroak apirilaren 15ean, domeka honetan, Eneko-k ingo dozkun babajanerako erreserbatuko ditugu.

Azken honi dagokionez, hona hemen egun horretako plana:

12:00: Amets-en elkartuko gara poteorako.
14:30: Babajana Leintze elkartean.

Besteik barik, zorte on!

Pd: Pronostiko guztiak beteaz, lehen etapak badu irabazlea: Peri. Zorionak!

Aketegi eta Zarautz-eko garagardo festa

Aste Santuko oporrak helduaz bat, koadrilako gehiengoak Arrasatetik alde egitea erabaki du. Hala eta guztiz ere, egon da bertan geratu denik ere, Eneko, Arku, Ima, Pixi, Perea…

Hala, ostegun santuan, Ima eta Eneko, azken honen lehengusina den Miren bidelagun zutela, Aketegi mendira joan ziren. Elur artean ibili ziren, gustora gainera. Hona hemen bertako argazki batzuk.

Mendiaz gozatzeaz gain, Zarautz-eko garagardo festara joateko astia ere hartu zuten Eneko eta Imak. Honako honetan, Pixi ere, motorrarekin bertaratu zen, eta hirurek domeka atsegina pasa zuten bertan. Ez baduzue sinisten, ikus argazkiak.

Oihana Argentinan!

Oin dala hilabete pasatxo joan zen Oihana, Buenos Aires-era! Egun, UAB-ko ikerketa talde baten partaide da eta duda barik, burutzen ari den lanerako, esperientzia aberasgarria izaten ari dela dio.

Nahiz eta 15 egun barru, Patagonia aldera joatekoa den, turismo gutxi egiten dabilela esan dozku Oihanak. Hala ta be, astebukaeretan ez du galdu, Palermo, Arte Ederretako museoa, San Telmo, eta Buenos Aires-eko beste zenbait txoko ezagutzeko aukera! Futbol partidu bat ikustera joan behar dela ere esan digu. Boca Juniors edo River Plate zalea den hori bai ez digula esan!

Bi hilabete barru izango dugu Oihana bueltan. Ordurarte, hemen bertatik bidalitako argazki batzuk.

Euskal Herriko Itzulixa

Ohitura dan moduan, aurten be, www.tropela.net webgunearen bitartez, koadrilako txirrindularitza porra mundiala egin behar dugu.

Aurreko urteetan egin baduzu, badakizu zein den bidea. Ez baduzu egin ordea, zeri itxaroten zaude? Sar zaitez, www.tropela.net webgunean, erregistratu eta egizu zure txirrindulari taldea. Ostean, sartu zure taldea Aurrera Bolie tropeltxoan, bertan gaude besteok eta.

Bakoitzak 5 euro jarriko ditugu. Bildutakoaren erdia irabazleen artean banatuko dugu (Sarien kontua aurrerako jakinaraziko dugu). Beste erdia aldiz, apirilaren 15ean Leintze elkartean egingo dugu babajanerako erreserbatuko dugu.

Ah, babajanera joateko, beharrezkua da porran parte hartzia!

Domeka hau da porra egiteko azken eguna!

Alkor, bikain, Azkoitia – Azpeitia maratoi erdian!

Mendi lasterketak preparatzen dabil burubelarri Alkor. Laster du lehen lasterketa (Aloñako igoera) eta preparazio gisa, Azkoitia – Azpeitia lasterketa egin zuen zapatuan.

 

1:33:03 denborarekin, 531. postuan sailkatu zen.

Bere hurrengo lasterketak honakoak dira:

Apirilaren 22an: Aloñako igoera.
Apirilaren 29an: Berako mendi maratoi erdia.
Maiatzaren 20an: Orozkoko mendi lasterketa.
Ekainaren 17an: Lakuntzako maratoia.

Gu ere han izango gara! Aupa Alkor!

Alkor-en eta beste arrasatear batzuen argazkiak hemen.

Koadrilako I. Frontenis Txapelketa martxan

Partehartzaileak honeik:

A Taldea:
Poto, Iñi, Eneko, eta Perea Txiki
B Taldea:
Peri, Axpe, Arku eta Mon Txiki

1. Jardunaldia: Apirilaren 16tik 22ra
Poto vs Perea
Iñi vs Eneko
Peri vs Mon
Axpe vs Arku

2. Jardunaldia: Apirilaren 23tik 29ra

Poto vs Eneko
Iñi vs Perea
Peri vs Arku
Axpe vs Mon

3. Jardunaldia: Maiatzaren 7tik 13ra

Poto vs Iñi
Eneko vs Perea
Peri vs Axpe
Arku vs Mon

Final laurdenak: Maiatzaren 14tik 20ra

1.- 1. A Taldea vs 4. B Taldea
2.- 2. B Taldea vs 3. A Taldea
3.- 3. B Taldea vs 2. A Taldea
4.- 1. B Taldea vs 4. A Taldea

Final erdiak: Maiatzaren 21etik 27ra

1.- 1 irabazlea vs 2 irabazlea
2.- 3 irabazlea vs 4 irabazlea

FINALA: Ekainak 3an

Ostean bazkaria Leintze elkartean.

Oharrak:
– Final laurdenetatik aurrera, kantxa, average onena duenak aukeratuko du. Ordurartekoak, gure artean adostuko ditugu.
– Partiduak 40 tantotara izango dira.

Aldaia mendia eta Gebarako gaztelua

Oraingoan ere elurretara!

Martxoaren erdialdian gaude eta azken astean bota dituen elurrak, mendietatik kentzeke.

Domekan goizean goiz jaiki ostean, Araban kokatua dagoen Ozaeta herrira abiatu gara. Bertatik hasi dugu 10 km baino zerbait gutxiago duen ibilbidea.

Ozaetatik irten ostean, laster hasi gara, Aldaia mendiaren aldapak igotzen. Elurtua dago dena, eta zailtasunak ere izan ditugu.

Hala eta guztiz be, berehala heldu gara Aldaia mendira. Bertan deskantsu hartu ostean, Gebarako gaztelura joan gara.

 

Aldaia mendiak bezala, Gebarako gazteluak bista zoragarriak eskaintzen dizkigu.

Argazki batzuk atera ostean, Mon, Eneko eta hirurok, bueltan joan gara Ozaetara. Bertan, salda bero bat hartu eta etxera.

Bertako argazki gehiago, hemen ikus ditzakezue.

Gazteluaitz-era elurretara!

Gazteluaitz-eko irteera hau urtarrila bukaeran egin genuen. Elurra zapaltzeko asmoarekin joan ginen Txetxi, Eneko eta hirurok Arantzazu aldera.

 

Hasieran, gure asmoa Urbiara joatea zen. Baina Arantzazu-ko parking-ean zeuden kotxe mordoa ikusita, Gazteluaitz-era joatea erabaki genuen.

Egia esan, ez zen oso erraza izan goraino igotea, baina izerdixa ganoraz bota ostian, lortu gauen bertara aillegatzia.

Beti bezala, argazki gehiago, hemen.

Leungane mendira irteera

Urte hasieran izan genituen beroaldiak aprobetxatuz, Iñigo, Eneko eta hirurok, Urkiolako parke naturalean kokatua dagoen Leungane mendira abiatu ginen.

Otxandiotik Dimara bidean dagoen Olabarri auzoan eman genion irteera ibilbideari. Hasiera eta bukaerako partea iruditu zitzaigun oso politxa. Batez be Baltzolako kobak.

Ixa 17 km-ko ibilbidea egin ostean, merezita izan genuen Otxandixoko Korostondo jatetxean bazkaria. Honetara ere, Axpe, Pixi eta Aitzi animatu ziren. Ah, benetan gomendagarrixa jatetxia!

Ibilbidearen argazki gehiago hemen.